Datorren denboraldian pilotalekua erabiltzeko orduen zozketa egingo dute
Fanderiako pilotalekua datorren denboraldian erabiltzeko orduen zozketa egingo dute asteazkenean. Zozketa horren bidez erabakiko dute zein ordutan eta zeintzuk erabili ahal izango duten pilotalekua irailaren 1etik 2013ko irailaren 1era. Interesa duenak...
Fanderiako pilotalekua datorren denboraldian erabiltzeko orduen zozketa egingo dute asteazkenean. Zozketa horren bidez erabakiko dute zein ordutan eta zeintzuk erabili ahal izango duten pilotalekua irailaren 1etik 2013ko irailaren 1era. Interesa duenak derrigorrez azaldu beharko du zozketan, asteazkenean, 20:45ean, pilotalekuan bertan.
Zozketan taldea osatuko duten lau pilotarien zerrenda aurkeztu beharko da, eta gutxienez, horietako batek Errenteria-Oreretan erroldatuta egon beharko du.
Informazio gehiago 687 92 04 28 telefono zenbakian.

