Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eguzkirik ezean, doinuz berotuko dute uda

Oiasso Museoaren aurrean aurkeztu zuten atzo aurtengo udako kultur ekitaldien egitaraua. Eskoleta kalean egin zuten, baina berdin-berdin egin zezaketen Zabaltzan, Genaro Etxeandian, edo beste hainbat lekutan, Irungo Udaleko Kultura Sailak, auzo elkarteek eta beste zenbait eragilek prestatutako ekitaldiak hirian sakabanatuko baitituzte. Arrakasta ziurtatuta duten ohiko ekintzez gain, badira berritasun batzuk, bai ekitaldietan, baita guneetan ere (ikus uztaileko egitarau osoa Nabarmenak atalean). Belen Sierra Kultura ordezkaria eta Jose Maria Rastrilla Irun Hiria Musika Bandako presidentea egon ziren atzoko aurkezpenean, eta uda sasoiko berritasunetako bat kalean egingo diren musika emanaldiak izango direla aurreratu zuten. Horregatik, Triumf saxofoi laukotea izan zen Oiasson, musika tresna eta guzti. “Musikak garrantzia du beti udan, baina aurten beste formatu batean dator. Helburua da daukaguna balorean jartzea, tokiko musikariak”, adierazi zuen Sierrak. Udal Kontserbatorioko ikasle eta Musika Bandako kide diren musikariz osatutako bi laukotek eta boskote batek jardungo dute, baita 22 musikariz osaturiko Big Band batek. Rastrillak ekimen berriaren baliagarritasuna aldarrikatu zuen. “Europan hau normala da, edozein hiritan ikus daiteke, baina hemen ez da ohikoa. Ikusteko dago erantzuna zein den, baina musikari bikainak dira eta nik uste dut polita izango dela”. Laukote eta boskoteen emanaldiak Eskoleta kalean izango dira, eta Big Band-arena Zabaltzako kioskoan. Horiez gain, Irun Hiria [...]

admin
Bidasoa
2012/07/12
Udako egitarauaren aurkezpena

Triumf saxofoi laukoteak parte hartu zuen udako kultur egitarauaren aurkezpenean

Oiasso Museoaren aurrean aurkeztu zuten atzo aurtengo udako kultur ekitaldien egitaraua. Eskoleta kalean egin zuten, baina berdin-berdin egin zezaketen Zabaltzan, Genaro Etxeandian, edo beste hainbat lekutan, Irungo Udaleko Kultura Sailak, auzo elkarteek eta beste zenbait eragilek prestatutako ekitaldiak hirian sakabanatuko baitituzte. Arrakasta ziurtatuta duten ohiko ekintzez gain, badira berritasun batzuk, bai ekitaldietan, baita guneetan ere (ikus uztaileko egitarau osoa Nabarmenak atalean).

Belen Sierra Kultura ordezkaria eta Jose Maria Rastrilla Irun Hiria Musika Bandako presidentea egon ziren atzoko aurkezpenean, eta uda sasoiko berritasunetako bat kalean egingo diren musika emanaldiak izango direla aurreratu zuten. Horregatik, Triumf saxofoi laukotea izan zen Oiasson, musika tresna eta guzti. “Musikak garrantzia du beti udan, baina aurten beste formatu batean dator. Helburua da daukaguna balorean jartzea, tokiko musikariak”, adierazi zuen Sierrak. Udal Kontserbatorioko ikasle eta Musika Bandako kide diren musikariz osatutako bi laukotek eta boskote batek jardungo dute, baita 22 musikariz osaturiko Big Band batek.

Rastrillak ekimen berriaren baliagarritasuna aldarrikatu zuen. “Europan hau normala da, edozein hiritan ikus daiteke, baina hemen ez da ohikoa. Ikusteko dago erantzuna zein den, baina musikari bikainak dira eta nik uste dut polita izango dela”.

Laukote eta boskoteen emanaldiak Eskoleta kalean izango dira, eta Big Band-arena Zabaltzako kioskoan. Horiez gain, Irun Hiria Musika Bandak “hutsuneak beteko” dituela azaldu zuen Rastrillak. Besteak beste, hilaren 20an Luis Marianoren omenezko kontzertua emango dute Zabaltzan, eta 25ean Santiagoko polkak intrepretatuko dituzte Triangeluaren plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.