
Ikasturteko azkeneko udalbatzarra egingo dute zinegotziek; hamalau puntuko gai zerrenda landuko dute Laikotasunari buruzko mozio bat aurkeztu du Bilduk, eta bihar landuko dute herriko zinegotziek. Ikasturte politikoko azkeneko udalbatzarra egingo dute,...

2011ko urriaren 2an atxilotu zuen gizon bat Guardiza Zibilak Oiartzunen, bost kilo marihuana adarrekin Oiartzun Gipuzkoako Fiskaltzak, urte eta erdiko kartzela zigorra eta 4.000 euroko isuna eskatu ditu gizon batentzat, ustezko marihuana trafikoagatik....

Santioak, Iturriozko jaiak, gaur hasiko dituzte. 19:00etan, lertxuna altxako dute auzoan ohitura dutenez, eta horrekin hasiko dira San Inazio Egunera arte luzatuko dituzten jaiak. Egunero zer dagoen jakiteko interesa dutenek, hemen kontsulta dezakete.

Varietes zine aretoak Cendrillon au Far West filma proiektatuko du aste honetako asteazken, ostegunean eta ostiralean. Emanaldia bi modutara izanen da: ohiko formatuan (asteazken eta ostiralean, 15:00etan), eta 3Dn (hiru egunetan, 17:00etan). Sarrerak bost euroko salneurria du. Far Westeko istorio bat Orain dela aspaldi, Ameriketako Far west eskualdean… Gure Errauskine koska tzarra da eta bihotz onekoa, baina bakarrik gelditzen da amaginarrebari aurre egiterakoan. Errusiako printzearen etorrerak aldatuko ditu gauzak izan ere bere ama Dukesa handiaren bitxiek, basamortuan lehorreratu Barbazul itsusia eta haren piraten tropa erakarriko dituzte. Cendrillon Far West filmak pertsonai femeninoak ohoratzen ditu, mari mutiko den printzesatik ama gaizto itsuraino, eromen puntua duen dukesa tarteko. Paskal Herold film-egileak azpimarratu izan duenez: “Gizonek gauzak zuzentzen dituztela uste dute baina egiazki, emazteak dira nagusiak. Ikuspuntu horretatik, gure filma biziki garaikidea da”. Bi animazio teknika Cendrillon au Far west filma egiteko, animazio bi teknika ezberdin erabili dira. Alde batetik, Avatar-ekin edota Tintin-en abenturekin hedatu den atzemate marka izeneko teknika erabili dute, egiazko aktoreen mugimenduak grabatuz pertsonaien mugimendu errealistagoak lortzeko. Bigarren teknikaz, egileak azaldu du “eskuz marraztu ohizko animazioa erabili dugu, eskuen zein aurpegien egiteko, horrela, errealismo gutxiagoko eta egungo joeretarik kanpoko emaitza lortu dugu. Mota anitzetako teknika hori asko gustatu zait”.

Hilero aldatzen dute erakusketa Petra Lekuona zaharren egoitzan. Abuztuan ere mostra berria jarriko dute, opor garaia izan arren. Oraingoan, Iraitz Arabolaza oiartzuarraren lanak ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Honako ordutegian...

Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusiak Epaia “justua eta eredugarria” izan dela nabarmendu du Lohitzune Txarola Batzar Nagusietako lehendakariak. Txarola gustura dago epaiarekin, “justizia egin delako”. Halaber, Xabier Olano Gipuzkoako Ogasun zuzendariak ziurtatu du Bravok eskuratutako dirua Ogasunera itzultzeko lan egingo dutela, “gipuzkoarrak ezin direlako diru hori gabe gelditu”. EAJ EAJren iritziz, “bidezkoa” da Bravoren aurkako epaia: “Frogatutako delituak oso larriak dira, eta horrelako epai sendoa merezi zuten”. EAJk ohar batean esan du beti babestu duela altxor publikoaren aurkako delituekiko “tolerantziarik eza”. Halaber, gogoratu du garai hartan EAJk fiskaltzaren esku utzi zuela informazio guztia. Ezker abertzalea Ezker abertzalearen iritziz, Jose Maria Bravoren aurkako epaiak “oso jokamolde larria zigortu du, instituzio publikoak lapurretarako eta aberasteko baliatu izan zituelako”. Gainera, ezker abertzaleak dio ezin dela ahaztu Bravo “EAJren aginduetara” aritu zela. Epaiaren ondoren “ardura politikoak eskatzeko ordua” ere badela dio. Rafaela Romero PSE-EE Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSEko eleduna ez dago gustura epaiarekin, Batzar Nagusiek eta fiskaltzak egindako zigor eskaeratik “urrun” dagoelako. “Berandu” bada ere, “justizia” egin dela onartu du Romerok. Orain, EAJk Ogasuna kudeatzeko moduaz azalpenak eman beharko lizkieke gipuzkoarrei, haren ustetan. Rebeka Ubera Aralar Aralarrentzat “garrantzitsua” da epaia, eta erakundeetan ager daitekeen ustelkeriaren aurkako borrokan sakontzeko “akuilua” izan beharko luke. [...]

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio Jose Maria Bravo Gipuzkoako Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiari, besteak beste, funts publikoak “bidegabe” erabiltzea eta “dirua zuritzea” leporatuta. Bravoren emazte Rosa Cobosi hiru urte eta lau hilabeteko zigorra ezarri dio. Irungo bulegoko zuzendariaren bazkide ohi Pedro Maria Atristain, berriz, absolbitu egin dute. Udaberrian egin zieten epaiketa. Jose Maria Bravok 1,9 milioi euro itzuli beharko dizkio Gipuzkoako Ogasunari, eta isun gisa beste bi milioi ordaindu beharko ditu. Horrez gain, datozen hamasei urteetan ezingo du kargu edo lan publikotan aritu, eta Ogasunarekin lotutako lanetan aritzeko debekua 27 urtekoa da. Bere emazteari ere bi milioi euroko isuna ipini diote. Horrez gain, 1,6na milioi kenduko dizkiete biei, euren ondasunetatik. Epaiaren arabera, 1990eko hamarkadan Gipuzkoako Ogasunean egindako zortzi milioi euroko iruzurraren erantzule nagusia da Bravo. Ogasunarekin zorrak zituzten herritarrei diru kopuru bat eskatzen zien hark, zor hori ordaintzeko gai ez zirela argudiatzeko. Hori egitearen truke, 1,9 milioi euro eskuratu zituen Bravok. Akusazioak epaiketan esan zuenez, diru hori hainbat enpresaren bitartez zuritu zuen, eta horretarako Cobosen laguntza izan zuen. Fiskalak Bravoren aurka 24 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, eta, aldundiak eta Batzar Nagusiek osatutako akusazio partikularrak, berriz, 27koa. Bi aldeek sei eta zazpi urte arteko espetxealdia [...]

Larunbatean izarren urteko lehen behaketa egin zuten Aiako Harrian, Irungo Udaleko Ingurumen arloak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta. Ekitaldia arrakastatsua izan zen, eta abuztuan berriro elkartuko direla adierazi du Miguel Angel ...

Bihar da Santiago Eguna, Santiago auzoko jaien egun handia. Baina lehenago, bertakoek badute zer egin eta zer ikusi. Gaur, 17:00etan, merienda prestatuko dute haurrentzat, eta gero betiko jokoetan aritzeko aukera izango dute, auzo elkartearen egoitzare...

Hondarribiko VI. Masters zesta puntako txapeldun berriak dira Olharan eta Lopez. Ostiral arratsaldean jokatu zuten final handia Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, eta Erkiaga eta Hernandez 30-26 menderatzea lortu zuten. Ostiralekoan ere, Hondarribiko frontoia bete egin zen.

Salatu dute hondakinen mendixka ez dutela kendu, eta geltokirako sarbiderik ez dutela aurreikusi Herrerako topoko geltokiaren lanen harira kezka agertu du Herrera Herrira herri batzordeak. Hori adierazteko ekimena egin zuten ekainaren 30ean, baina gaia...

Iturriozko jaien barruan Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dituzte igandean, 16:30ean. Zabala-Nazabal eta Argote-Mitxelena bikote oiartzuarrak ariko dira elkarren kontra lehen partidan. Bigarrenean, Lasa-Sanzberro o...

ANE URRUTIKOETXEA / BERRIA Ez da diru kontua. Artea erostean, sentipenak daude jokoan. Irungo Ficoba aretoko Arteando arte azokak sentipenetan inbertitzeko aukera eskaini die lau egunean artearen zaleei. Atzo amaitu zen erakusketa, eta antolatzaileak zein artistak pozik daude emaitzarekin. Ficobako pasillo zuriak poliki zeharkatu dituzte bisitariek, paretetan iltzatuta egon diren margoei eta lurreko eskulturei arreta handia eskainiz. Noizbehinka, berriro pasatu dira artelanaren paretik, eta gerturatu egin dira, obra hori berezia iruditu zaielako, sentipenez hitz egin dielako. Artistarengana hurbildu, eta elkarrizketa labur baten ondoren, obra bisitariarekin joan da. Salmentak ez dira handiak izan, baina artistek elkar ezagutu eta artezaleekin harremanetan jartzeko aukera izan dute. Hainbat artistak obren kopia txikiak jarri dituzte salgai, erosleak erakartzeko. “Edonork ez du 39.000 euroko eskultura bat erosteko ahalik, baina gehienek gasta ditzakete ehun edo berrehun euro margolan batean”, dio Jesus Iradier margolariak. Alberto Torres eskultorearen esanetan, apala izan da bisitari kopurua eta oraindik apalagoa salmenta. “Ez dugu salmenta nabarmenik izan, baina ez da horretarako une onena ere”. Dena den, Torresek disfrutatu egin du azokan: “Artearen munduan gaudenok ez ginen diruagatik sartu. Arteando azokak beste artistak ezagutzeko aukera eman dit, eta hori beti da aberasgarria”. Artisten arteko lehia bikoitza izan da aurtengo azokan, iaz baino erakusketa gehiago [...]

Euskararen Erakundeen Kontseiluak lehengo astean jakinarazi zuen, irailaren 22an Euskal Herriko hainbat herritan Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketak egingo dituztela. Oiartzunen ere, lasterketa antolatzea erabaki dute. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bil...

ETB1ek Fermin Muguruza musikari irundarrak zuzenduriko Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina filma emango du gaur, 22:20ean. Zinema aretoetan 2009. urtean estreinatu zen, eta nazioarteko hainbat jaialditara iritsi zen —aurrenekoz Donostiako Giz...

Joan den ostiral goizean udaletxean harrera egin zieten uda Irunen igarotzen ari diren Saharako hamabi haurrei. Udal gobernuko eta oposizioko taldeetako ordezkariek oroigarriak trukatu zituzten haurrekin. Arratsaldean ume bakoitzak zuhaitz bati bere iz...

XVIII. Jose Antonio Zuloaga Pilota Oroitaldiko finala irabazi dute Errenteria-Oreretan XVIII. Jose Antonio Zuloaga oroitaldiko finalak herenegun jokatu zituzten Errenteria-Oreretako Fanderiako pilotalekuan. Bertan, gazteetan, Oiarpeko Andoni Ugaldek eta Ander Imazek, txapela jantzi zuten. Finala polita izan zen bertan izan zirenen arabera, eta azkenean, oiartzuarrek 22-15 irabazi zioten Labaka-Iruretagoiena bikoteari. Andoni Ugaldek, gainera, pilotari onenaren saria jaso zuen. Oiartzungo II. Eskupilota Saria Ostiralean eta larunbatean, 20:00etatik aurrera, Madalensoron, Oiartzungo II. Eskupilota Sariko partidak jokatuko dituzte. Egun bakoitzean, gazteen eta 22 urtez azpikoen finalerdi bana jokatuko dituzte herriko pilotariek. Finalak, berriz, Xanisteban Egunean jokatuko dituzte (abuztuaren 3an), herriko jaien barruan. Iaz antolatu zuten txapelketa lehen aldiz, eta izan zuen erantzun ona ikusita, aurten ere antolatzea erabaki zuen Oiarpek.

Gobernu planik ez edukitzea egotzi dio PSE-EEko Mikel Antxon Arrizabalagak gobernu taldeari Lezoko PSE-EEk legegintzaldiaren balantzea egin du, eta nota jarri dio Bilduren udal gobernuaren kudeaketari: «Zero, edo zero azpitik, hondakinen gaia kontuan hartzen badugu». Aurreko gobernu taldearekin aldaketarik ez dagoela zehaztu du Mikel Antxon Arrizabalaga Lezoko zinegotzi bakarrak: «Betiko ezker abertzalea da, hauteskunde marka ezberdinarekin, eta pertsona ezberdinak diren arren, jarraikortasun politiko osoa dago». Horrela, gobernu planik ez izatea egotzi dio Bilduri, eta lau urterako plan ekonomiko bat egitea eskatu die, «gainera, 2012ko aurrekontuetan esan daiteke inbertsioa zerora jaitsi dela». Arrizabalagaren ustez, udal gobernuak egin duen «gauza bakarra» nahasmena sortzea izan da. «Oiartzungo Udaltzaingoarekin egindako patruila bateratua bezalako okurrentzia izan zuten. Urteetan dirua galdu ondoren, Ertzaintzari utzi diote zerbitzua, orain dela urteak egin behar zuten zerbait denean», esan du. «Inkoherentziak» ere gaitzetsi ditu PSE-EEren zinegotziak: «Musika eskolako hainbat irakasleren dedikazioa jaitsi dute, udaltzainen gaueko zerbitzua kentzeagatik konpentsatzeko. Zerbitzua eskaintzen ez bada, ez da ordaintzen. Gauza bera esan dezakete musika eskolako irakasleek». Horren atzean arrazoi bat dagoela uste du: «Mesede sindikalak ordaintzeko balio izan du». Austeritaterik ez Kale argiteriarekin izandako afera ere izan du hizpide. «Kale batzuetako farolak itzaltzea ateraldia izan da», adierazi du, eta eraginkortasun energetikoko plana egiteko eskatu [...]

Euskadiko Energia Erakundearen karabanak Hondarribian bukatuko azken hilabetean Bizkaiatik eta Gipuzkoatik egin duen ibilbidea. Hondarribira bihar iritsiko da eta ostiralean bukatuko du ibilaldia. Ekimen honen helburua herritarrak kontsumo arduratsuare...

Hasi dira dagoeneko Hondarribiko Ama Guadalupekoako jaietako Alarde Tradizionalean parte hartuko duten konpainietako kantineren aukeraketak ezagutzen. Orain arte ondorengo kantinerak aukeratu dituzte: Leire Sunsundegui (Arkoll), Uxoa Perez (Semisarga),...