Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kontrako boto bakarrarekin argi berdea eman dio Udalbatzak lonjari

2012-2015 Ekonomia eta Finantza Plana onartu dute, oposizioaren kritika gogorren artean San Pedroko arrandegi berriaren proiektua bere egin du Udalbatzak, herenegun egin zen plenoan, Donibanen. Pasaiako Ezkerrako zinegotzi Xabier Pombok baino ez zuen kontra bozkatu. Gainontzeko talde guztiek alde bozkatu zuten, eta horrenbestez, aldeko 15 boto —PSE-EEko Bixen Itxasok ez zuen plenoan parte hartu— eta kontrako boto bakarrarekin, Portu Agintaritzak Lasarte eta Astigarraga arkitektoek aurkeztutako proiekturen eraikuntzari ekingo dio. Zehazki, zerbitzuguneko arrantza eremuaren xehetasun azterlana da orain onartu dutena. Ika-mikaren ondotik, akordioa Hautsak harrotu ditu azken hilabeteetan lonjaren gaiak, batez ere, udala eta Portu Agintaritzaren arteko desadostasunengatik. Azkenean, baina, akordioa iritsi da. Hori bai, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak esan zuenez, udalak ez du bere garaian «herritarrekin adostutako parte hartze prozesuan erabakitakoari uko egiteko asmorik», eta orduan erabakitakoa gauza dadin lan egingo dutela esan zuen. Pasaiako Ezkerreko zinegotzi Xabier Pombok, ordea, ezbaian jarri zuen proiektua bere horretan gauzatuko denik, eta «sortutako espektatibetatik oso urruti» geratuko dela esan zuen. Aitzitik, EAJk, «poza» agertu zuen, «azkenean udala eta portuaren artean akordio batera iritsi direlako». Jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminen arabera, «Pasaiaren biziberritzerako gertaera garrantzitsua da». Edonola ere, «denbora galdu izana» salatu du EAJk, «udal gobernuak Pasaiaren garapena aurrera eramango duten proiektuei heltzeko duen gaitasun [...]

admin
Bidasoa
2012/07/12

Xabier Pombo, plenoan

2012-2015 Ekonomia eta Finantza Plana onartu dute, oposizioaren kritika gogorren artean

San Pedroko arrandegi berriaren proiektua bere egin du Udalbatzak, herenegun egin zen plenoan, Donibanen. Pasaiako Ezkerrako zinegotzi Xabier Pombok baino ez zuen kontra bozkatu. Gainontzeko talde guztiek alde bozkatu zuten, eta horrenbestez, aldeko 15 boto —PSE-EEko Bixen Itxasok ez zuen plenoan parte hartu— eta kontrako boto bakarrarekin, Portu Agintaritzak Lasarte eta Astigarraga arkitektoek aurkeztutako proiekturen eraikuntzari ekingo dio.
Zehazki, zerbitzuguneko arrantza eremuaren xehetasun azterlana da orain onartu dutena.
Ika-mikaren ondotik, akordioa

Hautsak harrotu ditu azken hilabeteetan lonjaren gaiak, batez ere, udala eta Portu Agintaritzaren arteko desadostasunengatik. Azkenean, baina, akordioa iritsi da. Hori bai, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak esan zuenez, udalak ez du bere garaian «herritarrekin adostutako parte hartze prozesuan erabakitakoari uko egiteko asmorik», eta orduan erabakitakoa gauza dadin lan egingo dutela esan zuen.
Pasaiako Ezkerreko zinegotzi Xabier Pombok, ordea, ezbaian jarri zuen proiektua bere horretan gauzatuko denik, eta «sortutako espektatibetatik oso urruti» geratuko dela esan zuen.
Aitzitik, EAJk, «poza» agertu zuen, «azkenean udala eta portuaren artean akordio batera iritsi direlako». Jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminen arabera, «Pasaiaren biziberritzerako gertaera garrantzitsua da». Edonola ere, «denbora galdu izana» salatu du EAJk, «udal gobernuak Pasaiaren garapena aurrera eramango duten proiektuei heltzeko duen gaitasun eza dela eta».
Ekonomia eta Finantza Plana
2015era arteko Ekonomia eta Finantza Planak ere nahikoa zer esana eman zuen plenoan. Bilduren aldeko 8 botoekin, kontrako 7rekin (PSE-EE, EAJ eta PP) eta Pasaiako Ezkerraren abstentzioarekin atera zen aurrera.
Ekonomia eta Finantza Plana aldundiari eskatutako mailegua eskuratu ahal izateko egin du udalak, Jose Luis Sanz Ogasun zinegotziak azaldu zuenez, mailegu hori eskuratu ahal izateko baldintza gisa. Planaren bidez, udalak sarreretan %5eko hazkundea lortu nahi duela iragarri zuen Sanzek.
Planak, baina, oposizioaren kritika gogorrak jaso zituen, batez ere, PSE-EEren ahotik. «Hau ez da plan ekonomikoa, ez eta finantzarioa ere. Asmoen adierazpen hutsa da, sarrerei dagokionez, tranpa berriak ezkutatzen dituena», salatu zuen Izaskun Gomezek. Planak «zehaztapen falta handia» duela gaineratu zuen PSE-EEren bozeramaileak.
«Pasaitarrek beren zergen bidez ordaintzen dituzten zerbitzuak murriztuz, gobernuaren  kudeaketa txarra udalaren kutxan eragiten ari den zulo finantzarioa estali nahi du», PSE-EEren arabera, planak. «Astakeria» dela esan dute, eta Amaia Agirregabiria alkateak aldundiak udalari ezartzen dion baldintza gisa saldu nahi duen «erabateko lardaskeria».
PSE-EEk, ordea, ez du onartzen plana aldundiak jarritako baldintza denik. «Legeak ez bagaitu Plan Ekonomiko eta Finantzarioa egitera behartzen, zergatik behartzen gaitu aldundiak? Zu, gardentasunaren eta parte hartzearen banderaduna, ez al zara pasaitarrei ezkutatzen ariko esku hartutako udala garenik?», galdetu diote sozialistek alkateari, gaiaren harira hedabideetara helarazitako prentsa oharrean.
PSE-EEren ustez, plan horrek «aurrekontuak estaltzen zituen tranpa berberak» errepikatzen ditu, eta egoerak okerrera egin dezakeelako kezka agertu dute, «tranpek gehiagorako emango ez duten unea» iritsiko delakoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.