Euskal talde onena izan da Hondarribia Espainiako aulki mugikorreko lehian
Bi domina eskuratu dituzte Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlari gazteek Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan. Iragan asteburuan jokatu zituzten haurren eta kadeteen txapelketak Sevillan (Andaluzia, Espainia). Denboraldiko aulki mugikorreko azken...
Bi domina eskuratu dituzte Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlari gazteek Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan. Iragan asteburuan jokatu zituzten haurren eta kadeteen txapelketak Sevillan (Andaluzia, Espainia). Denboraldiko aulki mugikorreko azken estropadak izan ziren. Hondarribia Arraun Elkarteak guztira 15 ontzi eraman zituen Sevillara, eta 45 arraunlari.
Zilarrezkoa eta brontzezkoa
Zilarrezko domina eskuratu zuen haurren zortzikoak, mutiletan, eta brontzezkoa mutilen Kadete Mailako zortzikoak. Gainera, hiru laugarren postu lortu zituzten: Euskal Herriko taldeen artetik domina gehien eskuratu zituen taldea izan da Hondarribikoa.
Haurren mutilen zortzikoa ondorengoek osatu zuten: Asier Lekuona, Beñat Amunarriz, Borja Tudero, Iñaki Gezala, Oihan Manzisidor, Patxi Arburua, Hodei Iruretagoiena, Ion Martin eta Ander Moran (lemazaina). Kadeteen mutilen zortzikoa, aldiz, ondorengoek osatu zuten: Imanol Etxaide, Iosu Azpiroz, Markel Nuñez, Mikel Gaztañazpi, Urko Bilbao, Iker Altuna, Mikel Garcia, Martin Altuna eta Iker De La Linde (lemazaina).
Hiru laugarren postu
Laugarren postuetako bat mutilen laukoak —lemazainik gabe— lortu zuten Kadete Mailan, brontzezko dominatik 21 ehunenera geratu ziren. Bigarren laugarren postua lemazain gabeko mutilen bikoak, Kadete Mailakoa ere lortu zuen. Hirugarrena Haur Mailako nesken bikoak eskuratu zuen.

