Haurren danborradako entseguak etzi hasiko dira
Haurren danborradako entseguak
Haurren danborradako entseguak etzi (asteazkena) hasiko direla jakinarazi du Murixka dantza taldeak. Entseguak, etzi hasi eta hilaren 12a arte egingo dituzte egunero 19:00etatik aurrera Lezo Herri Eskolako patioan eta haurrek etxetik eraman beharko dituzte makilak.
Iñude eta Artzainen desfilerako arropa
Jaietako Iñude eta Artzainen desfilerako arropari dagokionean, bihar, etzi eta etzidamu banatuko du Murixka dantza taldeak bere egoitzan 19:30etik 20:30era.

