Hondakinen kudeaketa landuko du bihar Ingurumen Aholku Kontseiluak
Ingurumen Aholku Kontseilua bihar bilduko da azken hilabetean indarra hartu duen gai bati heltzeko: hondakinen kudeaketa. 19:00etan elkartuko da, Xenpelar Etxean (Madalena kalea). Egun herrian dagoen hondakinen kudeaketa ikusiko da, eta gai horren gain...
Ingurumen Aholku Kontseilua bihar bilduko da azken hilabetean indarra hartu duen gai bati heltzeko: hondakinen kudeaketa. 19:00etan elkartuko da, Xenpelar Etxean (Madalena kalea). Egun herrian dagoen hondakinen kudeaketa ikusiko da, eta gai horren gainean herritarrek parte hartzeko prozesu bat martxan jarriko dute.
Bost puntu izango ditu gai ordenak, eta aipagarrienak bi puntu horiek izango diren arren, Ingurumen Aholku Kontseiluaren konpetentzia txostena ere eztabaidatuko dute eta azken bilerako txostena onartu ere.
Ekainaren 6an sortu zen Ingurumen Aholku Kontseilua eta era guztietako 23 elkartek parte hartzen dute (ekologistak, mankomunitateak, auzo elkarteak, elkarteak, alderdi politikoak…). Helburua ingurumen arloan herritarren parte hartzea sustatzea da.

