Bihar bukatuko da Hasierako Lanbide Prestakuntzako Zentroan izena emateko epea
Sukaldaritzan eta iturgintzan trebatzen dituzte 15 eta 18 urte arteko gazteak, bi ikasturtetan Lanbidea ikasi, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua eskuratzeko prestakuntzarekin jarraitu, eta lanean hasi nahi duten gazteei zuzenduta dago Pasaiako Udalak kudeatzen duen Hasierako Lanbide Prestakuntzako Zentroa. Trintxerpen dago eta sukaldaritzan eta iturgintzan trebatzeko formazioa ematen dute bertan. DBHn ezarritako helburuak gainditu ez dituzten 15 eta 18 urte arteko gazteek eman dezakete izena Lanbide Prestakuntzako Zentroan. Lanbide bat irakatsiz, lan munduan sartzeko aukera erraztu nahi die prestakuntza zentroak gazteei, baita DBHko titulua eskuratu ahal izateko hizkuntza eta zientzia ezaguerak eman ere. Era berean, gaztearen heldutasunean eragitea eta laguntzea da zentroaren helburua. Bi ikasturte Zentroan izena ematen duten gazteek bi ikasturte osatu behar dituzte. Lehenengo ikasturtean aukeratzen duten lanbiderako trebetasunak eskuratzen dituzte. Horrez gain, DBHrako prestakuntza jasotzen dute zentroan bertan, eta baita tutoretza eta orientazio zerbitzua ere. Bigarren ikasturtean, formazio praktikoarekin eta teorikoarekin jarraitu, eta 350 ordu egiten dituzte enpresetan, praktiketan. Era berean, Erdi Mailako Heziketa Zikloko atariko probarako prestakuntza jasotzen dute, tutoretza eta orientazio zerbitzuarekin batera. Interesdunek bisitak eta matrikulak egiteko telefono zenbaki honetara dei dezakete: 943 404 894, baita ondoko posta elektronikora idatzi: cip@pasaia.net. Bihar bukatzen da izena emateko epea.
Sukaldaritzan eta iturgintzan trebatzen dituzte 15 eta 18 urte arteko gazteak, bi ikasturtetan
Lanbidea ikasi, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua eskuratzeko prestakuntzarekin jarraitu, eta lanean hasi nahi duten gazteei zuzenduta dago Pasaiako Udalak kudeatzen duen Hasierako Lanbide Prestakuntzako Zentroa. Trintxerpen dago eta sukaldaritzan eta iturgintzan trebatzeko formazioa ematen dute bertan.
DBHn ezarritako helburuak gainditu ez dituzten 15 eta 18 urte arteko gazteek eman dezakete izena Lanbide Prestakuntzako Zentroan.
Lanbide bat irakatsiz, lan munduan sartzeko aukera erraztu nahi die prestakuntza zentroak gazteei, baita DBHko titulua eskuratu ahal izateko hizkuntza eta zientzia ezaguerak eman ere. Era berean, gaztearen heldutasunean eragitea eta laguntzea da zentroaren helburua.
Bi ikasturte
Zentroan izena ematen duten gazteek bi ikasturte osatu behar dituzte. Lehenengo ikasturtean aukeratzen duten lanbiderako trebetasunak eskuratzen dituzte. Horrez gain, DBHrako prestakuntza jasotzen dute zentroan bertan, eta baita tutoretza eta orientazio zerbitzua ere.
Bigarren ikasturtean, formazio praktikoarekin eta teorikoarekin jarraitu, eta 350 ordu egiten dituzte enpresetan, praktiketan. Era berean, Erdi Mailako Heziketa Zikloko atariko probarako prestakuntza jasotzen dute, tutoretza eta orientazio zerbitzuarekin batera.
Interesdunek bisitak eta matrikulak egiteko telefono zenbaki honetara dei dezakete: 943 404 894, baita ondoko posta elektronikora idatzi: cip@pasaia.net. Bihar bukatzen da izena emateko epea.


