Jaiak ez du oraingoz etenik
Giro paregabearekin eta parte hartze handiarekin aurrera doaz Madalen Jaiak. Oraindik, baina, bi egun oso daude aurretik, 48 ordu, eta denen neurrira antolatutako hamaika ekitaldi geratzen dira jaiekin gozatzen jarraitzeko, aurtengo jaiei agur esan aurretik. Koadrilen eta Erretiratuen Eguna izan zen atzokoa. Lehenengoek aurreikuspen guztiak txiki utzi zituzten, 670 lagunek hartu baitzuten parte Agirre Lehendakariaren plazan antolatutako bazkarian. Eguzkiak ere ez zuen kale egin nahi izan laranja bilakatu zen txosna gunean. Gogotik berotu zuen, bazkarirako itzalik harrapatzerik izan ez zutenen zoritxarrerako. Idi-demak Pontikan Giroa, baina, goizean goizetik jarri zuten herriko koadrilek. 10:00etan hasi ziren estreinakoz antolatu zuten lehiaketarako entsaladak prestatzen. Batzuk landuagoak eta beste batzuk, berriz, prestatzen errazagoak, guztiak bazkariko lehen platera bihurtu ziren. Paella erraldoiarekin lagundu zuten entsalada, eta otordua ongi bukatzeko, kaferik ez zen falta izan. Bazkaria eta gero, berriz, koadrilek antolatu eta DJ Bullek girotutako poteoak hartu zituen kaleak. Bestelako hautua egin zuten Pontika aldera jotzea erabaki zutenek. Bertan idi-demen madalenetako hogeita hamalaugarren saria egin zuten atzo, goizez eta arratsaldez. Asko izan ziren bertara hurbildu zirenak. Zahar egoitzakoak ere jaietan Txikienak, berriz, hamarnaka eta haien gurasoak atzetik, Xanti eta Maialen erraldoiekin batera ibili ziren eguerdiaz geroztik herriko kaleetan barrena, buruhandietatik ihesi. Zahar egoitzakoek ere jaiekin bat egin [...]
Giro paregabearekin eta parte hartze handiarekin aurrera doaz Madalen Jaiak. Oraindik, baina, bi egun oso daude aurretik, 48 ordu, eta denen neurrira antolatutako hamaika ekitaldi geratzen dira jaiekin gozatzen jarraitzeko, aurtengo jaiei agur esan aurretik.
Koadrilen eta Erretiratuen Eguna izan zen atzokoa. Lehenengoek aurreikuspen guztiak txiki utzi zituzten, 670 lagunek hartu baitzuten parte Agirre Lehendakariaren plazan antolatutako bazkarian. Eguzkiak ere ez zuen kale egin nahi izan laranja bilakatu zen txosna gunean. Gogotik berotu zuen, bazkarirako itzalik harrapatzerik izan ez zutenen zoritxarrerako.
Idi-demak Pontikan
Giroa, baina, goizean goizetik jarri zuten herriko koadrilek. 10:00etan hasi ziren estreinakoz antolatu zuten lehiaketarako entsaladak prestatzen. Batzuk landuagoak eta beste batzuk, berriz, prestatzen errazagoak, guztiak bazkariko lehen platera bihurtu ziren. Paella erraldoiarekin lagundu zuten entsalada, eta otordua ongi bukatzeko, kaferik ez zen falta izan. Bazkaria eta gero, berriz, koadrilek antolatu eta DJ Bullek girotutako poteoak hartu zituen kaleak.
Bestelako hautua egin zuten Pontika aldera jotzea erabaki zutenek. Bertan idi-demen madalenetako hogeita hamalaugarren saria egin zuten atzo, goizez eta arratsaldez. Asko izan ziren bertara hurbildu zirenak.
Zahar egoitzakoak ere jaietan
Txikienak, berriz, hamarnaka eta haien gurasoak atzetik, Xanti eta Maialen erraldoiekin batera ibili ziren eguerdiaz geroztik herriko kaleetan barrena, buruhandietatik ihesi. Zahar egoitzakoek ere jaiekin bat egin nahi izan zuten, eta irudi polita utzi zuten Herriko Enparantzan, Xanti eta Maialen erraldoiekin zein buruhandien konpartsako kideekin bat egin zutenean. Gurutze Gorriko hainbat boluntarioen laguntza izan zuten Herriko Enparantzaraino gurpildun aulkietan hurbiltzeko, eta haurrek bezain beste gozatu zuten herriko erraldoiak dantzan ikusten.
Buruhandiekin beldurtzen denik ere bada, ordea, eta horientzat, Gernika plazan, Irrien Lagunak gunea zabalik izan zen goizez eta arratsaldez. Salto eta bira, gustura asko ibili ziren puzgarri erraldoietan txikienak.
Gaur, gazte zein helduen dantza solte txapelketak izango dira
Ereintza elkarteak antoaltuta, eta udalaren eta Euskal Dantzari Biltzarraren laguntzarekin, dantza solteko bi txapelketa jokatuko dituzte gaur, bata Helduen Mailan, eta bestea, gazteenean.
Helduena 63. aldiz egingo dute, eta zortzi bikotek parte hartuko dute. Gazteenean, berriz, hamahiru bikotek parte hartuko dute. Hori, hain zuzen, 18:00etan hasiko da, eta helduena 19:15ean. Biak Xabier Olaskoaga plazan ikusi ahal izango dira. Epaimahaian Anton Mendizabal, Jone Idiazabal, Nerea Vesga eta Xabier Mendizabal egongo dira.

