
EAJk herriko hainbat harrobi eta meategi estabilizatutako zabor fardoen biltegi kontrolatu gisa ez erabiltzeko aurkeztutako mozioak aurrera egin zuen atzoko plenoan PSE-EE, PP eta EAJren aldeko botoekin. Bildu koalizioko zinegotziek eta Errenteriako Ezkerrakoak abstentzioa bozkatu zuten. Mozioak, joan den hilabetean Ingurumen diputatuak eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidenteak Batzar Orokorretan, degradatutako guneak berreskuratzeko estabilizatutako zabor fardoen biltegi kontrolatuak sortzeko egindako proposmenari erantzun nahi diola azaldu zuen EAJren bozeramaile Maite Peñak. Mozioaren alde egiteko hiru arrazoi eman zituen ondoren: “Indarrean dagoen hondakinen kudeaketa sistemarekin ados izatea, izango litzateke gure taldeak aurkeztu duen mozioarekin bat egiteko lehenengo arrazoia. Batzar Orokorretan egindako propsamenak Europako araudia betetzen ez duela litzateke bigarrena,eta azkena,eta gure taldearentzat garrantzitsuena,Errenteriak San Marko zabortegiarekin zegokion kupoa sobrea bete duela uste dugula litzateke”. Errenteriako Ezkerra taldeko zinegotzi Jose Manuel Ferradasen ustez, “kirats elektorala” zuen EAJren mozioak . “Bosgarren aldia da hondakinen gaineko mozioa azatertzen dugula eta hemendik azarora bitartean ordurako aurreikusten baitira hauteskundeak , gehiago izango ditugula argi dago”, gaineratu zuen. Ferradasen iritziz,gaiaren gainean aurrera egitea litzateke gakoa,”adostasunak aurkitze aldera”. Horren harira, gaiaren gainean hitz egiteko deia luzatu zien alderdi politikoei eta baita herritarrei ere. Garazi Lopez Etxezarreta Bilduko bozeramaileak ildo beretik egin zuen eta hondakinen gaiaren “erabilera politikoa” egin nahi dela [...]

Olaberria auzoko Bitamine arte guneak Kasual Friday-a egingo du gaur, 20:00etatik aurrera. Bitamine, Arteando azokan egongo da ere, ArteD Irun kolektiboarekin batera, eta, horregatik, Parteando goiburua jarri diote festari. “Azoka eta gero denen ...

Madalenetan parrandaz gain bada besterik. Ondo pasatzeko aukera asko daude, eta horietako bat kirola egitea da. Horrela, bosgarren aldiz jarraian, Errenteriako EAJk haurren krosa antolatu du. Ohi bezala, Santio Egunaren bezperan izango da lasterketa, 12:00etatik aurrera. Koldo Mitxelena plazatik aterako da lasterketa, eta herriko hainbat kale igarota, toki berean bukatuko da. Hiru mailatako haurrek parte hartzeko aukera izango dute: benjaminek, alebinek eta Haur Mailakoek. Antolatzaileek adierazi dutenez, lasterketak bukatzen direneean, kamisetak banatuko dituzte parte hartzaile guztien artean. Horrez gain, irabazleei dominak emango dizkiete. Luntxa ere egingo dute Koldo Mitxelena plazan bertan. Ibilbide motza Haurren krosa izanik, ibilbide motza prestatu dute antolatzaileek. Esmalteria izango dute abiapuntu eta helmuga hiru lasterketek, baina ibilbideak aldatu egingo dira. Haurren Mailakoek Morrongilleta, Biteri eta Xenpelar kaleak, Foru plaza eta Madalen eta Maria Lezo kaleak gurutzatu behar dituzte. Gainontzekoek Maria Lezo, Foru plaza eta Madalen kalea gurutzatuko dituzte.