1952an jaiotako oiartzuarrek irteera eta bazkaria egingo dituzte urrian
Guardian, ibilaldia egin, eta upategi batean bazkalduko dute; hilaren 22a arte eman daiteke izena 1952an jaiotako oiartzuarrek irteera egingo dute urriaren 14an. Guardiara joango dira (Araba), upategi batera. Egun horretan, hara joateko autobusa 08:00e...
Guardian, ibilaldia egin, eta upategi batean bazkalduko dute; hilaren 22a arte eman daiteke izena
1952an jaiotako oiartzuarrek irteera egingo dute urriaren 14an. Guardiara joango dira (Araba), upategi batera. Egun horretan, hara joateko autobusa 08:00etan irtengo da Manuel Lekuona Bibliotekaren ondoko geltokitik.
Helmugara iritsita, Guardian zehar ibilaldia egingo dute kintoek, eta ondoren Eguren Ugarte upategian ardo dastaketa eta bazkaria egingo dituzte. Hilaren 22ra arte
Antolatzaileek zehaztu dutenez, izena emateko epea hilaren 22ra arte egongo da zabalik. Bidaiaren prezioa 60 eurokoa da, eta interesdunek Kutxabanken sartu behar dute diru hori, 2101 0060 04 0124711144 kontu korronte zenbakian.
Informazio gehiago nahi dutenek, antolatzaileen ondoko telefono zenbakietara dei dezakete: 647 75 27 92 (Begoña) eta 686 54 86 76 (Ana).

