Bentako eremuan sei elkartek jarriko dute txozna
Sei izango dira aurten kontzertuen eremuan jarriko dituzten txosnak. Zortzi elkartek eman zuten izena, baina seirentzako tokia dagoenez, abuztuaren 24an udalak zozketa egin behar izan zuen. Hilaren 6tik 11ra irekiko dute, biak barne. Hauek dira Bentako...
Sei izango dira aurten kontzertuen eremuan jarriko dituzten txosnak. Zortzi elkartek eman zuten izena, baina seirentzako tokia dagoenez, abuztuaren 24an udalak zozketa egin behar izan zuen. Hilaren 6tik 11ra irekiko dute, biak barne.
Hauek dira Bentako eremuan txosna jarri ahal izango duten elkarteak: Club Balonmano Hondarribia, Gure Hegoak, Guztion Artean, Muara Kultur Elkartea, Olagarro Elkartea eta Olearso Kultur Gunea. Zozketara aurkeztu ziren taldeak zortzi izan zirenez, bi geratuko dira ordezko bezala: Psilocybe eta Txiribuelta Aisialdi Elkartea.

