Kirol instalazioetan ere BEZa igo dute
Patronatuak jakinarazi duenez, kirol zerbitzuetan ere BEZa igoko dute %8tik %21era uztailaren 13ko 20/2012 Dekretu-Legeari jarraituz. Bestalde, udal instalazioak kudeatzen dituen Serviocio enpresak uda ondorengo kanpaina martxan jarri du Metamorfosia. ...
Patronatuak jakinarazi duenez, kirol zerbitzuetan ere BEZa igoko dute %8tik %21era uztailaren 13ko 20/2012 Dekretu-Legeari jarraituz. Bestalde, udal instalazioak kudeatzen dituen Serviocio enpresak uda ondorengo kanpaina martxan jarri du Metamorfosia. Urteko azken lauhilekorako harpidedunak erakarri nahi ditu. Hainbat beherapen izango dituzte irailean harpidetzen direnek, eta hainbat kasutan 90 euro aurrezteraino irits daitezke. Kuota hiru ordainketetan zatituko da: matrikula egiterakoan, urrian eta azaroan.