Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sentipenetan inbertitzea

ANE URRUTIKOETXEA / BERRIA Ez da diru kontua. Artea erostean, sentipenak daude jokoan. Irungo Ficoba aretoko Arteando arte azokak sentipenetan inbertitzeko aukera eskaini die lau egunean artearen zaleei. Atzo amaitu zen erakusketa, eta antolatzaileak zein artistak pozik daude emaitzarekin. Ficobako pasillo zuriak poliki zeharkatu dituzte bisitariek, paretetan iltzatuta egon diren margoei eta lurreko eskulturei arreta handia eskainiz. Noizbehinka, berriro pasatu dira artelanaren paretik, eta gerturatu egin dira, obra hori berezia iruditu zaielako, sentipenez hitz egin dielako. Artistarengana hurbildu, eta elkarrizketa labur baten ondoren, obra bisitariarekin joan da. Salmentak ez dira handiak izan, baina artistek elkar ezagutu eta artezaleekin harremanetan jartzeko aukera izan dute. Hainbat artistak obren kopia txikiak jarri dituzte salgai, erosleak erakartzeko. “Edonork ez du 39.000 euroko eskultura bat erosteko ahalik, baina gehienek gasta ditzakete ehun edo berrehun euro margolan batean”, dio Jesus Iradier margolariak. Alberto Torres eskultorearen esanetan, apala izan da bisitari kopurua eta oraindik apalagoa salmenta. “Ez dugu salmenta nabarmenik izan, baina ez da horretarako une onena ere”. Dena den, Torresek disfrutatu egin du azokan: “Artearen munduan gaudenok ez ginen diruagatik sartu. Arteando azokak beste artistak ezagutzeko aukera eman dit, eta hori beti da aberasgarria”. Artisten arteko lehia bikoitza izan da aurtengo azokan, iaz baino erakusketa gehiago [...]

admin
Bidasoa
2012/07/24
ANE URRUTIKOETXEA / BERRIA

Ez da diru kontua. Artea erostean, sentipenak daude jokoan. Irungo Ficoba aretoko Arteando arte azokak sentipenetan inbertitzeko aukera eskaini die lau egunean artearen zaleei. Atzo amaitu zen erakusketa, eta antolatzaileak zein artistak pozik daude emaitzarekin. Ficobako pasillo zuriak poliki zeharkatu dituzte bisitariek, paretetan iltzatuta egon diren margoei eta lurreko eskulturei arreta handia eskainiz. Noizbehinka, berriro pasatu dira artelanaren paretik, eta gerturatu egin dira, obra hori berezia iruditu zaielako, sentipenez hitz egin dielako. Artistarengana hurbildu, eta elkarrizketa labur baten ondoren, obra bisitariarekin joan da.

Salmentak ez dira handiak izan, baina artistek elkar ezagutu eta artezaleekin harremanetan jartzeko aukera izan dute. Hainbat artistak obren kopia txikiak jarri dituzte salgai, erosleak erakartzeko. “Edonork ez du 39.000 euroko eskultura bat erosteko ahalik, baina gehienek gasta ditzakete ehun edo berrehun euro margolan batean”, dio Jesus Iradier margolariak. Alberto Torres eskultorearen esanetan, apala izan da bisitari kopurua eta oraindik apalagoa salmenta. “Ez dugu salmenta nabarmenik izan, baina ez da horretarako une onena ere”. Dena den, Torresek disfrutatu egin du azokan: “Artearen munduan gaudenok ez ginen diruagatik sartu. Arteando azokak beste artistak ezagutzeko aukera eman dit, eta hori beti da aberasgarria”. Artisten arteko lehia bikoitza izan da aurtengo azokan, iaz baino erakusketa gehiago ekarri baitituzte. Guztira 800 artistaren lanekin osatutako 50 erakusketa bildu dituzte. Torresen ustez, artearen munduan izen ospetsuek oraindik itzala egiten diete gainontzekoei.

Jokin Armen eta Javier Sagarzazu Hondarribiko artistek urte asko daramate artearen merkatuan, eta krisiarekin ez dira beldurtu. Sagarzazuren arabera, prezioekin oreka mantentzea da gakoa: “Artea saltzen urteak daraman artistak badu izen bat, bezero talde bat, eta, beraz, salmentak apur bat egonkortzen dira. Dena den, krisi garaian ezinbestekoa da prezioak egokitzea; nik, 2008an jaitsi nituen prezioak, eta hala mantendu ditut”. Armenen esanetan, artea erosten hasten dena zaletu egiten da: “Artelanak betiko dira. Oporraldi batek astebete iraun dezake, baina margolan batek betiko edertuko du egongela. Eta dirua bada bezeroari interesatzen zaiona, erositako obraren prezioak gora egin dezake urteekin; artistak fama bereganatzen badu, noski”.

Nazioarteko artelanak
Marta Scapellini azokaren zuzendariaren arabera, Euskal Herriko galeriek ez dute zailtasun handirik izan salmentekin. “Hemengo galeriek erraztasun handiagoa dute fruituak jasotzeko, bezeroek ezagutu egiten dituztelako artistak. Gehienetan ezagutzen dituen obrak erosten ditu jendeak, esanahi handiagoa dutelako beraientzat”.

Erakusketaren kalitatea azpimarratu du Scapellinik. “Salgai daudenez, artistek eta galeriek dituzten obra finenak eta ikusgarrienak aukeratu dituzte, eta, beraz, azoka honetan artisten sorkuntza bikainenak ikus daitezke”. Azokan bildutako artelan guztiak egon dira salgai, baita Arteandoren irudia ere. Diego Velazquezen Meninak irudikatzen dituzten koloretako eskulturak aretoan zehar barreiatuta daude. “Hobekien saltzen ari diren piezak dira. Klasikoa eta garaikidea nahasten dituzte, ezagunak dira guztientzat”. Euskal Herrikoez gain, Espainiatik eta Frantziatik ere artista ugari etorri dira. Azokaren arduradunak Frantziako bisitariak erakartzen saiatu dira: “Guk baino askoz gehiago dakite arteaz, eta obretan inbertitzeko ohitura handiagoa dute. Guretzat, garrantzitsua da nazioartean ezagun egitea, horrek artistei mesede egingo dielako”.

Artisten ustetan, ez da jende askorik ibili. Iñigo Manterola Donostiako artistaren esanetan, hain zuzen ere, Iparraldekoak dira bisitari gehienak: “Ez dakit diruagatik edo hezkuntzagatik den, baina egia da Iparraldeko bisitari asko ikusi ditugula”. Marijose Iparragirre Orioko arte irakasleak Iñigo Manterolaren lanak ikusteko joan da Irunera: “Ez daukat erosteko asmorik, baina asko gustatzen zait Manterolaren lana, eta baita Euskal Herriko hainbat artistarena ere. Aurretik askotan erosi ditut artelanak, baina gaur begiratzera etorri naiz bakarrik”.

Irati Arrieta Arte Ederretan lizentziaduna da, eta erakusketa erakargarria eta estetikoki ikusgarria iruditu zaio: “Gustatu zaizkit ikusi ditudan lanak. Consuelo Menchetaren lanak dira nire gogokoenak, kolore bizikoak eta handiak direlako, berde askorekin. Nabari da estetikoki indartsuak diren obrak ekarri dituztela, erraz sartzen baitira begietatik, eta kalitate handiko lanak ikusi ditut. Erakusketa oso ondo dago eraikia, denetik ekarri dutelako, eta arte garaikidearen barruan proposamen ugari ikusi ditut. Ziur nago lanetako asko salduko direla, batez ere artista ezagunen obrak”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.