Gaueko autobusak jarriko dituzte blues jaialdirako
Hondarribia Blues Festival jaialdiaren zazpigarren ekitaldia dela eta, gaueko autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte. Hondarribia eta Irun artean, gaur eta bihar, 40 minuturo autobus bat egongo da. Geldialdia Ama Guadalupekoa ikastetxean egingo du. Ho...
Hondarribia Blues Festival jaialdiaren zazpigarren ekitaldia dela eta, gaueko autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte. Hondarribia eta Irun artean, gaur eta bihar, 40 minuturo autobus bat egongo da. Geldialdia Ama Guadalupekoa ikastetxean egingo du. Hondarribia eta Donostia lotzen dituen autobusa, Irun, Errenteria eta Pasai Antxotik pasatzen denak, bi ordutegi desberdin izango ditu. Etzi, orduro bat egongo da, baina azkena 02:50an aterako da hiritik. Aldiz, gaur eta bihar, orduro bat egongo da, goizeko 05:50ak arte.

