Maiatzean lortu zuen Ereintza eskubaloi taldeak Zilarrezko Mailara igotzeko txartela. Hilabete hauetan, ordea, maila bat gorago egoteak sortuko dizkien zailtasunei aurre egiteko gai izango diren aztertzen aritu dira, eta azkenean aurrera egitea erabaki dute, Francisco Barros Ereintzako arduradunak azaldu duenez. Erabakian eragina izan du Beissier enpresarekin hura babesle izateko lortu duten hitzarmenak, jokalariek soldatarik ez kobratzen jarraitzeko hartu duten konpromisoak, eta denboraldirako helburu berriak: abonuak. Guztira, 300 abonu lortu nahi ditu Ereintzak. Horretarako, udalaren laguntza izango du. Erdialdeko udal lokal bat utziko dio (lehen ogasuneko bulegoa zena, Madalen kalean dago) abonatu kanpaina egiteko. Astebete izango du orain (datorren astelehenetik ostiralera), eta hiru aste irailean. Helburu duten 300 abonuak lortzeko, egoera ekonomikoa kontuan hartu dutela adierazi du Barrosek, eta horren arabera finkatu dituztela prezioak (ondoko koadroan). Horrez gain, bi Klubaren Egun izango dira, “baina ez die abonatuei eragingo”, zehaztu du Barrosek. Udala Ereintzari laguntzeko prest agertu da, eta Julen Mendoza alkateak zein Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko presidenteak “igoeraren erantzukizuna udalaren zein udal kirol patronatuarengain ez jartzea” eskertu diote Ereintzari. Mendozaren arabera, eskubaloi taldeak “ez dio eskatu ezin zitekeena eskatu” udalari, batik bat, egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda. Horregatik, azaldu duen “prestutasuna eta ulerkortasuna” nabarmendu ditu. Zilarrezko Mailan Espainiako Estatuan zehar [...]
Aurten ere joan den urtean estreinakoz antolatu zuten txapelketa antolatu dute Txosteko kideek: Banakako Pala Motz Txapelketa. Lehengo astean hasi ziren jokatzen, eta hamasei pilotarik osatzen duten lehia. Banaka jokatzen da, pala motzeko modalitatean ...
Bidaiariak paseatzeari utzi zionetik Trintxerpen lotuta izan da Ciudad de San Sebastian ontzia. Atzo, baina, uretatik atera zuten desegitera eramateko. Urtetan Donostiako badiatik turistak paseatu dituen ontzia Pasaian sortu zuten, Guria ontzioletan. 1964 urtean uretaratu zuten.
Atzo esleitu zizkieten zenbakiak eskatzaileei, eta behin betiko zerrendak udalaren webgunean jarri zituzten. oiartzun.hitza.info-n ere eikus daitezke.
Surfaren gaineko margoak sortu ditu margolari trintxerpetarrak oraingoan, eta horiek Pukas etxeak Zurriolan duen dendan ikus daitezke.
Etxean estreinatuko du Josu Elberdien musikagileak bere azken lana. Astelehenean, Karmengo Amaren egunez, eta barrutiko jaien barruan, Meza Nagusian interpretatuko dute berak idatzitako Beata es, Virgo Maria motetea. Karmengo Amaren parrokiako abesbatz...
Herrira Oiartzungo herri bilguneak deituta, eta ostiraletan ohikoa denez, elkarretaratzea izango da gaur, 20:00etan. Hurbiltzen diren herritarrak plazan elkartuko dira, eta gero Landetxera joango dira.
Airearen kalitatea neurtzeko bi estazio daude egun Lezon. Lehena finkoa da, Polentzarrene kalekoa, eta Jaurlaritzak kudeatzen du: bertako informazioa Jaurlaritzaren ingurumenaren webgunean ikus daiteke. Bigarrena egunotan jarri dute, mugikorra da —furgoneta bat—, eta Andreone Udal Liburutegiaren parean jarri dute, eta finkoarekin batera ariko da lanean hiru hilabetez. Udaletik jakinarazi dute estazio mugikorrak hainbat gai kutsatzaile neurtzeaz gain, haizearen abiadura eta norabidea, presio atmosferikoa eta eguzki erradiazioari buruzko datuak ere jasotzen dituela. Ekimena Pasaiako portuaren ingurumen egoera hobetzeko mahaitik sortutakoa da. Portuaren inguruko udalek, Jaurlaritzak eta aldundiak, eta Portuak osatzen dute mahai hori. Hartara, bertan adostutakoen artean dago estazio mugikor hori Lezon jartzea, Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren ardurapean. Lezoko airearen kalitateari buruzko informazio gehiago udalaren webgunean ikus daiteke.
Errenteriako EAJk Hirigintza eta Hiri Mantenu Batzordearen ez ohiko bilera eskatu du, gai bakarrarekin: arratoiak. EAJren arabera, arratoien presentzia areagotu egin da, batik bat, Beraun, Fanderia, Iztieta eta Gabierrota auzoetan, eta “inoiz bai...
Apirilaren 15ean 100 urte bete zituen Hendaiako Eglantins futbol taldeak. Mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan, gaur anaitasun partida jokatuko dute. Ikus erreportaia BOGA astekarian eta BERRIA egunkarian Amets Arzallusek idatzitakoa, ...
Herriko jaietako Arkume Egunerako kamisetak jasotzeko aukera astelehenean eta asteartean izango da, 19:00etatik 21:00etara, Girizia elkartean.
Paco Bueno Boxeo taldeak antolatuta, boxeo gaua egingo dute bihar Beraungo erabilera anitzeko pistan, 22:30ean. Biharko boxeo gauean neo profesionaletako bi borroka ikusi ahal izango dira. Paco Bueno Boxeo Taldeko Jon Nagore, Gasteizko Yakobaren aurka ...
Antxoko odol emaileek Usozeko anbulatorio berrira jo beharko dute aurrerantzean odola ematera. Orain arteko azpiegiturak nahikoa baldintzak biltzen ez zituela eta, Kultur Etxean ematen zuten odola orain arte emaileek. Hurrengo zita hilaren 18rako dute ...
Gaur aurkeztu dute 2012ko Oarso aldizkaria, 47. ena. Inoiz baino beteago dator, gainera, bai eduki aldetik eta baita orri kopuru aldetik ere: aurten 76 artikulu aurki daitezke, eta liburua 341 orritara iritsi da. 69 egile eta idazle bildu dituzte, hori...
Amaia Arteaga, Idoia Mujika eta Ianire Perez Orioko taldeko jokalariek Oiartzunen jokatuko dute datorren denboraldian. Arteagak lehenengo taldean jokatuko du (Espainiako Estatuko Bigarren Mailan), eta besteek gazteetan.
Atzo aurkeztu zuten udal ordezkariek jaietako egitarau ofiziala eta madalenak iragarriko dituen kartela. Astelehenean banatuko dituzte udaleko harreran 10:00etatik aurrera. Irune Balentziagak jai batzordearen aipamen berezia egin zuen, “parte...
Josetxo Ule. Niri buruz zenbait komunikabidetan agertu diren oharren harira, esan nahi dut testuingurutik ateratzen ari direla, zorionez, dagoeneko pasatu diren beste garai batzuetan eta egoera zehatz batzuetan izandako gertakari batzuk. Gertakari horiek garai zehatz batean izan ziren: gure gizartea aldatu gabeko tradizioak mantentzeko eta denbora berrietara egokitze aldera, horiek aldatzeko eskaeren arteko borroka bat bizi izan zuen garaian, hain zuzen. Guztien arteko elkarlanari esker, egoerak gainditzen, hobetzen, eta gauzak aldatzen joan gara, eguneroko ekimen, gertaera eta lanetan emakumearen presentzia aitortuz. Gauzak argi uzteko eta horrela sentitu eta egiten dudalako egunero, adierazi nahi dut ez daukadala emakumeenganako ezinikusirik, ezta euren parte hartzearekin inongo arazorik ere, ez danborradetan, ez parte hartu nahi duten edozein ekimenetan. Era berean, urte guzti hauetan parte hartu dudan askotariko ekintzetan nirekin batera lanean aritu diren emakume guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, horiek aurrera ateratzea lortu dugulako eta erabateko duintasun, tolerantzia eta errespetuz egin direlako. Horrez gain, gaineratu behar dut azken urteetan beste herritarrekin batera hainbat entitate kultural eta aisiakoak (danborrada, Telleri Aldeko ikasle izandakoen abesbatza, Inauterietako konpartsa, Nexo senidetze elkartea…) sortu ditudala, eta horietan guztietan bertako kideak gizonak eta emakumeak izan direla hasieratik, eta emakumeak, zehazki, oinarrizkoak direla entitate horietan. Espero dut eztabaida hori konponduta geratzea, [...]
Racing futbol taldeak fitxatu du Gaizka Saizar oiartzuarra, 2012/2013 denboraldirako. Taldeak eta jokalariak sinatu dutenez, gainera, beste urte bat ere luzatu ahal izango diote kontratua.
Hileko hirugarren igandea izanik, etzidamu tokatzen da bigarren eskuko azoka. Ohi bezala, Zumardian izango da, goizean zehar. Hainbat produktu jartzen dituzte salgai bertan: jantziak, jostailuak, liburuak, dekorazioko elementuak, bildumazaleentzako ant...