Euskaltegiaren 30. urteurrenean parte hartzeko dei egin dute
Fernando San Martin Euskara ordezkariak eta Jaione Campo Udal Euskaltegiko zuzendariak ikasturte berriaren aurkezpena egin dute gaur goizean. Nik maite dut euskara lelopean, adin eta jatorri guztietako herritarrak ikasturte berri honetan parte hartzera gonbidatu dituzte, eta era horretan euskaltegiaren 30. urteurrena ikasle ohi zein berriekin ospatzeko deia luzatu dute. Horiek horrela, ikasturte berrian izena emateko epea datorren irailaren 10etik 19ra bitartean zabalik egongo da. Jaione Campo zuzendariak azaldutakoaren arabera, “ikasleen helburuak oso ezberdinak izaten dira: bada jendea etortzen dena azterketa ofizial baten emaitzaren bila; bada jendea mintzamena lantzera etortzen dena; badira ikasleak euskaldun zaharrak izanik bere euskara maila hobetzera datoztenak…”. Horiek horrela, maila eta beharren araberako ikastaroak eskainiko ditu aurten ere euskaltegiak, eta horrez gain, mintzamen taldeak eta idazketa tailerrak bultzatzen ere saiatuko da. Esperientzia zabalduz Miren Olaskoaga euskaltegiko ikasleak ere parte hartu du aurkezpenean, bere esperientzia jakitera emateko asmoarekin. Olaskoaga euskaldun zaharra izanik hainbat ikasturte egin ditu euskaltegian eta bere hitzetan “Irungo bizilagun guztiak etortzera gonbidatzen ditut. Baina benetan merezi duela gure hizkuntza delako, gure herriaren hizkuntza, eta gure betebeharra da hori zabaltzea”.

Eskuinetik ezkerrera: Jaione Campo euskaltegiko zuzendaria, Fernando San Martin Euskara ordezkaria eta Miren Olaskoaga ikaslea
Fernando San Martin Euskara ordezkariak eta Jaione Campo Udal Euskaltegiko zuzendariak ikasturte berriaren aurkezpena egin dute gaur goizean. Nik maite dut euskara lelopean, adin eta jatorri guztietako herritarrak ikasturte berri honetan parte hartzera gonbidatu dituzte, eta era horretan euskaltegiaren 30. urteurrena ikasle ohi zein berriekin ospatzeko deia luzatu dute.
Horiek horrela, ikasturte berrian izena emateko epea datorren irailaren 10etik 19ra bitartean zabalik egongo da. Jaione Campo zuzendariak azaldutakoaren arabera, “ikasleen helburuak oso ezberdinak izaten dira: bada jendea etortzen dena azterketa ofizial baten emaitzaren bila; bada jendea mintzamena lantzera etortzen dena; badira ikasleak euskaldun zaharrak izanik bere euskara maila hobetzera datoztenak…”.
Horiek horrela, maila eta beharren araberako ikastaroak eskainiko ditu aurten ere euskaltegiak, eta horrez gain, mintzamen taldeak eta idazketa tailerrak bultzatzen ere saiatuko da.
Esperientzia zabalduz
Miren Olaskoaga euskaltegiko ikasleak ere parte hartu du aurkezpenean, bere esperientzia jakitera emateko asmoarekin. Olaskoaga euskaldun zaharra izanik hainbat ikasturte egin ditu euskaltegian eta bere hitzetan “Irungo bizilagun guztiak etortzera gonbidatzen ditut. Baina benetan merezi duela gure hizkuntza delako, gure herriaren hizkuntza, eta gure betebeharra da hori zabaltzea”.