Sainzigarrenearen alde, 5.100 sinadura
Sainzigarrenea Bizirik plataformak hondarribiar guztiei eskerrak eman dizkie baserrian bizi direnen alde erakutsi duten elkartasunagatik. Izan ere, jakinarazi dute 5.100 sinadura baino gehiago jaso dituztela eta epaitegira eraman dituztela, hau da, per...
Sainzigarrenea Bizirik plataformak hondarribiar guztiei eskerrak eman dizkie baserrian bizi direnen alde erakutsi duten elkartasunagatik. Izan ere, jakinarazi dute 5.100 sinadura baino gehiago jaso dituztela eta epaitegira eraman dituztela, hau da, pertsona horiek guztiek ez dutela nahi bertan bizi den sendia Sainzigarreneatik kanporatua izatea. Arazoari konponbidea emateko bidean eman beharreko pausoak aztertzen ari dira baserrikoak eta plataformakoak, eta datozen asteetan jakinaraziko dituzte horiek.

