Ligako bigarren jardunaldian garaipena lortu du Unionek
Real Union futbol taldeak 2012-2013ko ligaren bigarren jardunaldia jokatu du asteburu honetan, Barakaldo futbol taldearen aurka. Hala, bigarren zatiaren 9. minutuan Angulok pairatutako falta baten ondorioz lehen eta azken gola lortu zuen Unionek. Imanol Idiakez Real Unioneko entrenatzailea garaipenarekin kontent agertu zen partida ondoko prentsaurrekoan, baina hala ere Unionen jokoa hobetzeko beharra ere aitortu zuen. Puntuak lortu arren, jokoaren “jarraipen falta” onartu zuen entrenatzaileak eta Irungo taldea “eraikuntza lanetan” segitzen duela gogora ekarri zuen. Horiek horrela, partida honi esker hiru puntu lortu ditu Unionek, eta aurreko jardunaldian Lizarrako Izarra taldearen aurka lortutako berdinketa medio, sailkapen orokorreko hirugarren postuan aurkitzen da Irungo taldea.
Real Union futbol taldeak 2012-2013ko ligaren bigarren jardunaldia jokatu du asteburu honetan, Barakaldo futbol taldearen aurka. Hala, bigarren zatiaren 9. minutuan Angulok pairatutako falta baten ondorioz lehen eta azken gola lortu zuen Unionek.
Imanol Idiakez Real Unioneko entrenatzailea garaipenarekin kontent agertu zen partida ondoko prentsaurrekoan, baina hala ere Unionen jokoa hobetzeko beharra ere aitortu zuen. Puntuak lortu arren, jokoaren “jarraipen falta” onartu zuen entrenatzaileak eta Irungo taldea “eraikuntza lanetan” segitzen duela gogora ekarri zuen.
Horiek horrela, partida honi esker hiru puntu lortu ditu Unionek, eta aurreko jardunaldian Lizarrako Izarra taldearen aurka lortutako berdinketa medio, sailkapen orokorreko hirugarren postuan aurkitzen da Irungo taldea.


