Aiako Harria Parke Naturalean egiten ari diren ekintzetan, gaur izango da uztaileko azken saioa, eta txapa eta kareta tailerra egingo dute, sei eta hamabi urte bitarteko haurrentzat. 16:00etatik 18:00etara izango da Arditurriko tailerretan parte hartze...
Xanistebanak direla eta, Elizalde auzoko zenbait kaletan hondakinen atez ateko bilketaren ordutegia aldatu egingo da abuztuaren 2tik 7a bitartean. Honela, dagokion egunaren arabera hondakinak gauez bildu beharrean, goizez egingo dute bilketa. Hondakina...
Iturriotz auzoko Iturri Berri elkartean jubilatuen bazkaria egin zuten atzo, eta urteroko ohiturari jarraituz, Jai Batzordeak erlojua oparitu zion erretiratu zaharrenari: aurten Makutsoko Maria Dolores Urangak jaso du oparia. Bazkarian 37 jubilatu elkartu ziren, eta Torreko Agustina San Sebastianek prestatutako bazkariaz gozatu zuten.
Bukatu dira aurtengo madalenak eta errenteriarren gogoan, datorren urteko jaiak daude jada. Hasi ziren bezala amaitu ziren atzo, Errenteriako Musika Kultur Elkartearen Bandak jotako Zentenarioa pasodoblearen erritmora. Jai biribilak izan dira, parte hartzeari eta giroari dagokionez, eta eguraldi bikaina lagun izan dute gainera. Tartean, kexurako arrazoirik izan da, hala ere. Izan ere, Koldo Mitxelena plazako hainbat saltokitako horma eta erakusleihoak grafitiz beteta azaldu baitziren herenegun, bertako merkatariek salatu zutenez. Jaiek iraun duten bost egunetan hamaika ekitaldi izan dira Errenteria-Oreretako kaleetan, eta atzo ere hala izan zen. Eguerdian, Santio Eguneko klasikoa bihurtu den bertso saioa izan zen Foru plazan. Aitor Sarriegi eta Igor Elortza aritu ziren bertan, eta haiekin batera, Maider eta Ixiar trikitilariak. Buruhandi eta erraldoien konpartsak ere ez zuen kale egin, eta Erdialdeko kaleetan barrena ibili zen goizean eta arratsaldean. Ehunka izan ziren Xanti eta Maialen erraldoien agurra ikustera Herriko Enparantzara joan ziren haur eta gurasoak. Txikienek, urtero moduan, udaletxeko eskailerak igo, hainbeste maite dituzten erraldoiei muxu eman, eta datorren urtera arte zuzenean agurtzeko aukera ere izan zuten atzoko. Aurretik gorputza ederki astindu zuten Zumardian antolatuta zegoen Irrien Lagunen emanaldiarekin. Saltoka eta dantzan galdutako indarrak berreskuratzeko, berriz, txokolate jatea izan zuten. Ezer botatzeko prest ez ziren, eta sobratutakoarekin, papurren [...]
Gobernu Batzarrak ezohiko bilkura egingo du bihar goizeko zortzietan hasita. Gai bakarra landuko dute, Gaztaño Berrin eraikiko dituzten babes ofizialeko 30 etxebizitza eraikitzeko obra lizentzia ematea, hain zuzen ere. Etxebizitzekin batera, merkatari...
Bizikletak alokatzeko zerbitzua martxan jarri dute Udalak eta Decathlonek sinatutako hitzarmenari esker. Hala, gazteei lan esperientzia emateaz gain, bizikletak alokatzeko zerbitzua eskainiko dute. Bizikletak Foru kalean jarri duten etxolan alokatu dai...
Iturriozko jaiak, santioak, herenegun hasi zituzten, lertxuna altxatzearekin batera (irudian). Ondoren, kalejira, buruhandiak eta bestelakoak izan ziren. Atzo, erretiratuen bazkaria izan zen, Iturri Berri elkartean. Gaur, atseden eguna dute iturrioztar...
Bihar, lau DJ ariko dira Pagoan, 00:00etatik aurrera: Robert Arrimada, Apariccio, Thomas Totton eta Lolita. Sarrerak 10 euro balio du. Larunbatean, bost izango dira disko jartzaileak: Thomas Totton, Paolo Solo, Emilien Escobessa, Angel Gonzalez eta Pit...
Udalekuekin batera egon da martxan; uztaila bukatzear dela, udalekuak ere amaitzear daude Uztailarekin batera, udaleku irekiak ere bukatzear dira. Hala ere, haurrek eta euren gurasoek izango dute egindako guztia gogoratzeko modu bat. Udalekuak martxan ...
Maiatzeko plenoan, Nafarroa Bizirik 1512-2012 taldeak aurkeztutako mozioa onartu zuten Bilduko zinegotziek. Hala, eragindako kaltea aitortzeko eskatu zion udalak Espainiako Gobernuari. Era berean, uztailaren 25ean (atzo) udaletxean Nafarroako bandera j...
Ertzaintzak 15 eta 16 urteko hiru gazte atxilotu zituen atzo goizean, Errenteria-Oreretan, bi mutil eta neska bat, eta indarkeriaz lapurtzea leporatu diete. Udaltzainek eman zieten ustez gertakariaren berri ertzainei, eta Gaztaño auzora ihes egin zute...
Gaur egingo dute udalbatzarra Lezon; EAJren ustez, «hondakin biltegi» izan daitezke harrobiak Lezoko Udalbatzak plenoa egingo du gaur arratsaldean, eta EAJk mozio bat aurkeztuko duela iragarri du. Alderdi jeltzaleak harrobi zaharrak zabor fardoen biltegi bezala ez erabiltzeko proposamena egingo du bertan. Ekainaren 5ean Juan Carlos Alduntzin orduan Ingurumen diputatu zenak Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plana aurkeztu zuen. Plan horretan, 2014an gaur egun indarrean dauden zabortegiak ixtea proposatu zuten, eta horren ordez harrobi zaharrak erabiltzea. Lurperatuko diren fardoetan ahalik eta material birziklagarri gutxien egotea aurreikusten du legeak. Lezoko EAJk 3/1998 eta 49/2009 legeak aipatzen ditu. Bertan hondakinak deusezteko arauak ematen dituzte, eta Gipuzkoako plan orokorrean lege horiek ez agertzea salatu dute. 2009ko legeak hondakindegiak, hondakinak lurpean edo lur azalean gordeta dauden eremuak direla dio: «Hondakinak badira, hondakinak dira, eta lur azalean baldin badaude, hondakindegi bilakatzen dira». Gaineratu dutenez, «Europak hala aginduta, hondakindegi horiek ixteko epea badago». Utzitako harrobiena Cerdanyola del Vallesetik (Herrialde Katalanak) «inportatu» zutela esan du EAJk, eta «gizartearen eta talde ekologisten arbuioa» jaso duela gaineratu dute. Lezori dagokionez, utzitako bi harrobi daude: Sarastizabal eta Urreleku. Hondakin biltegi izan litezkeelakoan, EAJk Udalbatzari eskatuko dio horiei erabilera ez ematea aldarrikatzeko, eta meategiak eta harrobiak Lurraldeko Zatikako Planean sartzeko alegazioak egitea, hondakinak ez [...]