PSEk errekaren garbiketaren arrazoiak ez dakizkiela esan du Ezker Anitzak
Uztailean Fanderiako Erdiko Erreka auzo elkarteak auzotik pasatzen den erreka garbitu zuen hainbat herritarren laguntzarekin. Horren haritik, PSE-EEk erreka garbitzea Papresari dagokiola adierazi zuen, eta orain, Ezker Anitzak salatu du PSE-EEk ez ditu...
Uztailean Fanderiako Erdiko Erreka auzo elkarteak auzotik pasatzen den erreka garbitu zuen hainbat herritarren laguntzarekin. Horren haritik, PSE-EEk erreka garbitzea Papresari dagokiola adierazi zuen, eta orain, Ezker Anitzak salatu du PSE-EEk ez dituela ezagutzen erreka bizilagunek garbitzearen arrazoiak.
PSE-EEk bizilagunek garbitzeko ez zegoela arrazoirik adierazi zuen, udalak eta Papresak sinatutako akordio batek derrigortzen baitu Papresa erreka garbi mantentzera. Horrez gain, gogorarazi zuen “bizilagunek dagoeneko garbiketa eta hondakinen bilketa zerbitzuetarako hainbat tasa” ordaintzen dituztela, eta gaineratu zuen “hitzarmenak betetzeko” daudela.
Ezker Anitzak zehaztu du Papresa derrigortuta dagoela betiere bere ubidean ura badago, eta “egun ez da hori gertatzen”. Horrez gain, jakinarazi du udala “Gasteizen paralizatuta dagoen sinadura baten zain” dagoela errekan obra bat egin eta horren bidez, ura ubidera eramateko.
Lan hori, gainera, langabezian daudenei begira proposatu zuen PSE-EEk. Ezker Anitzak erantzun dio enplegu plan bat onartu duela udalak, baina ezin dela aurrera eraman Eusko Jaurlaritzak ez duelako laguntzarik eman.