Irungo Urrezko Dominen banaketa azaroaren 17ra atzeratu dute
Irungo Udalak Hiritarren Urrezko Dominen banaketa atzeratu behar izan duela jakinarazi du gaurkoan. Izan ere, hasiera batean urriaren 20an egitea aurrekusi zuten arren, hauteskundeen hausnarketa egunarekin bat egiten duenez atzeratzea erabaki dute. Hal...
Irungo Udalak Hiritarren Urrezko Dominen banaketa atzeratu behar izan duela jakinarazi du gaurkoan. Izan ere, hasiera batean urriaren 20an egitea aurrekusi zuten arren, hauteskundeen hausnarketa egunarekin bat egiten duenez atzeratzea erabaki dute. Hala azkenean, azaroaren 17an izango da ekitaldia.
Jaime Rodriguez Salis idazleak eta Gipuzkoako Odol Emaileen Irungo ordezkaritzak jasoko dituzte aurtengo Irun Hiriko Urrezko Dominak.