Itziar Mendizabalek Itsas Etxean dantzatuko du
Hilaren 27an, arratsaldeko zortzietan, mundu mailako ikuskizun bat ikusi ahal izango da Itsas Etxeko auditorioan. Emanaldian Itziar Mendizabal hondarribiarrak eta Londresko Royal Ballet-eko bakarlariek dantzatuko dute. The Royal Ballet Erresuma Batuko ...
Hilaren 27an, arratsaldeko zortzietan, mundu mailako ikuskizun bat ikusi ahal izango da Itsas Etxeko auditorioan. Emanaldian Itziar Mendizabal hondarribiarrak eta Londresko Royal Ballet-eko bakarlariek dantzatuko dute. The Royal Ballet Erresuma Batuko lehen ballet konpainia da. Ekitaldirako sarrerak salgai jarri dituzte, Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoan, 35 euroan.
Mundu mailako artista
Mendizabal, Elvira Ubiernaren eskolan hasi zen lau urterekin. 1995ean, Victor Ullateren eskolara jo zuen dantza hezkuntzan sakontzera. 1998an Victor Ullate-Comunidad de Madrid konpainian hasi zen. 21 urterekin, Heinz Spoerlik zuzendutako Zuricheko Operako Balletean hartu zuten. 2006tik Alemanian, Leipzig-eko Operako Balleteko dantzari bakarlaria izan da. Egun, Londresen, Royal Ballet-ean ari da, eta bertako lehen bakarlaria da.

