Errenteria Hiria futbol txapelketako garaikurra herrian bertan geratu da
Touringentzat izan da berak antolatzen duen Errenteria Hiria Txapelketa. Oiartzuni penaltietan gailendu zitzaion larunbatean, eta horrenbestez, garaikurra herrian bertan geratu da. Partida parekatua izan zen: markagailuan Oiartzun jarri zen aurretik, J...
Touringentzat izan da berak antolatzen duen Errenteria Hiria Txapelketa. Oiartzuni penaltietan gailendu zitzaion larunbatean, eta horrenbestez, garaikurra herrian bertan geratu da.
Partida parekatua izan zen: markagailuan Oiartzun jarri zen aurretik, Josu Iribarrenek penaltiz sartutako golari esker. Partidaren ondarrean lortu zuen Touringek berdinketaren gola, Endika Tarragonaren eskutik. Banakoarekin penaltietara joan behar izan zuten, txapelduna zehazteko, eta orduan, Touring finago ibili zen.
Aurreko egunean, berriz, hirugarren postua izan zuten jokoan Trintxerpek eta Real Union Bk, eta irundarrek eskuratu zuten, 2-3ko emaitzarekin.
Joan den astean zehar aritu ziren txapelketako partidak jokatzen. Touringek Trintxerperen aurka 2-2 egin zuen, baina gero finalerako txartela lortu zuen penaltietan. Aurreko urteetan, baina, uztaila amaieran izaten zen txapelketa. Aurten, ordea, jende gehiago animatuko zelakoan irailera pasatzea erabaki du taldeak.
Touringen susmoak egi bihurtu dira, eta herritar ugari animatu da egunotan Fanderian jokatu diren partidak ikustera. Batik bat larunbateko finalean bete ziren harmailak Oiartzunen kontrako finalak erakarrita.
Touringek aurkezpena
Finalaren aurretik beste ekitaldi bat izan zen: Touringen aurkezpen ofiziala. Egoitz Mendizabal kirol zuzendariak jakinarazi duenez, hamasei jokalari mantendu ditu taldeak, eta bederatzi berri ekarri ditu. Entrenatzailea berria da, Manu Merino, Real Unionetik datorrena. Prestatzaile fisikoa eta atezaina mantendu egin ditu Touringek.