
Bere konposaketan “toxikoa” bezain “arriskutsua” den amiantoa duten uralita zatiak azaldu ziren joan den astean Zamalbide auzoan. Landa Garapenerako Behenmendi elkarteko teknikariek eman zioten gertaeraren berri Errenteriako Udalari. Ingurumen eta Mendi departamentuko zinegotzi Jose Manuel Ferradasek jakinarazi duenez, “Zamalbiden aurkitutakoa, kontrolik gabe botatako fibrozementu hondakinak dira”. Fibrozementuak, amiantoa du, “eta denok dakigu material hori toxikoa eta oso arriskutsua dela”, zehaztu du. Uralita kontrolik gabe botatzea ez dela ohikoa esan du, bestalde Ferradasek, eta itxura guztien arabera, Zamalbideko gune horretan azaldutako hondakinak “profesional” baten lana izan direla gaineratu du. Ingurumena eta ekonomia Uralita ez dute eraman oraindik Zamalbidetik. Izan ere, material arriskutsuekin lan egiteko baimena duten enpresek baino ezin dute maneiatu material hori. Nafarroakoa da hurbilen dagoen enpresa, eta Ferradasek azaldu duenez, “halako hondakinak botata ingurumena ez ezik, udalaren ekonomia ere kaltetzen dute, udalak eta ondorioz, herritarrek, ordaindu beharko dugulako”. Amiantoa duten hondakinak Gaintxurizketako Araso eta Mutiloako zabortegietara eraman daitezke. Hondakinak jasotzeko guneak izanik, horiek kontrolik gabe botatzea, “oso larritzat” jo du Ingurumen zinegotziak, eta horren harira “isurien” gainean dagoen inpunitatearekin amaitzeko, Behemendirekin batera protokoloa martxan jarriko duela jakinarazi du udalak: “Hondakinen kontrolik gabeko isuriei aurre egin eta arduradunak identifikatzeko”. Besteak beste, obra baimenak emateko garaian jarraipen zorrotzagoa egingo du udalak. [...]

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak jasotako datuen arabera, 96 euri litro egin zituen herrian ekainean, iaz baino 111 litro gutxiago (207 bota zituen 2011n).

Hilero, hirugarren larunbatean emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea antolatzen du Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasunaren Batzordeak, emakumearen aldeko aldeko elkarteekin koordinatuta. Hala, larunbat hone...

Oarsoaldea Garapen Agentziako, eta Oiartzungo, Pasaiako eta Lezoko alkateek agerraldia egin dute eguerdian, Oiartzungo udaletxeko areto nagusian. Julen Mendoza Errenteriako alkateak ezin izan du bertan egon, baina bat egiten du gainontzekoek aurkeztutako hausnarketarekin.

Tourra aztertzeko, Xabier Usabiaga izango da gaur Joxe Migel Lopezen gonbidatua, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan. Ostiralean, Gaizka Lasa izango da bertan. Usabiaga eta Lasa kazetariak eta txirrindulari ohiak dira. Saioak 13:15ean hasiko dituzte...

Kale argiterian egin diren hainbat itzalketaren harira, “nahasmena” sortzea leporatu dio Lezoko Udal Gobernu Taldeak PSE-EEri. Onartu dute argi batzuk itzali dituztela, baina mantenu lanerako, eta “sekula ez kale oso bat”. Horregatik, Mikel Antxon Arrizabalaga PSE-EEko zinegotziari “gezurretan” aritu izana leporatu dio Ainhoa Zabalo alkateak: “Lezoko PSE-EEk, aurrez beste gai batzuetan egin duen bezala, herritarren artean ezinegona sortu nahi du gobernu taldearen kontra”. Gaineratu duenez, zurrumurruetan oinarritzen da sozialisten akusazioa: “Zerbait entzun dute, baina gurekin harremanetan jarri eta informatu baino lehenago hasi dira gure kontra egiten”. Eneko Lartige Hirigintza, Obra, Zerbitzu eta Ingurumen zinegotziak, berriz, udalak argiteriaren gainean egin duen planaren berri eman du. Horrela, udal eraikinetan zein kanpoko argiterian “oinarrizko planteamendu” bat egin dutela esan du, aurrezteko. Kanpo argiteriari dagokionez, farola batzuk itzaltzen ari direla esan du Lartigek, “bereziki zaharkituta daudenak”. Sozialistari erantzunez, zehaztu du itzali dituzten farolak ez direla “segurtasun eza” sortzen dutenak. Horien artean argi “gehiegi” ematen zituztenak daude, eta betiere itzalketak uztartuak direla zehaztu du. “Sotoak eta leku ilunak itzalketetatik libre uzten saiatzen gara”, gaineratu du. Bestalde, argiteria erregulatzeko plangitza horren barruan ere, Altamirako argi kontsumoa %40 aurrezteko neurgailua jarri dute. Gainera, led sistemako farolak jarri dituzte, merkuriozkoak ordezkatuz. Aurrezteko neurriak Orain dela urte batzuk [...]

Etzi abiatuko da Arteando 2012, Ficoba erakustazokan antolatuko duten Arte Garaikidearen Azokaren bigarren ekitaldia. Hilaren 23a arte, 25 erakusketari eta hamalau Project Room bisitatzeko aukera izango da. Horiez gain, Irun eta Hondarribiko udalek ha...

Oarsoaldeko lau udaletako ordezkariek, agerraldia egingo dute eguerdian, SPRI-Lurrek Oarsoaldean eta Bidasoaldean egin nahi duen fusioa baloratzeko.

Ostegunean hasi zen Hondarribia Blues Festival jaialdia, eta herenegun bukatu. Lau egun horietan, blues motako musika izan da protagonista hirian. Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta nazioarteko hogei bat talde eta artista izan dira jaialdiko lau agertokietan. Guztira, hemezortzi kontzertu eman dituzte, eta guztiak doan izan dira. Krisi ekonomikoa sektore guztietan nabaria den arren, Carlos Mallesek, jaialdiaren zuzendariak, nabarmendu du musika ekimenak eutsi egin diola artisten mailari.

Ostiralean hasi zen udako zesta punta denboraldia, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Abuzturaen 31ra arte partidak izango dira, ostiralero, 20:00etatik aurrera. Ostiralean, ia 200 zesta puntaren zale hurbildu ziren Jostaldira, eta partidez gozatzeaz gain, Fish&Rice jatetxearen paella eta Hiruzta txakolindegiaren zukuak dastatu zituzten. Kirola eta gastronomia uztartu zituzten. Partidak hasi baino lehen, baina, minutu bateko isilunea egin zuten, iragan astean hil zen Hondarribiko Pilota Eskolako zuzendaritzako Juan Mari Zubizarretaren omenez. Txema Zubizarretak, Juan Mariren anaiak, esker hitzak besterik ez zituen izan Jostaldin. Zesta puntalariek xingola beltzarekin jokatu zuten. Banakakoa, abuztuan Lehenengo partidan, Olharan eta Lopezek 30-25 garaitu zituzten Goikoetxea eta Balio. Bigarren partidan, Egiguren eta Enbil, Erkiaga eta Hernandezen aurka aritu ziren: bigarrenek irabazi zuten, 29-30. Gauzak horrela, ostiralean jokatuko dute Hondarribiko VI. Masters-aren finala, eta abuztuan banakako txapelketarekin hasiko dira.

Bilduren udal taldeak urtebeteko lanaren balantzea egin zuen joan den ostiralean, Hazia elkartean komunikabideekin izandako hartuemanean. Bertan, koalizioak Irungo Udalean dituen bost ordezkariak izan ziren. Oinatz Mitxelena taldearen bozeramaileak “zerotik abiatu” zirela gogorarazi zuen: “Udalaren ezagutza ezatik hasi ginen, eta urtebetean asko ikasi dugu, funtzionamenduaz eta eguneroko jardunaz”. Mitxelenarentzat, Bilduren xedea beti akordioak bilatzea izan da, udal gobernuarekin zein oposizioarekin: “Arduraz jokatu dugu, eta akordioetara iristeko gaitasuna erakutsi dugu. Balorazioa oso positiboa egiten dugu, zerotik abiatu ginela kontuan izanda. Udalari begira aritu gara, baina erabakiak hartzerako orduan, baita herriari begira ere”. Jokin Melidak onartu zuen “batzuetan” udalgintzak irentsi dituela, “batez ere hasieran, berriak ginelako”. Hala ere, maiatzeko osoko bilkuran PPk ez beste alderdi guztiek onartu zuten presoen aldeko mozioa jarri zuen adibidetzat: “Azarotik maiatzera arte bilerak egin genituen, talde guztiekin elkartu ginen behin baino gehiagotan». Melidak ere Bilduren zeregina adostasunak bilatzea dela uste du: “Ados jartzeko gaitasuna erakutsi dugu. Dagoeneko beste alderdiek badakite nola egiten dugun lan: edozein gai mahai gainean jar dezakegu, eta zintzoki jokatuko dugu, akordioetara iristea delako gure asmoa”. Legealdiko lehen urteko akordio handienetako bat autobusena izan zen. Udal gobernuak abenduko plenora eraman zuen autobus linea berrien proposamena, baina oposizioko talde guztiek atzera bota zuten egitasmoa, eta [...]

Edukiz beteta eta lodi-lodi dator Oarso aldizkaria. Inoiz baino orri kopuru gehiago ditu, 341, iaz baino zazpi gehiago, eta horrenbestez, artikuluak ere gehiago dira, 76 guztira. Orri kopurua igo arren, prezioa mantendu egin dute, eta duela bi urteko berbera izaten jarraitzen du, 7 euro. Guztira, 1.400 ale atera dituzte. Aldizkariko erredakzio taldearen arabera, 47. Oarso aldizkaria ateratzeko murrizketak ere egin behar izan dituzte aurrekontuan, eta batik bat kolaborazioak eta argazkiak doitu dituzte. Guztira, 69 egilek parte hartu dute. Artikuluen artean, euskarazkoen kopurua haziz doa urtez urte, eta aurten ia erdia izan dira, %47, Irune Balentziaga Kultura zinegotziak azaldu duenez. Emakumeek idatzitako artikuluetan, berriz, iazko kopuru baxua gainditzea lortu da, baina ez da duela bi urteko %25era ailegatu, %21ean geratu da. Aurtengo berritasunen artean bistakoena azala izan da. Juan Luis Landak egindakoa da, eta beste urteetan argazki bat joan den tokian aurten Xanti eta Maialen erraldoien marrazki bat ageri da, bi umerekin batera. Kontrazalean, berriz, madalenetako kartelak ageri dira. Era berean, euskarri fisikoari dagokionean, aldizkariaren ertzean aurki daiteke aldaketa, gaiak kolorearen arabera banatu baitituzte. Horrez gain, aurkibide bat gaineratu diote 69 egile horietako bakoitza zein orrialdetan ageri den zehaztuz. Edukiei dagokionez, aurten Mariasun Landa sarietako garaileen testuak eta Ereintzak antolatutako ipuin [...]

Niri buruz zenbait komunikabideetan agertu diren oharren harira, esan nahi dut testuingurutik ateratzen ari direla, zorionez, dagoeneko pasatu diren beste garai batzuetan eta egoera zehatz batzuetan izandako gertakari batzuk. Gertakari horiek garai zehatz batean izan ziren: gure gizartea aldatu gabeko tradizioak mantentzeko eta denbora berrietara egokitze aldera, horiek aldatzeko eskaeren arteko borroka bat bizi izan zuen garaian, hain zuzen. Guztien arteko elkarlanari esker, egoerak gainditzen, hobetzen, eta gauzak aldatzen joan gara, eguneroko ekimen, gertaera eta lanetan emakumearen presentzia aitortuz. Gauzak argi uzteko eta horrela sentitu eta egiten dudalako egunero, adierazi nahi dut ez daukadala emakumeenganako ezinikusirik, ezta euren parte hartzearekin inongo arazorik ere, ez danborradetan, ez parte hartu nahi duten edozein ekimenetan. Era berean, urte guzti hauetan parte hartu dudan askotariko ekintzetan nirekin batera lanean aritu diren emakume guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, horiek aurrera ateratzea lortu dugulako eta erabateko duintasun, tolerantzia eta errespetuz egin direlako. Horrez gain, gaineratu behar dut azken urteetan beste herritarrekin batera hainbat entitate kultural eta aisiakoak (danborrada, Telleri Aldeko ikasle izandakoen abesbatza, Inauterietako konpartsa, Nexo senidetze elkartea…) sortu ditudala, eta horietan guztietan bertako kideak gizonak eta emakumeak izan direla hasiera-hasieratik, eta emakumeak, zehazki, oinarrizkoak direla entitate horietan. Espero dut eztabaida hori konponduta geratzea, honenbestez, eta [...]

Santanderko Racing futbol taldeak fitxatu du Gaizka Saizar oiartzuarra 2012/2013 denboraldirako. Sinatu dutenez, gainera, beste urte bat ere luzatu ahal izango diote kontratua.

Elkarretaratzea egin dute murrizketak salatzeko

Udalak urtero bezala, uda garaian, Jaizkibelgo pistetan garraioen sarrera debekatu du eta pisten sarreretan seinalizazioak eta kateak jarri ditu. Hala ere, Eguzki talde ekologistak azaldu duenaren arabera, “debekua ez dela betetzen frogatu ahal izan dugu”, eta Hondarribiko alkateari egoera aztertzeko eskatu dio. Arau hauste egoera onartezina iruditzen zaio Eguzkiri eta “uste dugu ezin dela hura ahalbidetzen jarraitu. Hondarribiko Udalak amaiera eman behar dio Jaizkibelen kontserbazioa harriskuan jartzen duten eta mendizale gehienei Jaizkibel mendiaren gozamena ezinezkoa egiten dion egoera irregular honi”. Hala, ondorengoa eskatu dio Eguzkik Kerejetari: pisten sarbideen itxiera muturretaraino eramatea eta etengabeko zaintza jartzea, ibilgailuen sarbidearen debekua betearazteko informazioa ematea, onartuak ez dauden gunetan ibilgailuak ikusi ezkero nori deitu behar den azaltzea eta zigorra noren eskuma izango litzatekeen azaltzea.

Igandean jokatu zuten laugarren jardunaldia, eta emaitzak hauek izan ziren. Argote-Mitxelena/Arruti-Arruabarrena: 9-1. Zabala-Nazabal/Lasa-Sanzberro: 4-9. Artola-Aranburu/Zabala-Nazabal: 8-9. Lasa-Sanzberro/Martinez-Irastorza: 4-9. Iñarrea-Etxenike/A...

Igandean jokatuko dute, Fanderian; bikote horrek aurrera egin du Antiguako Txapelketan ere, Gazte Mailan Andoni Ugalde eta Ander Imaz Oiarpeko pilotariek Errenteriako Pilota Txapelketako finala jokatuko dute igandean, Fanderian, 17:30ean. Asteburuan lo...

Ohrid Wave Nazioarteko V. Dantza Jaialdian parte hartuko dute herriko dantzariek asteburuan Mazedonian, Ohrid Wave Nazioarteko V. Dantza Jaialdian parte hartuko dute Haurtzaro Dantza Taldeko 21 dantzarik (15-18 urteko gaztetxoak dira guztiak). Gaur abi...