
Xanistebanak direla eta, Elizalde auzoko zenbait kaletan hondakinen atez ateko bilketaren ordutegia aldatu egingo da abuztuaren 2tik 7a bitartean. Honela, dagokion egunaren arabera hondakinak gauez bildu beharrean, goizez egingo dute bilketa. Hondakina...

Iturriotz auzoko Iturri Berri elkartean jubilatuen bazkaria egin zuten atzo, eta urteroko ohiturari jarraituz, Jai Batzordeak erlojua oparitu zion erretiratu zaharrenari: aurten Makutsoko Maria Dolores Urangak jaso du oparia. Bazkarian 37 jubilatu elkartu ziren, eta Torreko Agustina San Sebastianek prestatutako bazkariaz gozatu zuten.

Bukatu dira aurtengo madalenak eta errenteriarren gogoan, datorren urteko jaiak daude jada. Hasi ziren bezala amaitu ziren atzo, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen Bandak jotako Zentenarioa pasodoblearen erritmora. Jai biribilak izan dira, parte hartzeari eta giroari dagokionez, eta eguraldi bikaina lagun izan dute gainera. Tartean, kexurako arrazoirik izan da, hala ere. Izan ere, Koldo Mitxelena plazako hainbat saltokitako horma eta erakusleihoak grafitiz beteta azaldu baitziren herenegun, bertako merkatariek salatu zutenez. Jaiek iraun duten bost egunetan hamaika ekitaldi izan dira Errenteria-Oreretako kaleetan, eta atzo ere hala izan zen. Eguerdian, Santio Eguneko klasikoa bihurtu den bertso saioa izan zen Foru plazan. Aitor Sarriegi eta Igor Elortza aritu ziren bertan, eta haiekin batera, Maider eta Ixiar trikitilariak. Buruhandi eta erraldoien konpartsak ere ez zuen kale egin, eta Erdialdeko kaleetan barrena ibili zen goizean eta arratsaldean. Ehunka izan ziren Xanti eta Maialen erraldoien agurra ikustera Herriko Enparantzara joan ziren haur eta gurasoak. Txikienek, urtero moduan, udaletxeko eskailerak igo, hainbeste maite dituzten erraldoiei muxu eman, eta datorren urtera arte zuzenean agurtzeko aukera ere izan zuten atzoko. Aurretik gorputza ederki astindu zuten Zumardian antolatuta zegoen Irrien Lagunen emanaldiarekin. Saltoka eta dantzan galdutako indarrak berreskuratzeko, berriz, txokolate jatea izan zuten. Ezer botatzeko prest ez ziren, eta sobratutakoarekin, papurren [...]

Gobernu Batzarrak ezohiko bilkura egingo du bihar goizeko zortzietan hasita. Gai bakarra landuko dute, Gaztaño Berrin eraikiko dituzten babes ofizialeko 30 etxebizitza eraikitzeko obra lizentzia ematea, hain zuzen ere. Etxebizitzekin batera, merkatari...

Bizikletak alokatzeko zerbitzua martxan jarri dute Udalak eta Decathlonek sinatutako hitzarmenari esker. Hala, gazteei lan esperientzia emateaz gain, bizikletak alokatzeko zerbitzua eskainiko dute. Bizikletak Foru kalean jarri duten etxolan alokatu dai...

Peña kaleko kultur elkarteak hogeigarren urteurrena ospatuko du gaurtik igandera arte. Kultur batzordeko kideek ilusioz begiratzen diote etorkizunari, erronka berriekin. Urduri harrapatu ditu HITZA-k Hazia elkarteko kultura batzordeko kideak. Ez zer edo zer gaizki atera daitekeelako —ez dute halakorik uste—, urteurren ekitaldiak hasi arteko denbora luzeegi egiten ari zaielako baizik. Esan dute jende askok parte hartu duela egitaraua prestatzeko bileretan, baina elkartearen kultura batzordeko laukoak hartu du zama, eta horietako hirurekin elkartu da egunkaria. Gaur beteko dira 20 urte Alde Zaharreko Peña karrikan elkarte berri baten hazia erein zutenetik. «Une onak eta txarrak izan ditugu. Ez dugu ahaztu behar herriko taberna bat dela, ezker abertzalearena, eta hori horrela, hamaika borroka bizi izan ditugu, eta hamaika errepresio pairatu, baina horrek inoiz ez gaitu atzera pausorik ematera behartu», azaldu du Paul Garinek. Gaurko bideo omenaldiak elkartearen hogei urteak laburbiltzeko balioko duela uste du Garinek: «Urte hauetan guztietan Hazian parte hartu duen jendeari omenaldia izango da. Guk ere historia idatzi nahi dugu, zein garen eta zer izan nahi dugun esateko». Bere esanetan elkartetik pasatu direnek egindako lanak historia hori idazteko balio izan du. Koro Egibarrek uste du Hazia erreferente bilakatu dela hiriko kultur eta herrigintzan: «Hori zen gure xedea, erreferente izatea, eta uste [...]

Gaur hasiko dira Donibaneko saninazioak. Gaurko egitaraua, OARSO BIDASOKO HITZA-ren jaien webgunean: oarsobidasokojaiak.hitza.info

Ama Guadalupekoako zaleek autobusa antolatu dute etzidamurako San Miguel Ligako estropada ikustera joateko, Getxora (Bizkaia). Etzi Pasaian izango da lehia. Hala, Getxora joateko autobusa goizeko bederatzietan aterako da Yola Berri tabernaren paretik. ...

Olaia Arbelaitz izango da Hondarribiko jaietan aurten Jaizkibel konpainia parekidearen kantinera. Hala erabaki zuten Jaizkibel konpainiaren batzar orokorrean, joan den asteko ostegunean, zozketa bidez. Jaizkibel da kantinera zozketa bidez aukeratzen du...

Iturriozko jaien barruan Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dituzte igandean. Horraino iritsi diren lau bikoteak, 16:30etik aurrera lehiatuko dira, Iturriozko frontoian. Lehenengo partidan, Zabala-Nazabal eta Argote-...

Maiatzeko plenoan, Nafarroa Bizirik 1512-2012 taldeak aurkeztutako mozioa onartu zuten Bilduko zinegotziek. Hala, eragindako kaltea aitortzeko eskatu zion udalak Espainiako Gobernuari. Era berean, uztailaren 25ean (atzo) udaletxean Nafarroako bandera j...

Ertzaintzak 15 eta 16 urteko hiru gazte atxilotu zituen atzo goizean, Errenteria-Oreretan, bi mutil eta neska bat, eta indarkeriaz lapurtzea leporatu diete. Udaltzainek eman zieten ustez gertakariaren berri ertzainei, eta Gaztaño auzora ihes egin zute...

Gaur egingo dute udalbatzarra Lezon; EAJren ustez, «hondakin biltegi» izan daitezke harrobiak Lezoko Udalbatzak plenoa egingo du gaur arratsaldean, eta EAJk mozio bat aurkeztuko duela iragarri du. Alderdi jeltzaleak harrobi zaharrak zabor fardoen biltegi bezala ez erabiltzeko proposamena egingo du bertan. Ekainaren 5ean Juan Carlos Alduntzin orduan Ingurumen diputatu zenak Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plana aurkeztu zuen. Plan horretan, 2014an gaur egun indarrean dauden zabortegiak ixtea proposatu zuten, eta horren ordez harrobi zaharrak erabiltzea. Lurperatuko diren fardoetan ahalik eta material birziklagarri gutxien egotea aurreikusten du legeak. Lezoko EAJk 3/1998 eta 49/2009 legeak aipatzen ditu. Bertan hondakinak deusezteko arauak ematen dituzte, eta Gipuzkoako plan orokorrean lege horiek ez agertzea salatu dute. 2009ko legeak hondakindegiak, hondakinak lurpean edo lur azalean gordeta dauden eremuak direla dio: «Hondakinak badira, hondakinak dira, eta lur azalean baldin badaude, hondakindegi bilakatzen dira». Gaineratu dutenez, «Europak hala aginduta, hondakindegi horiek ixteko epea badago». Utzitako harrobiena Cerdanyola del Vallesetik (Herrialde Katalanak) «inportatu» zutela esan du EAJk, eta «gizartearen eta talde ekologisten arbuioa» jaso duela gaineratu dute. Lezori dagokionez, utzitako bi harrobi daude: Sarastizabal eta Urreleku. Hondakin biltegi izan litezkeelakoan, EAJk Udalbatzari eskatuko dio horiei erabilera ez ematea aldarrikatzeko, eta meategiak eta harrobiak Lurraldeko Zatikako Planean sartzeko alegazioak egitea, hondakinak ez [...]

Gurutze Gorriak kanpaina bat martxan jarriko du udan gertatzen diren istripuak prebenitzeko: Uda honetan maite ezazu zure burua. Gaur eta bihar kalera aterako da kanpaina hori azaltzera, eta Errenteria-Oreretan, Lezon eta Oiartzunen ibiliko dira Gurutz...

Kabia Topaketak egingo dituzte etzi Kabia espazio kreaktiboan

Naiara Zubillaga hondarribiarrak 81 bira eman zizkion Kutxari Arrantzaleen Hermandadearen parean. Aurten, Santio eguna jai eguna izan ez bazen ere, eguraldi onak herriko kaleak betearazi zituen. Beste urte batez, kutxak bueltak eman zituen Hermandade parean, baina lehenago, arrantzaleen kofradiatik parrokiara habiatu ziren, San Pedro kalea zeharkatuta. Hiriko musika banda izan zuten aurretik,Okendo martxa jotzen.

Peña kaleko kultur elkarteak hogeigarren urteurrena ospatuko du gaurtik igandera arte. Kultur batzordeko kideek ilusioz begiratzen diote etorkizunari, erronka berriekin. Urduri harrapatu ditu Hitza-k Hazia elkarteko kultura batzordeko kideak. Ez zer edo zer gaizki atera daitekeelako —ez dute halakorik uste—, urteurren ekitaldiak hasi arteko denbora luzeegi egiten ari zaielako baizik. Esan dute jende askok parte hartu duela egitaraua prestatzeko bileretan, baina elkartearen kultura batzordeko laukoak hartu du zama, eta horietako hirurekin elkartu da egunkaria. Gaur beteko dira 20 urte Alde Zaharreko Peña karrikan elkarte berri baten hazia erein zutenetik. “Une onak eta txarrak izan ditugu. Ez dugu ahaztu behar herriko taberna bat dela, ezker abertzalearena, eta hori horrela, hamaika borroka bizi izan ditugu, eta hamaika errepresio pairatu, baina horrek inoiz ez gaitu atzera pausorik ematera behartu”, azaldu du Paul Garinek. Gaurko bideo omenaldiak elkartearen hogei urteak laburbiltzeko balioko duela uste du Garinek: “Urte hauetan guztietan Hazian parte hartu duen jendeari omenaldia izango da. Guk ere historia idatzi nahi dugu, zein garen eta zer izan nahi dugun esateko”. Bere esanetan elkartetik pasatu direnek egindako lanak historia hori idazteko balio izan du. Koro Egibarrek uste du Hazia erreferente bilakatu dela hiriko kultur eta herrigintzan: “Hori zen gure xedea, erreferente izatea, eta uste [...]

Osasun araudia betetzeko eta garbiketa eta mantenu lanak direla eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 15a bitartean, biak barne. Galtzarabordako bi igerilekuak erabat hustuko dituzte eta garbitu. Horrekin bat...

Euskadi Dastatu VII. Pintxo Txapelketa Hondarribian egingo dute urriaren 15etik 17ra, Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatuta. Euskal Herriko sukaldaririk onenek parte hartuko dute. Bi egun lehenago, baina, Euskadi Dastatu I. Herri Pintxo Txapelketa egingo dute. Lehiaketako oinarrien arabera pintxoak «bi edo hiru hozkadetan jaten diren gastronomia lanak dira, eta ez dira jatetxeetako plater erdiak onartuko». Gainera, lehiatuko diren proposamenen kostua bi eurokoa izango da gehienez, eta asko jota hiru euroan salduko dituzte. Ildo horretan, Tapasypintxos.com webgunea ere zabaldu dutela jakinarazi du ostalarien elkarteak. Bertan, sukaldari eta tabernek proposamenak sustatzeko aukera izango dute. Zuzenean Itsas Etxean Txapelketa Itsas Etxeko auditorioan egingo dute eta bertan, sukaldariek pintxoak zuzenean egingo dituzte. Euskal Herriko ostalaritzako establezimenduek parte hartu ahal izango dute, baldin eta taberna badute, eta pintxoak eskaintzen badituzte. Parte hartzaileek pintxo bakarra aurkeztuko dute. Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea urriaren 3ra arte ireki dute, eta doan da. Parte hartzaile guztiek Hondarribiko hotel batean gau bat izango dute doan, eta elkartasun afari bat egingo dute guztiekin. Izen-emateak noticias@campeonatodepintxos.com-era bidali behar dira. Txapelketako sarietako batzuk dirutan emango dituzte, eta gainera, epaimahaiak, hala iruditzen bazaio, txapelketara aurkeztu direnen artean, sarituak izan ez arren, aipatzekoak diren ezaugarriak dituzten sormen lanen arabera aipamen berezia egingo du. Pintxoen liburua [...]

Olagarro Kultur Elkarteak antolatuta, eta Herrira herri mugimenduaren laguntzarekin, etzi, arratsaldeko lauetatik aurrera, zazpigarren Sagardo Eguna ospatuko dute Madalena plazan. 16:00etatik 18:00etara sagar biltzea egingo dute, eta 18:00etatik 20:00etara txotxa:hainbat sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Gainera, pintxoak ere jarriko dituzte.