Errenteria-Oreretako Fanderia auzoan dagoen erreka bi aldiz kaltetuta dago, batetik, azaroan izandako uholdeen ondorioz, eta bestetik, herritarrek botatzen duten zaborra dela eta. Horri irtenbide bat emate aldera, Erdiko Erreka auzo elkarteak auzolane...
Udan hainbat istripu gerta daitezke igerilekuan, hondartzan, beroaren eraginez… Horiek, baina, saihes daitezkeela azaldu du Errenteriako Gurutze Gorriak. Zehazki, hamar istriputatik bederatzi dira ekidin daitezkeenak. Horretarako hainbat prebentz...
Gainontzeko txapelketak ez bezala, Pala Motzeko Txapelketako finala ez dute xanistebanetan jokatuko azkenean, abuztuaren 1ean baizik, 20:00etan, Madalensoro pilotalekuan. Herenegun jokatu zituzten finalerdiak, eta hauek izan ziren emaitzak: Aierbe-Etxe...
Laikotasunari buruzko mozioa aurkeztu du Bilduk; ospakizun zibilak egiteko baliabideak jarriko ditu Herenegun, ikasturte politikoko azkeneko udalbatzarra egin zuten. Bertan, Bilduk aurkeztutako laikotasunari buruzko mozioa landu zuten zinegotziek. Bilduren bozkekin (hamar) atera zen aurrera, eta EAJko bi zinegotziek kontra bozkatu zuten. Hamaikabateko zinegotzia ez zen udalbatzarrean egon. Mozioan jasotzen denez, administrazioek herritarren eskubide zibilak bermatu behar dituzte, eta horretarako urratsak emango ditu Oiartzungo Udalak: «Herritar guztien eskubideak errespetatzeko eta herrian egon daitezken sinismen guztiekiko errespetuz». Oraindik, «badira laikotasun-printzipioa urra dezaketen ohiturak eta tradizioak», horregatik, udalak uste du administrazioek urratsak ematen jarraitu behar dutela, «guztion eskubide demokratikoak bermatzeko». Hiru akordio, oraingoz Hala, Udalbatzak hiru akordio onartu ditu, mozioarekin batera. Lehena: «Oiartzungo Udalak konpromisoa hartzen du gure herrian laikotasun printzipioa bermatu eta errespetatzeko. Horretarako, herriko eragileekin batera, hausnarketa prozesu bat abian jarriko du, herritar guztien berdintasuna ziurtatu, eta elkarbizitza hobea lortzeko». Bigarrena: «Oiartzungo Udalak, bere baliabideen arabera, zeremonia zibilen aukera egiten duten herritarrei bitartekoak jarriko dizkie». Puntu horrek, bereziki, hileta zibilei egiten die erreferentzia, gero eta gehiago baitira mota horretako hileta eskatzen duten herritarrak. Azkenik, «Oiartzungo Udalak, abuztuaren 3an tradizioz egiten duen udal komitiba ez du antolatuko. Jai egitarauan agertzen den eta udala gonbidatuta dagoen beste edozein ekitaldietara joango den bezala, Oiartzungo [...]
Herenegungo udalbatzarrean, Bilduk laikotasunari buruz aurkeztutako mozioaren kontra bozkatu zuen EAJk. Erabaki hori argudiatu du, honako testuarekin: “Bilduk aurkeztutako mozioak, xanistebanetako mezetara udala ez joatea aldarrikatzen du printzipio demokratikoak bermatzeko argudioarekin. Oiartzungo Eusko Alderdi Jeltzalearen ustez, meza horretan Udalaren presentziak ez ditu inolako prinzipio demokratikoak austen eta herriak mendeetan zehar bereganatu duen tradizio batetan oinarritzen da. Eusko Alderdi Jeltzalea, inolako erlijiorekin loturarik ez duenez, esparru zibil eta erlijiosoen arteko bereizketa argi baten aldekoa da eta udal korporazioa mezetara ez joatearekin ados dago. Guzti hau esanik, Bilduren mozioari ausardia falta eta zurikeria sobera zaiola deritzogu. Ausardia falta zaio, udalaren presentziarekin bukatu behar bada, erabat egin behar da eta ez esan ez doala eta aldi berean ordezkaritza bat joatea proposatu, hain errotua dagoen tradizio bat austearekin ados egongo ez diren herritar askorekin ondo gelditzeko. Mozio honi zurikeria soberan dario, ordezkaritza baten presentzia bertaratzeko gonbidapen batekin betetzea suposatzen duelako. Jakin ahal izan dugunez eliz gida batzordeak ez du ez aurten eta ez azken urteetan udala gonbidatu Xanistebanetako meza nagusira. Beraz argudioa gezurrezkoa da. Ondorioz Oiartzungo Eusko Alderdi Jeltzaleak ezezkoa eman zion mozioari, argi utziz udala meza nagusira ez joatearekin ados egonik, erdi pareko irtenbiderik ez duela onartzen, bereziki irtenbide hori gezur batetan oinarriturik [...]
Osasun araudia betetzeko eta garbiketa eta mantenu lanak direla eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 15a bitartean, biak barne. Epe horretan Galtzarabordako bi igerilekuak erabat hustuko dituztela eta garbit...
Hilaren 31n urteroko ohiko bazkaria egingo du EAJk, Batzokian, 18 euroren truke. Alderdikide guztiak eta bestelakoak parte hartzera animatu dituzte. 12:00etan ikurrina altxatuko dute, eta gero luntxa egingo dute.
Errenteria-Oreretak “zabor turismo” gehiago izango duela iritzi dio Errenteriako PSE-EEk Lezon eta Pasaian atez ateko sistema jartzen dutenean. Horren aurrean, neurriak hartzeko eskatu dio Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak. Dagoen...
Herrira herri mugimenduak euskal preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzeak egingo ditu gaur, ohiko lekuetan. Hondarribiarrek San Pedro kalean egingo dute kartelada, 20:00etan hasita, eta ohiko afaria gero. Izena eman nahi dutenek 663 16 79 77 telefono zenbakira dei dezakete.
LAB sindikatuak deituta, Espainiako Gobernuak hartutako azken erabaki ekonomikoen aurkako elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian, San Juan plazan. Langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasorik ez! Burujabetza politiko eta ekonomikoa goiburuko pank...
Asteazkeneko osoko bilkuran Pinarreko lurrazpiko aparkalekuko jabetza pribatizatzeko aukera onartu zuten, PSE-EE eta PPren bozkekin. Aparkalekuaren jabetza udalarena da, baina hartutako erabakiarekin, IRUNVIk esku pribatuei sal diezaioke. Erakunde publikoak prestaturiko txostenean dio aparkalekuen salmentarekin, egindako inbertsioaren zati bat berreskuratu eta auzoko aparkaleku defizita oreka daitekeela, baina EAJk salatu du IRUNVIren bileretan beste alternatiba batzuk aipatu izan zirenala, “udalak jabegoari uko egin gabe”. Horien artean, “25 urteko kontzesioak egitea” aztertu izan dute, eta horren alde agertu da Xabier Iridoy jeltzalea: “Ez gaude salmentaren aurka, baina lehenago beste kontzesio aukera batzuk aztertu behar dira, eta horiekin emaitzarik lortu ezean, salgai jarri”. Jeltzaleek ez dute uste egungo egoeran salmentak arrakasta izan dezakeenik. “Aparkatzeko leku baten prezioa 18.600 eurokoa da —BEZ gabe—, eta 25 urteko kontzesioarena 6.200 eurokoa litzateke”, argitu zuen. Bildu koalizioa Pinarreko aparkalekuak saltzearen kontra agertu da, “besteak beste, udalak ondarea galduko lukeelako”. Oinatz Mitxelena koalizioaren bozeramaileak alokairu eta kontzesio beste formulak erabiltzea galdegin du eta udal gobernuari galdetu dio “zer dela eta dioten kudeaketa publikoari beldurra”. “Eskuinera jo dute” Pinarreko aparkalekuaren salmentarekin bezala, beste arlo batzuetan udal gobernuak “eskuinera egin” duela uste du Mitxelenak: “Proposamen gehienak onartzeko sozialistak eta PP ados jartzen dira, eskuineko politikak egiteko”. Zentzu horretan, Bilduk ordenantzen igoeraren [...]
Asteazkenean uztaileko ohiko osoko bilkura egin zuten, eta San Juan plazan lau izarreko hotela egiteko erabakia hartu zuten aho batez. Silken kateak eraikiko du, eta 60 urtez kudeatuko du; urtero 31.000 euro jasoko ditu udalak, eta beste 25.000 obragatik —berez 400.000 euroko zerga zegokion, baina atzoko udal batzarrean zergaren %95a barkatzea onartu zuten—. Gehienez hiru urteko epea izango dute establezimendua eraikitzeko, eta San Juan plazaren ordenamendu berria bukatzeko balioko du. Lau izarreko hotela izango da, 71 logela izango dituena, hiru solairuetan banatuta. Beheko solairuan kafetegia izango du, eta, azken solairuan, beste kafetegi bat eta ekitaldietarako aretoa. Eraikinak bi sarrera izango ditu, hoteleko zerbitzuetarako bat, eta laugarren pisuko kafetegira joateko igogailuetara sartzeko beste bat.