Sei ikastaro emango dituzte KZgunean hilabete honetan zehar
Arratsaldez egongo da irekita hil honetan Madalensoron dagoen gunea: 16:00etatik 20:00etara Oinarrizko Internet, Google Apps, Open Office Writter I eta II, Metaposta I eta II, Facebook eta Ubuntu ikastaroak emango dituzte Madalensoroko KZgunean hil hon...
Arratsaldez egongo da irekita hil honetan Madalensoron dagoen gunea: 16:00etatik 20:00etara
Oinarrizko Internet, Google Apps, Open Office Writter I eta II, Metaposta I eta II, Facebook eta Ubuntu ikastaroak emango dituzte Madalensoroko KZgunean hil honetan. Arratsaldez egongo da irekita gunea, 16:00etatik 20:00etara, hain zuzen.
Bestalde, KZguneko arduradunek gogorarazi dutenez, beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte bertan: «KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen du. KZgunea Internet erabiltzen ikasteko eta nabigatzeko behar diren instalazioez hornituta dago».
Hala, komunitateentzako zerbitzuak dituzte: Elkarteentzako —komunitate birtualak— web orriak diseinatzen eta gordetzen dituzte. IT Txartela Ziurtagiria eskuratzeko aukera ere badago KZgunean: «Teknologia berrietan dituzuen ezagutzak egiaztatzen dituen ziurtagiria da IT Txartela».
Gainontzeko zerbitzuak, honakoak dira: «Sarean nabigatzeko ordenagailuen azpiegitura; postra elektronikoko kontua, eta guneko erabiltzaile bakoitzari prestakuntza edo laguntza ematen dioten tutoreak».
Ikastaroak
- Oinarrizko Internet. Hilaren 3tik 14ra, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara.
- Google Apps. Hilaren 17tik 28ra, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara.
- Open Office Writer I eta II. Atzo eta gaur, 18:00etatik 20:00etara.
- Metaposta I eta II. Hilaren 10a eta 11, astelehena eta asteartea, 18:00etatik 20:00etara.
- Facebook. 12a, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara.
- Ubuntu. Hilaren 24a eta 25a, astelehena, eta asteartea, 18:00etatik 20:00etara.
KZguneari buruzko informazio gehiago: www.kzgunea.net.