Lezoko zenbait zonaldetan gauean farolak ez dituztela piztuko salatu du PSE-EEk
Mikel Antxon Arrizabalagaren ustez, neurria «adabakia» da, eta energia aurrezteko plana eskatu du Lezoko PSE-EEren arabera, udalaren asmoa da herriko zenbait zonaldetan kaleko argiak edo farolak gauez ez piztea, energia aurrezteko. Mikel Antxon Arrizabalaga buru duen alderdiaren arabera, «kezkatuta» daude Lezoko sozialistak udalak «itzalaldi politika bat» aurrera eraman nahi duelako, eta neurri horren gaineko iritzia eman dute: «Adabaki bat besterik ez da». Sozialistek eman dituzten datuen arabera, iaz 190.000 euroko gastua izan zuen udalak energia elektrikoaren atalean, «eta aurten gobernu taldeak aurrekontu hori doitu nahi du beharrezkoak diren farolak bakarrik erabiliz». Horregatik, energia aurrezteko inbertsio plana eskatu dio Lezoko PSE-EEk Bilduren gobernu taldeari, kaleko argiak aldatzeko, eta horien ordez argi eraginkorragoa emango duten farolak izateko: «Aurrezteko ez dira bakarrik farolak itzali behar». Gainera, herriko eraikinetan argiaren erabilera «egokiagoa» egiteko kontzientziazio kanpaina bat martxan jartzeko eskatu du Lezoko PSE-EEren taldeak. Lau kaletan Mikel Antxon Arrizabalagaren esanetan, herriko lau kaleri eragingo die gauean farolak ez pizteko neurriak: Jaizkibel etorbidea, Donibane kalea, Elias Salaberria kalea eta Auñamendi Goikoa kalea. «Kale horiek ezin dute gauez argirik gabe egon, herritarrak horietatik pasatzen direlako, eta gutxieneko argiztapena behar dute segurtasun minimoa izan dezaten», esan dute PSE-EEko kideek. Gainera, segurtasun gabeziaren gaia Udaltzaingoaren gaueko zerbitzuaren murrizketekin lotu [...]
Mikel Antxon Arrizabalagaren ustez, neurria «adabakia» da, eta energia aurrezteko plana eskatu du
Lezoko PSE-EEren arabera, udalaren asmoa da herriko zenbait zonaldetan kaleko argiak edo farolak gauez ez piztea, energia aurrezteko. Mikel Antxon Arrizabalaga buru duen alderdiaren arabera, «kezkatuta» daude Lezoko sozialistak udalak «itzalaldi politika bat» aurrera eraman nahi duelako, eta neurri horren gaineko iritzia eman dute: «Adabaki bat besterik ez da».Sozialistek eman dituzten datuen arabera, iaz 190.000 euroko gastua izan zuen udalak energia elektrikoaren atalean, «eta aurten gobernu taldeak aurrekontu hori doitu nahi du beharrezkoak diren farolak bakarrik erabiliz». Horregatik, energia aurrezteko inbertsio plana eskatu dio Lezoko PSE-EEk Bilduren gobernu taldeari, kaleko argiak aldatzeko, eta horien ordez argi eraginkorragoa emango duten farolak izateko: «Aurrezteko ez dira bakarrik farolak itzali behar».
Gainera, herriko eraikinetan argiaren erabilera «egokiagoa» egiteko kontzientziazio kanpaina bat martxan jartzeko eskatu du Lezoko PSE-EEren taldeak.
Lau kaletan
Mikel Antxon Arrizabalagaren esanetan, herriko lau kaleri eragingo die gauean farolak ez pizteko neurriak: Jaizkibel etorbidea, Donibane kalea, Elias Salaberria kalea eta Auñamendi Goikoa kalea. «Kale horiek ezin dute gauez argirik gabe egon, herritarrak horietatik pasatzen direlako, eta gutxieneko argiztapena behar dute segurtasun minimoa izan dezaten», esan dute PSE-EEko kideek.
Gainera, segurtasun gabeziaren gaia Udaltzaingoaren gaueko zerbitzuaren murrizketekin lotu du Arrizabalagak. Haren ustez, udaltzainen gaiak «ezinegona» sortu zuen lezoarren artean, eta gauetan hainbat zonaldetan argirik ez izateak areagotu egingo du ezinegon hori.
Argi eskasiak trafikoaren segurtasunean ere eragina izango duela uste du PSE-EEk: «Istripuak izateko arrisku handiagoa egongo da».


