
Gipuzkoako Foru Aldundiak 11 Eguneko Zentro ireki nahi ditu aurten herrialdean. Horietako bat izango da Hondarribikoa. Urtea bukatu banio lehen jarri nahi dute martxan.

Gaur, musika elektronikoa izango da protagonista, eta herriko DJek parte hartuko dute ElektroniKabia ekimenean. Emanaldia 16:00etan hasiko da. Bihar, 11:00etan, Klasikoak datoz ekimenaren txanda izango da, 15:00ak arte. Musika bakoitzak emateko deia eg...

Iazko azarotik, hitzarmen kolektiboa adosteko negoziazioa Amcor enpresan. Ondorioz, bertako langileek lanuzteak egitea erabaki dute. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean egingo dituzte. Enpresa horretan 120 langile daude.

Haurtzaro Dantza Taldeko hogeita bat dantzari, hiru monitore eta hiru txistulariekin batera, uztailaren 17an (asteartean) abiatuko dira Mazedoniako Ohrid hirira. Bertan Ohrid Wave V. Nazioarteko Dantza Jaialdian parte hartuko dute. Dantzariak 15 eta 18...

Gaur 13:00. Paella herrikoia, Blues Villagen (Benta). 14:00. Fede Aguado eta Osi Martinez, Blues Villagen. 15:00. Huckleberry Finn, Blues Villagen. 18:00. Belceblues kontzertu pedagogikoa, Gaztetxoen Elkartea eszenatokian (Gipuzkoa plaza). 19:00. Txus...

Gaur Erromeria Eguna ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Ereintza dantza taldeak antolatuta. Hauxe da egitaraua: 10:00. Diana, herriko kaleetan. 11:00. Hamaiketakoa, Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria). 12:00. Kalez kale, musikariak eta dantzariak herr...

“Udako festarik handienetakoa” izango da gaur Pagoan egingo dutena, bertako arduradunen arabera. 23:00etatik aurrera, 17 orduz, musika izango da dantzalekuan, hainbat DJren eskutik. Alberto Pascual nabarmendu dute, baina honakoak ere izango dira: Alain Fanegas&Julien Uranga, J. Baldrich, Henry Fher, Fredy, C-Bastien, Dac Keince, Ludo, ShockNorte eta François del Mundo. Sarrerak 15 euro balio du, kontsumizio batekin.

Maiatzean lortu zuen Ereintza eskubaloi taldeak Zilarrezko Mailara igotzeko txartela. Hilabete hauetan, ordea, maila bat gorago egoteak sortuko dizkien zailtasunei aurre egiteko gai izango diren aztertzen aritu dira, eta azkenean aurrera egitea erabaki dute, Francisco Barros Ereintzako arduradunak azaldu duenez. Erabakian eragina izan du Beissier enpresarekin hura babesle izateko lortu duten hitzarmenak, jokalariek soldatarik ez kobratzen jarraitzeko hartu duten konpromisoak, eta denboraldirako helburu berriak: abonuak. Guztira, 300 abonu lortu nahi ditu Ereintzak. Horretarako, udalaren laguntza izango du. Erdialdeko udal lokal bat utziko dio (lehen ogasuneko bulegoa zena, Madalen kalean dago) abonatu kanpaina egiteko. Astebete izango du orain (datorren astelehenetik ostiralera), eta hiru aste irailean. Helburu duten 300 abonuak lortzeko, egoera ekonomikoa kontuan hartu dutela adierazi du Barrosek, eta horren arabera finkatu dituztela prezioak (ondoko koadroan). Horrez gain, bi Klubaren Egun izango dira, “baina ez die abonatuei eragingo”, zehaztu du Barrosek. Udala Ereintzari laguntzeko prest agertu da, eta Julen Mendoza alkateak zein Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko presidenteak “igoeraren erantzukizuna udalaren zein udal kirol patronatuarengain ez jartzea” eskertu diote Ereintzari. Mendozaren arabera, eskubaloi taldeak “ez dio eskatu ezin zitekeena eskatu” udalari, batik bat, egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda. Horregatik, azaldu duen “prestutasuna eta ulerkortasuna” nabarmendu ditu. Zilarrezko Mailan Espainiako Estatuan zehar [...]

Aurten ere joan den urtean estreinakoz antolatu zuten txapelketa antolatu dute Txosteko kideek: Banakako Pala Motz Txapelketa. Lehengo astean hasi ziren jokatzen, eta hamasei pilotarik osatzen duten lehia. Banaka jokatzen da, pala motzeko modalitatean ...

Bidaiariak paseatzeari utzi zionetik Trintxerpen lotuta izan da Ciudad de San Sebastian ontzia. Atzo, baina, uretatik atera zuten desegitera eramateko. Urtetan Donostiako badiatik turistak paseatu dituen ontzia Pasaian sortu zuten, Guria ontzioletan. 1964 urtean uretaratu zuten.

Ostegun goizaldean, Aldabe kalean, gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, gidabaimena kenduta izan arren, gidatzen harrapatu zutelako agenteek. Epai baten ondorioz zuen gidabaimena kenduta, Herrizaingo Sailaren arabera.

Gaur, herri olinpiadak izango dira Kanttu ostatuan, 16:30ean hasita.

Gaur, Luis Mariano hil zela 42 urte betetzen dira. Hori dela eta, Udalbatzako hainbat kidek, eta Luis Mariano Elkarte Lirikoko beste batzuek, loreak jarriko dituzte abeslaria zenaren izena daramaten lorategietan (Kolon pasealekuan) dagoen brontzezko ir...

Antxoko Jai Batzordeak sanferminen balorazioa egin du, eta “oso positiboa” da: “Primeran pasatu dugu”. Hobetzeko gauzak badauden arren, eta testuinguru ekonomikoak jaiak baldintzatzen jarraituko duen arren, “nahiko kontent...

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 11 eguneko zentro jarri nahi ditu martxan aurten. Horietako bat izango da Lezokoa. Aldundiaren aurreikuspenen arabera, urrian irekiko dute. 2010eko abenduan onartu zuen udalak, aldundiari horretarako lokal bat uztea.

Herriko jaietako Arkume Egunerako kamisetak jasotzeko aukera astelehenean eta asteartean izango da, 19:00etatik 21:00etara, Girizia elkartean.

Paco Bueno Boxeo taldeak antolatuta, boxeo gaua egingo dute bihar Beraungo erabilera anitzeko pistan, 22:30ean. Biharko boxeo gauean neo profesionaletako bi borroka ikusi ahal izango dira. Paco Bueno Boxeo Taldeko Jon Nagore, Gasteizko Yakobaren aurka ...

Antxoko odol emaileek Usozeko anbulatorio berrira jo beharko dute aurrerantzean odola ematera. Orain arteko azpiegiturak nahikoa baldintzak biltzen ez zituela eta, Kultur Etxean ematen zuten odola orain arte emaileek. Hurrengo zita hilaren 18rako dute ...

Gaur aurkeztu dute 2012ko Oarso aldizkaria, 47. ena. Inoiz baino beteago dator, gainera, bai eduki aldetik eta baita orri kopuru aldetik ere: aurten 76 artikulu aurki daitezke, eta liburua 341 orritara iritsi da. 69 egile eta idazle bildu dituzte, hori...