Hiru irundar lehiatu dira Munduko Slalom Kopan
Santiagotarrak Arraun Elkarteko Ander Elosegi, David Perez eta Joan Crespo kirolariak Eslovakiako errepublikan izandako 2012ko Munduko Slalom Kopan parte hartu dute asteburuan. Hala, Ander Elosegik 4. postua lortu zuen C1 modalitateko finalerdietan et...
Santiagotarrak Arraun Elkarteko Ander Elosegi, David Perez eta Joan Crespo kirolariak Eslovakiako errepublikan izandako 2012ko Munduko Slalom Kopan parte hartu dute asteburuan. Hala, Ander Elosegik 4. postua lortu zuen C1 modalitateko finalerdietan eta 6. postuan sailkatu zen finalean. David Perez bere aldetik, 21. postuan sailkatu zen C1 modalitateko finalerdietan eta beraz, ez zuen finalera igarotzeko aukerarik izan.
Amaitzeko, Joan Crespo K1 modalitatean lehiatu arren, ez zuen finalera iristea lortu. Izan ere, bi zigor altuenak –50 puntukoa bakoitza– jaso zituen Santiagotarrakeko piraguistak eta ondorioz, sailkapen orokorreko azken posturaino, 40. lekuraino, jaitsi zen.

