Gaur banatuko dituzte zaharren bazkarirako txartelak
Gaur goizean banatzen ari dira jaietako zaharren bazkarira joan nahi dutenentzako txartelak. Bazkaria hilaren 10ean egingo dute, Ardora jatetxean, eta sarrerak Kasino Zaharrean banatuko dituzte gaur, 10:00etatik aurrera. Iazko bazkarian izan ez zirenek...
Gaur goizean banatzen ari dira jaietako zaharren bazkarira joan nahi dutenentzako txartelak. Bazkaria hilaren 10ean egingo dute, Ardora jatetxean, eta sarrerak Kasino Zaharrean banatuko dituzte gaur, 10:00etatik aurrera. Iazko bazkarian izan ez zirenek agertu behar dute aurrena, 10:30era arte. Errepikatuko dutenek 10:30etik 12:00etara izango dute txartelak jasotzeko aukera.
Udalak eta Kutxak antolatzen dute urtero Hondarribiko jaietako zaharren bazkaria. Hirian erroldatutako 65 urtetik gorako pertsonentzako ekitaldia da. Joateko interesdunek ez dute ordaindu behar, baina ezinbestekoa izango dute txartela hartzea. Horretarako, nortasun agiria aurkeztu behar dute; pertsonako bi txartel banatuko dituzte gehienez.

