Haurren danborradak bihar hasiko ditu jaietako entseguak
Haurren danborradak bihar hasiko ditu entseguak
Haurren danborradako entseguak bihar hasiko direla jakinarazi du Murixka dantza taldeak. Entseguak, etzi hasi eta hilaren 12ra arte egingo dituzte egunero arratsaldeko zazpietan hasita Lezo Herri Eskolako patioan. Danborradan parte hartuko duten haurrek, entseguetarako makilak etxetik eraman beharko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Bestalde, Murixka dantza taldeak Iñude eta Artzainen desfilerako arropa banatzen jarraituko duela jakinarazi du. Gaur, bihar eta etzi egingo dute banaketa eta arropa jaso behar dutenek Murixka dantza taldearen egoitzatik pasatu beharko dute 19:30etik 20:30era.
Danborradaren afaria
Allerruko danborradak afaria antolatu duela jakinarazi du. Interesdunek Orkidea tabernan eman beharko dute izena.