Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ia 9.000 entzule elkartu dira Moskun sanmartzialetako kontzertuetan

Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierrak aurtengo sanmartzialetako balorazioa egin du, eta “oso pozik” agertu da egitarauko 100 ekitaldiek izandako erantzuna dela eta: “Programa zabala izan da: arte eszenikoak, kirol ekitaldiak, estilo guztietako musika adierazpenak… Denek parte hartze handia izan dute”. Urdanibia plazako kontzertuetan 8.900 lagun zenbatu dituzte; La Pegatinaren emanaldia izan zen jendetsuena (3.000 lagunekin), eta Su ta Gar taldearen saioa ondoren (2.800). Arte eszenikoetako ekitaldiek ere jarraitzaile asko izan dituztela nabarmendu du Sierrak: 6.880 pertsona guztira. Kirol jarduerak Udalak antolatutako ekintzez gain, hiriko elkarteek prestaturiko egitarauak ere «erantzun oso ona» izan duela nabarmendu du Sierrak. Hala, Mariño Kirol Elkartean antolaturiko Eskolen Arteko Futbol Txapelketan 450 haurrek parte hartu zutela, eta Erroibideren 3×3 Basket Txapelketarako 108 kirolarik izena eman zutela nabarmendu du. Kurpil Kirolak-en 60. ekitaldia, San Pedro Eguneko txirrindularitza proba eta halterofilia lehiaketa nabarmendu zituen Kultura arduradunak, beste batzuren artean. Belen Sierraren ustez, “jai parte hartzailegoak izateko bidean urrats bat gehiago egin da”. Ekitaldietan parte hartu zuen jendeaz gain, jaietako kartela eta ekainaren 22ko kontzertuko talde teloneroa herri bozketaz aukeratu zituztela gogorarazi du zinegotziak.   Alarde Parekideko Batzordea: «Aurten erabat sendotu da desfile publikoa» Irungo Alarde Parekideko Batzordeak ekainaren 30eko desfilearen balorazio oso ona egin du: “Inoiz baino partaide [...]

admin
Bidasoa
2012/07/12
Trumoiak ikuskizuna

Udalak sanmartzialetako parte hartze handia nabarmendu du

Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierrak aurtengo sanmartzialetako balorazioa egin du, eta “oso pozik” agertu da egitarauko 100 ekitaldiek izandako erantzuna dela eta: “Programa zabala izan da: arte eszenikoak, kirol ekitaldiak, estilo guztietako musika adierazpenak… Denek parte hartze handia izan dute”.

Urdanibia plazako kontzertuetan 8.900 lagun zenbatu dituzte; La Pegatinaren emanaldia izan zen jendetsuena (3.000 lagunekin), eta Su ta Gar taldearen saioa ondoren (2.800). Arte eszenikoetako ekitaldiek ere jarraitzaile asko izan dituztela nabarmendu du Sierrak: 6.880 pertsona guztira.

Kirol jarduerak
Udalak antolatutako ekintzez gain, hiriko elkarteek prestaturiko egitarauak ere «erantzun oso ona» izan duela nabarmendu du Sierrak. Hala, Mariño Kirol Elkartean antolaturiko Eskolen Arteko Futbol Txapelketan 450 haurrek parte hartu zutela, eta Erroibideren 3×3 Basket Txapelketarako 108 kirolarik izena eman zutela nabarmendu du. Kurpil Kirolak-en 60. ekitaldia, San Pedro Eguneko txirrindularitza proba eta halterofilia lehiaketa nabarmendu zituen Kultura arduradunak, beste batzuren artean.

Belen Sierraren ustez, “jai parte hartzailegoak izateko bidean urrats bat gehiago egin da”. Ekitaldietan parte hartu zuen jendeaz gain, jaietako kartela eta ekainaren 22ko kontzertuko talde teloneroa herri bozketaz aukeratu zituztela gogorarazi du zinegotziak.

 

Alarde Parekideko Batzordea: «Aurten erabat sendotu da desfile publikoa»

Irungo Alarde Parekideko Batzordeak ekainaren 30eko desfilearen balorazio oso ona egin du: “Inoiz baino partaide gehiago izan dira, eta jendearen babesa sekulakoa izan da», esan dute, eta aurten lehen aldiz desfilatu dituztenak zoriondu dituzte. «Pozik egiaztatu dugu alarde parekidearen finkatze-bidea aurten erabat sendotua dela”, gehitu dute.

Alarde parekidea “gero eta sendoagoa” ikusten dutelako pozik agertu dira, eta “biziki” eskertu dute aldundiak eta Emakundek emandako laguntza, «haiek ahalbidetzen eta babesten baitute alarde parekidea, emakumeek gizonekin batera berdintasunez parte hartzeko eskubidea bermatzen duen bakarra».

Alarde bakarraren eskaria berretsi dute: “Dagoeneko koadrila, familia, bikote asko desberdintasunen gainetik errespetua jartzeko gauza izaten diren era berean, egunen batean herritar gehienek elkarrekin ospatuko dute jaia, diferentziak diferentzia”.

Tradizionala, “bikaina”
Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordeak ere ekainaren 30eko desfilearen balorazioa egin du. Euren esanetan, “bikaina” izan zen, eta jakinarazi dute 8.145 soldaduk osatu zutela alardea. Agintarien batzordeak txalotu du desfilean parte hartu zutenen jarrera, Herrizaingo Sailak agindutako ordutegiak errespetatu zituztelako. Gainera, jaien aurretik zehaztutako segurtasun plangintza bete zela esan dute.

Irundarrei eskerrak eman dizkiete, entseguetan eta desfilearen unean espaloietan erakutsitako beroarengatik.”Beraiek gabe ezer ez litzateke posible izango”, esan dute. Alarde tradizionala herritarren diru ekarpenekin finantzatzen dela gogorarazi dute euren desfilearen gainekoak azaltzeko egin duten oharrean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.