Alardeko konpainien entseguak, gaur (hilak 5)
Hilaren 8ko desfileari begira, Alardea osatzen duten konpainiek entseguekin jarraitzen dute. Gaur hamalau konpainiek entseatuko dute. Lehenengoa gaur Montaña konpainia izango da, 19:30ean. Hamabost minutu geroago Jaitzubia konpainiak hasiko du saioa e...
Hilaren 8ko desfileari begira, Alardea osatzen duten konpainiek entseguekin jarraitzen dute. Gaur hamalau konpainiek entseatuko dute. Lehenengoa gaur Montaña konpainia izango da, 19:30ean. Hamabost minutu geroago Jaitzubia konpainiak hasiko du saioa eta 20:00etan beste guztiak. Hauek dira gaur entseatuko duten konpainien ordutegiak eta abiatzeko lekuak:
19:30ean
- Montaña. Kirol kaitik (Olatu parean).
19:45ean
- Jaitzubia. Itsasargi kaletik (Muela).
20:00etan
- Ama Guadalupekoa. Bidasoa ibilbidetik.
- Beti Gazte. Butroi pasealekutik (Kai Zaharra parean).
- Danborrada: Gipuzkoa plazatik.
- Gora Ama Guadalupekoa. Bidasoa ibilbidetik.
- Gora Arrantzale Gazteak. Santiago kaletik.
- Gora Gazteak. Bidasoa ibilbidetik (Komandantzia parean).
- Herria. Uria harresitik (Klink elkartea).
- Jaizkibel (konpainia parekidea). San Cristobal biribilgunetik.
- Kofradia. Bidasoa kaletik.
- Kosta: Zumarditik.
- Olearso. Javier Ugarte lorategietatik.
- Zimizarga. Saindua ermitatik.

