Iturriozko jaien barruan Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dituzte igandean. Horraino iritsi diren lau bikoteak, 16:30etik aurrera lehiatuko dira, Iturriozko frontoian. Lehenengo partidan, Zabala-Nazabal eta Argote-...
Ttur-ttur eta herriko hainbat kirolari ari dira antolatzen; irailaren 22an izango da, arratsaldez Euskararen Erakundeen Kontseiluak lehengo astean jakinarazi zuen, irailaren 22an Euskal Herriko hainbat herritan Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketak egingo dituztela: «Euskaraz bizitzeko nahia, harrotasunez eta elkar hartuta adierazteko beste aukera bat izango da». Oiartzunen ere, lasterketa antolatzea erabaki dute. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta herriko hainbat korrikalari elkarlanean ari dira hori antolatzeko: «Ekimen osasungarri honen bidez, euskaraz bizitzeko nahia agertu nahi dugu». Ttur-tturretik nabarmendu dutenez, lasterketaren helburua ez da lehiatzea izango, familia giroan edota lagunartean parte hartzea baizik: «Kirola eginez ongi pasatzea da helburua; euskaraz, noski». Haurren lasterketak eta helduena izango dira. Haurrenak, hiru: 6-8, 8-10 eta 10-12 adin tartekoentzat. Eta helduenean, 12 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Azken lasterketa horretakoek, banaka edo 4-6 pertsonako taldeetan egin ahal izango dute korri. Gainera, oparien zozketak, haur jolasak eta txokolate jatea ere izango direla iragarri dute. Izena emateko Lehia ez izan arren, parte hartzeko izena eman behar da. Haurrek ez dute ezer ordaindu behar parte hartzeko, bai ordea, Euskaraz Bizi Nahi Dut kamiseta eskuratzeko (5 euro). Helduek, berriz, 5 euro ordainduko dute izen-ematea, eta 10 euro, kamisetarekin parte hartu nahi izanez gero. Ttur-tturrek zehaztu du irailaren hasieran [...]
Emakumeen Eguna izan zen atzokoa. Baita preso eta iheslariena ere. Azken horren barruan Oreretako Herrira plataformak egitarau zabala antolatu zuen elkartasuna, aldarrikapena eta jaia uztartuta. Kartelada berezia zegoen deituta ordubatean, eta Errenteria-Oreretako hainbat elkartetako ikurrek kolore berezia eman zioten. Udaletxe aurretik abiatuta, herriko kaleetan barrena ibili ziren. Aurretik, baina, irudi polita utzi zuten herriko preso eta iheslarien senideek Xanti eta Maialen erraldoiekin batera. Herri bazkaria egin zuten ondoren, Herrira Gunean. Entsalada, kroketak eta txuletaren bueltan, 150 lagun inguru bildu ziren. Musika emanaldia izan zuten bazkalostean. Eguraldiak ere ez zuen kale egin, eta eguzkiak gogotik berotu zituen mahaian eserita zeudenen buruak. Jaietan ohikoak diren txanoak eta eguzkitakoak ez ziren falta izan. V. Haurren Krosa Txikienek ere izan zuten atzokoan zertaz gozatu. Irrien Lagunen guneaz, eta Xanti eta Maialen erraldoien eta buruhandien konpartsaz gain, atzo eguerdian, V. Haurren Krosa egin zuten Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, EAJk antolatua. Guztira, 83 haurrek hartu zuten parte, joan den urtean baino hogei haur eta gazte gehiagok, antolatzaileen arabera. Antolatzaileek jakinarazi zutenez, Benjamin Mailan 60 haurrek eman zuten izena, Alebin Mailan hogeik, eta Gazte Mailan, berriz, hiruk. Ez zuten lan makala izan, lasterketa hasteko unean, 31 gradu markatzen baitzituen-eta termometroak. Arratsaldean, berriz, plan lasaiagoa egiteko aukera izan [...]
Hondarribiko zesta puntako VI Masters Txapelketako txapeldun berriak dira Olharan eta Lopez. Ostiral arratsaldean jokatu zuten final handia Jostaldi pilotalekuan, eta Erkiaga eta Hernandez 30-26 menderatzea lortu zuten. Ostiralean ere, hiriko frontoia bete egin zen.
Euskadiko Energia Erakundearen karabanak Hondarribian bukatuko azken hilabetean Bizkaitik eta Gipuzkoatik egin duen ibilbidea. Hondarribira gaur iritsiko da, eta etzira arte izango da hirian. Ekimen horren helburua da herritarrak kontsumo arduratsuaren...
Santio Eguna ospatuko dute gaur arratsaldeko seietatik aurrera Hondarribian. Urtero bezala, Santio Egunean kutxaren entregaren usadioa egingo dute arrantzaleek, arrantza oparoa izan dezaten. Aurten Naiara Zubillaga izango da Santio Eguneko jaiaren prot...
Txostek antolatutako Xanistebanetako Banakako II. Pala Motz Sariak aurrera jarraitzen du, eta gaur jokatuko dituzte finalerdiak Madalensoro pilotalekuan. 20:30etik aurrera, Aierbe eta Etxeberria ariko dira elkarren aurka lehenengo partidan. Ondoren, So...
Beira Taldeak egin du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko abestia.
Arduradunaren «kudeaketa txarra» salatu dute langileek, eta engainatuta sentitu direla diote 50 langile baino gehiago ditu Lanbarren industrialdean dagoen Dimp taldeak (Dimp, Molpo eta Oiarplas enpresak), ia 60. Konkurtso Legean sartu da eta arduradunek likidatzeko asmoa dute, ixtekoa. Langileek salatu dute sei hilabete daramatzatela soldatarik kobratu gabe, eta urtebete inguru ordu estren dirua jaso gabe. Andoni Lopez da enpresako langileetako bat, eta bizi duten egoera azaldu du: «Enpresa hilaren 4an sartu zen Konkurtso Legean. Hilaren 12an, gurekin bilera egin zuten enpresako arduradunek, eta esan ziguten ez zutela enpresa ixteko asmorik». Joan den asteartean, baina, enpresa itxiko zutela esan zieten: «Likideziarik ez dutela esan digute, eta ez digutela ordainduko, baina iaz 9 milioi euroko irabaziekin itxi zuten urtea». Ez dute ulertzen, beraz, egungo egoera. Kudeaketa eskasa «Kudeaketa txarra» egotzi diote egungo arduradunari: «Lehen, aitak eramaten zuen enpresa, baina duela bi urte alabak hartu zuen. Ordutik, irregularki kobratzen hasi ginen. Eta azken hilabeteetan ez dugu soldatarik jaso». Engainatuta sentitzen dira langileak: «Enpresa ez omen zuten itxiko, baina orain argi gelditu da baietz». Bitartean, asanblea finkoa osatu dute langileek, eta lanik egin gabe daude, baina lanera joan behar dute. Ez badira joaten, lanera ez agertzea leporatu diezaiekete, eta dagozkien eskubideak gal ditzakete. Beraz, [...]
Jasotako sinadurak alkateari bidaliko dizkiotela jakinarazi dute; agiria sinatu ez dutenak animatu dituzte Lezo Garbia plataformak jakinarazi duenez, 1.900 sinadura bildu ditu lezoarren artean hondakinak biltzeko atez ateko bilketa sistemaren kontra. T...
Maiatzeko plenoan, Nafarroa Bizirik 1512-2012 taldeak aurkeztutako mozioa onartu zuten Bilduko zinegotziek. Hala, eragindako kaltea aitortzeko eskatu zion udalak Espainiako Gobernuari. Era berean, gaur udaletxean Nafarroako bandera jartzea onartu zuten...
Egoki irudituz gero, 2012ko maiatzaren 31ko osoko bilkurako akta onartzea. Diktamena, Lezoko Hirigintza Plan Orokorreko HIE 6 OLATZAR eremuko Aldaketari Puntualari haserako onarpena (2012H0310001). Proposamena, Hondakinen gaikako bilketa sustatzearen ...