
Xanisteban Jaietan hesiak zaintzen lan egiteko lan poltsan izena emateko azken eguna izango da bihar. Baldintza bakarra 18 urte beteta izatea da, eta oiartzuarrek izango dute herriko jaietan lanean aritzeko lehentasuna. Udaletxeko Informazio Bulegoan e...

Gaur goizeko hamarretan esleituko dizkiete zenbakiak eskatzaileei, programa informatiko bidez Altzibarko Olalde eremuan eraikitzen ari diren etxebizitza tasatuak datorren ostegunean zozkatuko dituzte. Babes ofizialekoekin egin bezala, tasatuen zozketa ere publikoa izango da. 17:00etan jarri dute hitzordua, udaletxeko areto nagusian. Zozketa notario aurrean izango da. 97 herritarren eskaera onartu zituzten etxebizitza horietako jabe izateko Onartutako eskatzaileen behin-behineko zerrendak —onartutakoenak eta baztertutakoenak—, ekainaren 20ko udalbatzarrean onartu zituzten zinegotziek. Jendaurrean egon ondoren, herenegun onartu zituzten onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak, Alkatetzaren dekretu bidez. Onartutakoen zerrendako eskatzaileei, gaur esleituko dizkiete zenbakiak, 10:00etan, udaletxeko areto nagusian, programa informatiko bidez. Zerrendak eta zenbakiak gaur bertan argitaratuko dituzte udalaren webgunean, www.oiartzun.org. 132 etxebizitza Olalden Altzibarko Olalde eremuan lanean ari dira 132 etxebizitza eraikitzeko. Horietako 41 izango dira tasatuak, bi logelakoak batzuk, eta hirukoak besteak. Olaldeko gainontzeko etxeak babes ofizialekoak dira. Etxebizitza horien zozketa martxoren 16an egin zuten udaletxeko areto nagusian. Ordutik, zozketan etxea tokatu zitzaien hainbatek egin behar izan dute atzera, eta zain zerrendan zeuden beste hainbesteri esleitu dizkiete.

Zilarrezko Mailan jokatuko du datorren denboraldian Ereintza eskubaloi taldeak, eta horrek sortaraziko dizkion zailtasun ekonomikoei erantzuteko, abonatu kanpaina bat martxan jarriko du. Helburua 300 abonatu lortzea da. Egoera ekonomikoa kontuan izanda...

Bertako 49 enpresaren produktuak eskaintzen ari dira; kanpaina hilaren 23ra arte dago martxan Carrefourrek Bertako Produktuak izeneko kanpaina jarri du martxan (herenegundik hilaren 23ra), «produktu lokalen eta herrialdeko produktuen aldeko apustuarekin jarraituz». Oiartzungo merkatalgunean martxan da dagoeneko, baita EAE Euskal Autonomia Erkidegoan dituen gainontzeko lau establezimenduetan ere. Carrefourrek jakinarazi duenez, kanpainan, bertako 49 enpresak parte hartuko dute: «290 produktutik gora eskainiko dituzte». Carrefourreko arduradunek nabarmendu dutenez, kanpaina hori jartzeko ideia Carrefourren hasierako konpromisotik dator: «1979. urtetik dago Carrefour EAEn, eta hasieratik, produktu eta enpresa lokalak laguntzea izan da enpresaren helburuetako bat». Zentzu horretan, iazko adibidea jarri dute: «431 entitate euskaldunei erosi genizkien euren produktuak, 252,9 milioi euro izan ziren, guztira». Carrefourren eredu komertzialak, produktu lokalak eta herrialdekoak ohiko produktuekin integratzen dituela gogorarazi dute: «Hala, bezeroek libreki aukera dezakete zer erosi nahi duten. Izan ere, kanpoko produktuez gain, bertakoak ere aurki daitezke supermerkatuetan, Carrefourren markako produktu propioekin batera». Egun hauetan, «are gehiago», Carrefourren eskaintza «askotariko produktu lokaletan» oinarritzen da. Inguruneko enpresa txiki eta ertainek egindakoak dira guztiak, eta Carrefourri «berritasun eta ekarpen berriak» egiten dizkietela azaldu dute. Hauek dira egunotan Carrefourra hurbiltzen direnek topatuko dituzte produktuetako batzuk: txakolina; Arabako Errioxako ardoak; sagardoa; likoreak; esnea; esnekiak; patatak; arrautzak; barazkiak; haragia eta lekaleak [...]

Ohitura lege, eta gaur, jaiak hasteko bezperan, Trintxer Zahar abesbatzak jaietako pregoia abestuko du elizan, 20:00etatik aurrera. Jaien atariko, gaur, baita ere, Jose Mari Elgezabalen oroimenezko 15. areto futbol txapelketako final laurdenak jokatuko...

Bi domina eskuratu dituzte Hondarribiko Arraun Elkarteko arraunlari gazteek Espainiako aulki mugikorreko txapelketan. Iragan asteburuan jokatu zituzten haur eta kadete mailako txapelketak Sevillan (Andaluzia), eta denboraldiko aulki mugikorreko azkenek...

Txitxo Txabarrik azken urteetan margotutako olioak ikus daitezke lehen aldiz Peña kaleko Hazia elkartean. Gertuko askok ez zekiten margotzen zuenik ere Joan den ostiralean Txitxo Txabarri artista irundarrak margotutako olioen erakusketa inauguratu zuten Hazia elkartean. Familia giroan egindako ekitaldia izan zen; han ziren bere emazte eta semea, artistaren lagun eta ezagunak, Haziako bazkideak eta tabernako zenbait bezero. Erakusketa ireki aurretik, Koro Egibar Haziako Kultur Batzordeko kideak aipatu zuen asko zaindu dutela muntaketa, eta nabaria da hori, elkarteko pareten koloreekin bat datozelako koadroak, tonoen arabera multzoka banatuta. Txabarri oso gustura zegoen emaitzarekin: “Oso ondo geratu da, lan txukuna egin dute”. Artista amateurra da Txabarri; amateurra eta berantiarra, duela bederatzi urte hasi baitzen margotzen. “Beti margotu nahi izan dut, baina korrika egiteari utzi nion arte ez nintzen hasi, beno, urte pare bat beranduago, duela bederatzi urte”. Inaugurazio ekitaldira hurbildutako ezagun batzuk harrituta begiratzen zieten Txabarriren koadroei: “Gaur esan didate erakusketa jarri behar zenuela… ez nekien margotzen zenuenik ere!”, esan zion lagun batek artistari. Beretzat egiten du lan, hobe esanda, etxerako: “Erakusketako margo guztiak emaztearenak dira —dio—, norbaitek esaten badit koadro bat egiteko, ba egingo diot, baina hauek ez daude salgai”. Arratsaldetan margotzen duela dio, “arratsaldero bi ordu”, eta bi tekknikatan jarduten duen [...]

Ehun urte baino gehiago Sainzigarrenea baserrian bizitzen daramaten maizter familia kaleratze arrisku larriaren aurrean sortu den Sainzigarrenea bizirik plataformak, hondarribiar guztiei eskerrak eman nahi dizkie kanporatze honen aurrean agertu duten e...

AupaQuartet taldeak kontzertua eskainiko du Banakon datorren asteazkenean gaueko hamarretatik aurrera. AupaQuartet Donostiako Jazzaldian parte hartuko du abuztuan, baina aurretik banakoko taula gainean izango da zuzenean. Sarrera doan izango da eta ate...

Arditurrin aisia ekintzak antolatu dituzte udako ostiraletarako. Joan den astekoa izan zen lehena —Aiako Harriko intxixuen jolasa—, eta bihar egingo dute bigarren saioa, 16:00etatik 18:00etara: CDak berrerabiltzeko tailerra egingo dute, 6-12 urteko...

Azken urteetako ohiturari jarraituz, nesken oilo bazkaria egingo dute aurten ere, herriko hainbat neskaren ekimenez. Etzi izango da, eta 13:00etan jarri dute hitzordua, Doneztebe plazan. Oraindik izena emateko aukera badago, Makutxo, Sorgin edo Amazkar...

18:00etatik aurrera, reggae eta hip hop doinuak izango dira, eta gauean hainbat disko jartzaile Urtero ospatzen dute Urkabe-Baita etxe okupatuaren urteurrena, baina horrez gain, urtean zehar hainbat festa antolatzen dituzte bertan bizi direnek. Etzi egingo dute horietako bat: Urkabe-Baita Uda Fest (udako festa). 18:00etatik aurrera, musika izango da protagonista. Lehenengo, reggae eta hip hop doinuak izango dira, DJ baten eta musika talde baten eskutik (beheko koadroan). Ondoren, gauean, hainbat disko jartzaile izango direla iragarri dute. Herritarrei festara agertzeko gonbita egin diete Urkabe-Baitako bizilagunek. Egitaraua 18:00. Reggae doinuak, DJ Noir-en eskutik. Ondoren. Hip hop kontzertua, Sure&Chap taldearekin. Gauean. Hainbat DJ izango dira.

Gaur jakin denez, antxoaren biomasa 70.000 tonakoa da Bizkaiko Golkoan. Azti Tecnaliak egindako ikerketaren emaitzen berri gaur eman du Jon Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuak. Espeziea orain gutxi galzorian izan...

Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierrak aurtengo sanmartzialetako balorazioa egin du, eta “oso pozik” agertu da egitarauko 100 ekitaldiek izandako erantzuna dela eta: “Programa zabala izan da: arte eszenikoak, kirol ekitaldiak, estilo guztietako musika adierazpenak… Denek parte hartze handia izan dute”. Urdanibia plazako kontzertuetan 8.900 lagun zenbatu dituzte; La Pegatinaren emanaldia izan zen jendetsuena (3.000 lagunekin), eta Su ta Gar taldearen saioa ondoren (2.800). Arte eszenikoetako ekitaldiek ere jarraitzaile asko izan dituztela nabarmendu du Sierrak: 6.880 pertsona guztira. Kirol jarduerak Udalak antolatutako ekintzez gain, hiriko elkarteek prestaturiko egitarauak ere «erantzun oso ona» izan duela nabarmendu du Sierrak. Hala, Mariño Kirol Elkartean antolaturiko Eskolen Arteko Futbol Txapelketan 450 haurrek parte hartu zutela, eta Erroibideren 3×3 Basket Txapelketarako 108 kirolarik izena eman zutela nabarmendu du. Kurpil Kirolak-en 60. ekitaldia, San Pedro Eguneko txirrindularitza proba eta halterofilia lehiaketa nabarmendu zituen Kultura arduradunak, beste batzuren artean. Belen Sierraren ustez, “jai parte hartzailegoak izateko bidean urrats bat gehiago egin da”. Ekitaldietan parte hartu zuen jendeaz gain, jaietako kartela eta ekainaren 22ko kontzertuko talde teloneroa herri bozketaz aukeratu zituztela gogorarazi du zinegotziak. Alarde Parekideko Batzordea: «Aurten erabat sendotu da desfile publikoa» Irungo Alarde Parekideko Batzordeak ekainaren 30eko desfilearen balorazio oso ona egin du: “Inoiz baino partaide [...]

Goizean esleitu dituzte zenbakiak, eta dagoeneko jarri dituzte Udalaren webgunean behin betiko zerrendak, eta bakoitzaren zenbakiak. Datorren ostegunean zozkatuko dituzte etxeak, 17:00etan.

Joan den astean Asiako liztorren habia bat kendu zuten udaltzainek Lartzabalgo etxeetan. Udalak gogorarazi duenez, oso arriskutsuak dira liztor horiek bertako ekosistemarentzat, hemengo erleak akabatzen baitituzte. Dagoeneko Errenteria-Oreretan aurkitu...

Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar, otxoteak, toka, euskal pilota… Orain beste ekintza bat gehitu behar dio urteko agendari: bolo txapelketa. Lehenengo aldiz egingo dute igandean, Foru plazan, eta herriko zein kanpotik etorritakoak ariko dira bolotan. Atzo aurkeztu zuten ekimena Niessen elkarteko Jose Antonio Lopez de Aberasturik eta Fernando Lopetegik, eta Pedro Lazkano eta Antonio Goenaga Gipuzkoako Toka eta Bolo Federazioko kideak eta kide ohiak, hurrenez hurren. Lazkanok adierazi zuen nabarmentzekoa dela Niessenek egin duen ahalegina, batik bat herrian bolatokirik ez dagoela kontuan hartuta. Hain zuzen, ekimen horretatik abiatuta, herrian bolatoki bat jartzea proposatu dio Niessen elkarteak Errenteriako Udalari. Horren harira, bi aldeak harremanetan daudela azaldu du Lopetegik. Proposamen horren arabera, bolatokia Fanderian egongo litzateke. Izen ematea Edozeinek eman dezake izena bolo txapelketan. Horretarako, nahikoa da igandean, 11:00etatik 12:00etara Foru plazatik agertzea. Parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira. Parte hartzea bermatze aldera, Goierritik bolotan aritzen diren hainbat jokalari herrira etorriko direla iragarri du Lazkanok. Partaideek 7-9 kiloko bolarekin 18-20 metrora egongo diren boloak bota beharko dituzte. Boloak hiruna boloko hiru filatan egongo dira jarrita, eta azkenekoa, aurrean. Guztiak botatzeko sei aukera edukiko ditu bakoitzak. Partaideak kioskoaren parean egongo dira, eta boloak, berriz, Alondegiaren aurrean. [...]

Jaialdiaren zazpigarren edizioa dela eta, gaueko autobus zerbitzuak eskainiko dituzte. Hondarribia eta Irun artean, bihar eta etzi, 40 minuturo bat egongo da. Geldialdia Ama Guadalupekoa ikastetxean egingo du. Hondarribia eta Donostia lotzen dituen aut...