Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zazpi urteren ondoren, itxi egingo dute Honbu

Capoeira, pilates eta kenpo eskolak kiroldegian egingo dituzte irailetik aurrera; hilaren 28an itxiko dute Zazpi urte eta gero, Honbu Japoniako Zentro Kulturala itxi egingo dute, eta hilaren 28an itxiera festa egingo dute, 16:00etan, zentroan bertan. Festaren harira, zazpi urte hauetan Honbu laguntzen aritu diren pertsonei, aurrera ateratzen lagundu dutenei, «eta proiektuak sekulako arrakasta izaten lagundu dutenei» esker opari bana egingo diete. Orain arte Oiartzungo Kenpo Kai Elkarteak kudeatu du Karaez kalean dagoen Honbu izeneko lokala, baina abuztuan Oiartzungo Udalaren eskuetara pasatuko da berriro. Bertan, Honbuko kideek jakinarazi dutenez, Gizarte Zerbitzuetako bulegoak jarriko dituzte: «Hala jakinarazi digute udaleko kideek egin ditugun bileretan, eta erabaki hori krisiak eta lokal egokien faltak eragin duela zehaztu digute». Ondorioz, kenpo kai, pilates eta Capoeira eskolak Elorsoro kiroldegian emango dituzte irailetik aurrera. Aro bat bukatu arren, Honbuko kideek euren lanarekin jarraituko dute: «Garrantzitsuena da hemen hainbat jarduera egiten zituztenek, aukera izango dutela horiekin jarraitzeko Elorsoron, ordutegi eta egun berberetan». Europako egoitza, Madrilera Albiste txarra, baina, kenpo kai kirolaren Europako egoitza urrunago egongo dela da, Honbuko arduradunen iritziz: «Orain arte, Oiartzunen zegoen egoitza hori, Honbu zen. Baina hilabete honetan utziko dio herrian egoteari, eta Madrilen kokatuko dute egoitza berria». Horrez gain, Honbun egiten zituzten gainontzeko jarduera kultural [...]

admin
Bidasoa
2012/07/13

Capoeira, pilates eta kenpo eskolak kiroldegian egingo dituzte irailetik aurrera; hilaren 28an itxiko dute

Zazpi urte eta gero, Honbu Japoniako Zentro Kulturala itxi egingo dute, eta hilaren 28an itxiera festa egingo dute, 16:00etan, zentroan bertan. Festaren harira, zazpi urte hauetan Honbu laguntzen aritu diren pertsonei, aurrera ateratzen lagundu dutenei, «eta proiektuak sekulako arrakasta izaten lagundu dutenei» esker opari bana egingo diete.

Orain arte Oiartzungo Kenpo Kai Elkarteak kudeatu du Karaez kalean dagoen Honbu izeneko lokala, baina abuztuan Oiartzungo Udalaren eskuetara pasatuko da berriro. Bertan, Honbuko kideek jakinarazi dutenez, Gizarte Zerbitzuetako bulegoak jarriko dituzte: «Hala jakinarazi digute udaleko kideek egin ditugun bileretan, eta erabaki hori krisiak eta lokal egokien faltak eragin duela zehaztu digute». Ondorioz, kenpo kai, pilates eta Capoeira eskolak Elorsoro kiroldegian emango dituzte irailetik aurrera.

Aro bat bukatu arren, Honbuko kideek euren lanarekin jarraituko dute: «Garrantzitsuena da hemen hainbat jarduera egiten zituztenek, aukera izango dutela horiekin jarraitzeko Elorsoron, ordutegi eta egun berberetan».

Europako egoitza, Madrilera
Albiste txarra, baina, kenpo kai kirolaren Europako egoitza urrunago egongo dela da, Honbuko arduradunen iritziz: «Orain arte, Oiartzunen zegoen egoitza hori, Honbu zen. Baina hilabete honetan utziko dio herrian egoteari, eta Madrilen kokatuko dute egoitza berria». Horrez gain, Honbun egiten zituzten gainontzeko jarduera kultural guztiak egiteari ere utziko diote, Japoniako Zentro Kulturala, bere horretan, desagertuko baita».

30 urte Oiartzunen
Honbuk, zazpi urte egin ditu Japoniako Zentro Kultural gisa. Hainbat jarduera egiteko aukera eskaini die herritarrei, zein kanpotik hurbildu direnei, baina jarduera jarraituena kenpoa izan da. Oiartzunen, kenpoaren tradizioa urrutitik dator.

Izan ere, duela 30 urte hasi ziren herrian irakasten, eta kirol jarraituenetako bat izan da. Aurrerantzean ere, hala izatea espero dute Honbuko kideek: «Hasiko dugun aro berrian, oiartzuarren babesarekin kontatzen jarraitzea espero dugu, kirola egiten jarraitzea, eta gero eta jende gehiago animatzea, aurreko hiru hamarkadetan egin izan duten bezala».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.