Txirrinda martxa antolatzeko bilera irekia, bihar goizean
Irailaren 16rako (igandea) bizikleta martxa antolatzen ari da Oiartzungo Udala, herriko bi zikloturista elkarteekin batera (Girizia eta Lartaun). Dagoeneko txirrinda martxaren inguruko gauza gehienak zehaztuta badaude ere, gaur bilera irekirako deia eg...
Irailaren 16rako (igandea) bizikleta martxa antolatzen ari da Oiartzungo Udala, herriko bi zikloturista elkarteekin batera (Girizia eta Lartaun).
Dagoeneko txirrinda martxaren inguruko gauza gehienak zehaztuta badaude ere, gaur bilera irekirako deia egin dute, «azpiegiturei dagozkien gainerako gauzak antolatzeko».
Udaletxeko areto nagusian izango da bilera, 09:00etan.