
Lezoko PSE-EEk legegintzaldiaren balantzea egin du, eta nota jarri dio Bilduren udal gobernuaren kudeaketari: “zero, edo zero azpitik, hondakinen gaia kontuan hartzen badugu”. Aurreko gobernu taldearekin “aldaketarik ez dagoela” zehaztu du Mikel Antxon Arrizabalaga Lezoko zinegotzi bakarrak. “Betiko ezker abertzalea da, hauteskunde marka ezberdinekin, eta pertsona ezberdinak diren arren, jarraikortasun politiko osoa dago”. Horrela, gobernu planik ez izatea egotzi dio Bilduri, eta lau urterako plan ekonomiko bat egitea eskatu die. “Gainera, 2012ko aurrekontuetan esan daiteke inbertsioa zerora jaitsi dela”. Arrizabalagaren ustez, udal gobernuak egin duen “gauza bakarra” nahasmena sortzea izan da. “Oiartzungo udaltzaingoarekin egindako patruila bateratua bezalako okurrentzia izan zuten. Urteetan dirua galdu ondoren, Ertzaintzari utzi diote zerbitzua, orain dela urteak egin behar zuten zerbait denean”., esan du. “Inkoherentziak” ere gaitzetsi ditu PSE-EEko zinegotziak. “Musika eskolako hainbat irakasleren dedikazioa jaitsi dute, udaltzainen gaueko zerbitzua kentzeagatik konpentsatzeko. Zerbitzu eskaintzen ez bada, ez da ordaintzen. Gauza hori bera esan dezakete musika eskolako irakasleek”. Hala ere, horren atzean arrazoi bat dagoela uste du: “Mesede sindikalak ordaintzeko balio izan du”. Kale argiteriarekin izandako afera ere izan du hizpide. “Kale batzuetako farolak itzaltzea ateraldia izan da”, adierazi du, eta eraginkortasun energetikoko plana egiteko eskatu die berriro. Gobernu taldeak astean honetan bertan esan du plan hori [...]

Madalen Egunean, igandean, egingo dute danborren jaia, eta bertan 500 umek parte hartuko dute. Alaberga, Telleri Alde, Gabierrota, Agustinak, Koldo Mitxelena, Galtzaraborda eta Cristobal Gamoneko haur danborradek parte hartuko dute. Errenteriako dantza...

Gipuzkoako Fiskaltzak, urte eta erdiko kartzela zigorra eta 4.000 euroko isuna eskatu ditu gizon batentzat, ustezko marihuana trafikoagatik. Gizona, 2011ko urriaren 2an atxilotu zuen Guardia Zibilak herrian, eta bost kilo marihuana adar atzeman zizkiot...

Madalen Jaiei buruzko informazio guztia, argazkiak eta bideoak honako webgunean ikus daitezke: oarsobidasokojaiak.hitza.info.

Etzi arratsaldeko zazpietatik aurrera, Dantza Suelto XLII. Txapelketa ospatuko dute. Egoipar-Meaka Euskal Dantza Taldeak antolatuta, Gipuzkoa plazan egingo dute ekitaldia. Bederatzi bikote gaztek eta zazpi bikote helduk parte hartuko dute ekitaldian. H...

Hamarnaka lagun bildu ziren herenegun arratsaldean Herriko Enparantzan, ELA eta LAB sindikatuek eta Oarsoaldeko Langabeen Batzarrak deitutako elkarretaratze zaratsuan. Txilibituak eta lapikoak hartuta, ordu erdiz burrunba baliatuta salatu zuten Mariano...

Datorren denboraldirako abonatuak lortzeko asmoz, Ereintza eskubaloi taldea lanean ari da. Azken egunak izango dira hauek abonuak lortzeko uztailean, baina irailean ere hiru astez izango dira bertan. Abonu orokorrak 40 euro balio du, Ereintzako bazkide...

Lezoko Udalbatzak plenoa egingo du datorren astean, eta EAJk mozio bat aurkeztuko duela iragarri du. Alderdi jeltzaleak harrobi zaharrak zabor fardoen biltegi bezala ez erabiltzeko proposamena egingo du bertan. Ekainaren 5ean Juan Carlos Alduntzian ord...

Agerraldia egin zuen herenegun arratsaldean Errenteria-Orereta Bizirik plataformak Herriko Enparantzan, duela zortzi urte sortu zen leku berean, herriko eragile eta norbanakoek lagunduta. Zortzi urte hauetan egindako lanaren “aitorpena” egin eta jasotako laguntza eskertzea zen agerraldiaren helburuetako bat, Aitziber Garzia plataformako kideak azaldu zuen moduan. “Bestea, Orereta-Errenteriako bizilagun guztioi hiri hondakinen kudeaketa jasangarri baten alde lanean jarraitu edo lanean hastera deitzea da”, gaineratu zuen. Plataformak dituen zortzi urteetan “hamaika gorabehera” izan direla ere aipatu zuen, eta horien artetik bi ekarri zituen gogora Garziak, “txanponaren bi aldeak islatzen dituztelako”. Alde ezkorrean, erraustea defendatzen duten alderdien “jarrera zeken, demagogikoa eta manipulatzailea” kokatu zuen, “alderdi horien estrategia ez baita errausteak beraien ustez izan ditzaken abantailak azaltzera mugatzen, bestelako sistema alternatiboak iraindu, desinformatu eta zentzugabeko alarma piztera baizik”. Baikorrak izateko arrazoiak Alde positiboan, berriz, gizarteak gaiaren gainean azaldu duen “sentsibilizazio gero eta handiagoa, sortu diren gizarte eragile berriak eta eremu instituzionalean izan den agertoki aldaketa handia”, nabarmendu zituen Garziak. Errenteria-Orereta Bizirik plataformako kideak, orain zortzi urte baino “hobeto” daudela eta baikorrak izateko “arrazoi gehiago” daudela onartuta, oraindik ere egiteko lan handia dagoela zehaztu zuen: “Ez dugu balorazio positibo horretan gelditu nahi. Gaur egun dugun egoera berria baliatuta, lanerako dinamika berriak sortzea dugula uste dugu, gure [...]

Etzi amaituko du denboraldia Zintzilik Irratiak, eta jaiekin bat eginez, madalenei buruzko saio berezia egingo dute. 17:00etatik aurrera, beraz, berri garrantzitsuenen errepasoa, jaietako egitaraua, elkarte eta herritarrekin elkarrizketak egingo ditu...

Lezo Garbia plataformak jakinarazi duenez, 1.900 sinadura bildu ditu lezoarren artean hondakinak biltzeko atez ateko bilketa sistemaren kontra. Taldeak esan duenez, ekainaren erdialdean hasi ziren lanean, eta orduan birziklatzearen aldeko eta atez atek...

Herri Bizia webguneak madalenen jarraipena egingo du, eta elkarrizketak, bideoak… zintzilikatuko dituzte. Txupinazoa ere zuzenean ikusteko aukera izango da etzi, eta 18:00etatik aurrera, saio berezia emango dute. Konexioa egingo du errenteria.hit...

Entsegu berezia izan zen herenegun Telleri Aldek egin zuena. Batetik, Madalen Eguneko danborradaren aurretik azkeneko entsegua egin zuelako txarangaren laguntzarekin, eta bestetik, danborradaren kolaboratzaile izan diren hainbat lagunek omenaldi txiki ...

Ereintza antzerki taldearen eskutik, Hegan antzezlana ikusteko aukera izango da astelehenean, 20:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Aireportu batean oinarrituko da lana, eta bost esketxetan banatuta egongo da: Azafata, Eztei bidaia, Ama b...

Hilaren 27an arratsaldeko zortzietan mundu mailako ikuskizun bat ikus ahal izango da Itsas Etxeko auditorioan. Emanaldian Itziar Mendizabal hondarribiarrak eta Londresko Royal Balleteko bakarlariek dantzatuko dute. The Royal Ballet Erresuma Batuko lehe...

Astelehenean Soroetako lanetan urrats berri bat emango dute, eta trafiko aldaketak egingo dituzte. Obra Talaia eskolatik gora luzatuko dute, Haizeleku kalearekin gurutzatu arte. Ondorioz, kale honetako aparkalekuak kendu egingo dituzte. Satarkan garaje...