Hondarribiko jaietako lehiaketetarako lanak, 21era arte
Herriko jai nagusiak direla eta, Hondarribiko Udaleko Kultura Sailaren kartel eta argazkien lehiaketetara lanak aurkezteko epea aste honetan itxiko dute. Bi lehiaketa horietan parte hartu nahi dutenek, 21era arte (ostirala) daukate epea lanak udaletxek...
Herriko jai nagusiak direla eta, Hondarribiko Udaleko Kultura Sailaren kartel eta argazkien lehiaketetara lanak aurkezteko epea aste honetan itxiko dute. Bi lehiaketa horietan parte hartu nahi dutenek, 21era arte (ostirala) daukate epea lanak udaletxeko arkupeetako BAZ Bizilagunen Arreta Zerbitzuaren bulegoetara eramateko.
Kartel lehiaketarako lanak bertikala izan behar du, eta bere neurria 70×50 zentimetrokoa; neurri horiek betetzen ez dituzten lanak ez dituzte onartuko. Egileek ez diote markorik jarri behar kartelari, hori antolatzaileek egingo dutelako.
Sariak
Kartelen lehiaketan 650, 300 eta 200 euroko sariak emango dizkiete lehen hirurei, eta argazkienean, 500, 400 eta 300 eurokoak. Oinarriak eskura daude, begiratu nahi dituenarentzat, www.hondarribia.org webgunean.

