Ekialdebusek autobus zerbitzua moldatu du entseguengatik
Hondarribia abiapuntu eta helmuga duten Ekialdebuseko autobus lineetan aldaketak ezarri dituzte, Alardeko konpainien entseguak direla eta. Abuztuaren 31tik hilaren 11 arte, arratsaldeko zazpietatik aurrera, E20, E22 eta E27 lineen azken geltokia Ama Guadalupekoa ikastetxekoa izango da (Maitane tabernaren parean). Ordutegi horretan, linea horien irteera Sabino Arana kalearen hasieran egongo da. E25 lineari dagokionez, Irundik datorren autobusak honako ibilbidea egingo du 19:00etatik aurrera: Santa Engrazia, Biteri, Madalen Gain, Baserritar Etorbidea, Arroka eta Lurgorritik sartuko da. Eta Irunera itzultzeko: Lurgorri, Iterlimen, Arroka, Foru kalea, eta hemendik aurrera ohiko ibilbidetik egingo du. 19:00etatik aurrera zerbitzuaren aldizkotasuna 20 minutukoa izango da. Hilaren 12tik aurrera zerbitzuek ohiko ordutegia izango dute.
Hondarribia abiapuntu eta helmuga duten Ekialdebuseko autobus lineetan aldaketak ezarri dituzte, Alardeko konpainien entseguak direla eta. Abuztuaren 31tik hilaren 11 arte, arratsaldeko zazpietatik aurrera, E20, E22 eta E27 lineen azken geltokia Ama Guadalupekoa ikastetxekoa izango da (Maitane tabernaren parean). Ordutegi horretan, linea horien irteera Sabino Arana kalearen hasieran egongo da.
E25 lineari dagokionez, Irundik datorren autobusak honako ibilbidea egingo du 19:00etatik aurrera: Santa Engrazia, Biteri, Madalen Gain, Baserritar Etorbidea, Arroka eta Lurgorritik sartuko da. Eta Irunera itzultzeko: Lurgorri, Iterlimen, Arroka, Foru kalea, eta hemendik aurrera ohiko ibilbidetik egingo du. 19:00etatik aurrera zerbitzuaren aldizkotasuna 20 minutukoa izango da.
Hilaren 12tik aurrera zerbitzuek ohiko ordutegia izango dute.

