Aiako Harriko parkean baso mitologikoa osatu dute, hiru ibilbiderekin
Familian egiteko modukoak dira; eraikinen aztarnak berreskuratu eta bidean seinaleak jarri dituzte Aiako Harria Parke Naturalean kokatutako baso mitologikoa irekita dago bisitarientzat. Arditurriko Interpretazio Zentrotik abiatzen diren hiru ibilbidek osatzen dute baso mitologikoa. Familian, edonork erraz egiteko moduko ibilbideak dira hirurak. Panel batek hiru ibilbideei buruzko azalpenak ematen ditu eta ibilbide bakoitza seinaleztatuta dago, galbiderik egon ez dadin. Ibilbideen inguruan dauden eraikinen aztarnak ere txukundu eta konpondu dituzte. Besteak beste, transformadore bat, labe bat, Danborreko txabola… ikusteko eta ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Egin duten beste lan garrantzitsuetako bat Unai Lekuko borda konpontzea izan da. Borda erortzear zegoen eta hori gertatu aurretik, konpondu egin dute eta teilatua jarri diote. Aiako Harria Parke Naturalean eta Arditurriko meatze gunean eskaintzen den baliabide turistiko bat gehiago da Aiako Harriko baso mitologikoa, «baita bertako aberastasuna erakusteko aukera berri bat ere». Familia giroan egiteko «plan merke eta polita» eskaintzen dute ibilbideek, Arditurriko aparkalekuan autoa utzi eta oinez egiteko. Udalaren —OTASAren bidez— eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren arteko elkarlanak ahalbidetu du ibilbide berri hauek garatzea. Horretarako, 141.591,41 euroko inbertsioa egin dute. Gehiena, Eusko Jaurlaritzatik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik jaso diren diru laguntzekin finantzatu da (99.518,61 euro) eta gainerakoa Oiartzungo Udalak ordaindu du.
Familian egiteko modukoak dira; eraikinen aztarnak berreskuratu eta bidean seinaleak jarri dituzte
Aiako Harria Parke Naturalean kokatutako baso mitologikoa irekita dago bisitarientzat. Arditurriko Interpretazio Zentrotik abiatzen diren hiru ibilbidek osatzen dute baso mitologikoa. Familian, edonork erraz egiteko moduko ibilbideak dira hirurak.
Panel batek hiru ibilbideei buruzko azalpenak ematen ditu eta ibilbide bakoitza seinaleztatuta dago, galbiderik egon ez dadin. Ibilbideen inguruan dauden eraikinen aztarnak ere txukundu eta konpondu dituzte. Besteak beste, transformadore bat, labe bat, Danborreko txabola… ikusteko eta ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Egin duten beste lan garrantzitsuetako bat Unai Lekuko borda konpontzea izan da. Borda erortzear zegoen eta hori gertatu aurretik, konpondu egin dute eta teilatua jarri diote.
Aiako Harria Parke Naturalean eta Arditurriko meatze gunean eskaintzen den baliabide turistiko bat gehiago da Aiako Harriko baso mitologikoa, «baita bertako aberastasuna erakusteko aukera berri bat ere».
Familia giroan egiteko «plan merke eta polita» eskaintzen dute ibilbideek, Arditurriko aparkalekuan autoa utzi eta oinez egiteko.
Udalaren —OTASAren bidez— eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren arteko elkarlanak ahalbidetu du ibilbide berri hauek garatzea. Horretarako, 141.591,41 euroko inbertsioa egin dute.
Gehiena, Eusko Jaurlaritzatik eta Gipuzkoako Foru Aldunditik jaso diren diru laguntzekin finantzatu da (99.518,61 euro) eta gainerakoa Oiartzungo Udalak ordaindu du.