Irteera antolatu du Giriziak Astunera, hilaren 22 eta 23 rako
Astun, Pic des Moines, Regufe D’Ayous, Pic D’Ayous, Chemin de La Mature eta Pont de Cebera pasatuko dituzte Oporrak baino lehen bertan behera gelditu zen Giriziak antolatutako asteburupasa, baina dagoeneko antolatu du hurrengoa. Mendizaleak Astunera (Huesca) joango dira hilaren 22an eta 23an. Hilaren 22an (larunbata), 15:30ean aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik, eta Astunera joango dira. Bertan, El Aguila izeneko aterpean pasatuko dute gaua. Hilaren 23an (igandea), berriz, irteera egingo dute: Astun, Pic des Moines, Refuge D’Ayous, Pic D’Ayous, Chemin de la Mature eta Pont de Cebera. Zazpi-zortzi orduko ibilaldia izango dela kalkulatu dute antolatzaileek. 65 euro Irteeran izena eman nahi dutenek, ohiko tokietatik pasatu behar dute. Prezioa 65 eurokoa da, eta honakoak daude prezioaren barruan: autobusa, afaria, lotarako lekua eta gosaria. Ibilaldia bukatuta, etxera itzuliko dira mendizaleak igande arrats partean. Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan utziko ditu autobusak.
Astun, Pic des Moines, Regufe D’Ayous, Pic D’Ayous, Chemin de La Mature eta Pont de Cebera pasatuko dituzte
Oporrak baino lehen bertan behera gelditu zen Giriziak antolatutako asteburupasa, baina dagoeneko antolatu du hurrengoa. Mendizaleak Astunera (Huesca) joango dira hilaren 22an eta 23an.
Hilaren 22an (larunbata), 15:30ean aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik, eta Astunera joango dira. Bertan, El Aguila izeneko aterpean pasatuko dute gaua.
Hilaren 23an (igandea), berriz, irteera egingo dute: Astun, Pic des Moines, Refuge D’Ayous, Pic D’Ayous, Chemin de la Mature eta Pont de Cebera. Zazpi-zortzi orduko ibilaldia izango dela kalkulatu dute antolatzaileek.
65 euro
Irteeran izena eman nahi dutenek, ohiko tokietatik pasatu behar dute. Prezioa 65 eurokoa da, eta honakoak daude prezioaren barruan: autobusa, afaria, lotarako lekua eta gosaria.
Ibilaldia bukatuta, etxera itzuliko dira mendizaleak igande arrats partean. Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan utziko ditu autobusak.