Jose Luis Elorzaren omenezko erakusketa dago Petra Lekuonan
Lehen aldiz egoiliar baten erakusketa jarri dute zaharren egoitzan; Elorza hil berritan, omenaldia izango da Erakusketa berezia da hilabete honetan Petra Lekuona Zaharren Egoitzan jarri dutena. Uztailean jakinarazi zuten Jose Luis Elorzaren erakusketa ...
Lehen aldiz egoiliar baten erakusketa jarri dute zaharren egoitzan; Elorza hil berritan, omenaldia izango da
Erakusketa berezia da hilabete honetan Petra Lekuona Zaharren Egoitzan jarri dutena. Uztailean jakinarazi zuten Jose Luis Elorzaren erakusketa jarriko zutela hilabete honetan zehar bertan, baina abuztuan hil egin zen artista, eta erakusketa bertan behera uztea pentsatu zuten. Azkenean, baina, familiak erabaki du mostra egoitzan jartzea, horrela omenaldi gisako zerbait egingo diote.
Lehen aldiz, egoiliar baten erakusketa jarri dute Petra Lekuona Zaharren Egoitzan. Ilusioz osatu zituen lanak Elorzak, eta ikusiko ez dituen arren, familiak erakusketa jarrita egotea nahi du, bai egoiliarrentzat, baita kanpotik hurbiltzen diren bisitarientzat ere, guztiek bere obrez goza dezaten.
Ordutegia
Interesa dutenek, honako ordutegian ikus ditzakete Jose Luis Elorzaren obrak: goizez, 09:30etik 13:00etara eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.