Zazpi artisten erakusketa antolatu du Por favor arte aretoak
Gaur, ostirala, arratsaldean Atelier, una realidad que aburre o apasiona goiburuko erakusketa inauguratuko dute Por favor arte aretoan. Helena Bustok prestaturiko erakusketa da, eta zazpi artisten lanak ikusteko aukera izango da: Jeannie Matthews, Yvan...
Gaur, ostirala, arratsaldean Atelier, una realidad que aburre o apasiona goiburuko erakusketa inauguratuko dute Por favor arte aretoan. Helena Bustok prestaturiko erakusketa da, eta zazpi artisten lanak ikusteko aukera izango da: Jeannie Matthews, Yvanna Duchene, Gurutze Igiñiz, Sarah Grandes, Markel Martin, Unai Melcon eta Iker Martin. Inaugurazioa 19:30ean izango da eta abuztuaren 31 arte izango da talde erakusketa bisitatzeko aukera.

