Aritz Araneta garaile Plentziako itsas kayakeko proban
Ainara Benavente lehen emakumea izan da, eta Imanol Burguera eta Ander Orbegozoren K-2a, bigarrena Eguraldiaren iragarpenak bete egin ziren eta haize bortitzak gogor astindu zuen Plentzian (Bizkaia) larunbatean jokatutako Euskal Ligako euskal kayakeko proban, olatu arriskutsuak eraginez. Egoera petralari aurre eginez, baina, Trintxerpeko Donostia Kayak taldeko Aritz Araneta inor baino hobeto moldatu zen itsasoan, eta estropada gogorrean aurrea hartu zion Lander Rodriguez taldekideari, lehenengo aldiz aurtengo denboraldian. Imanol Burgueraren eta Ander Orbegozoren K-2ak ere lan bikaina egin zuen, eta bigarren izan ziren Hondarribiko ontzi garailearen atzetik, lehia bizian amaieraraino. Ainara Benavente lehenengo emakumea izan zen beste behin, eta Pasaia Kayakeko Beteranoen Mailako Txema Yarzak osatu zuen helmugaratutako pasaitarren ordezkaritza; euskal palisten artean laugarrena izan zen.
Ainara Benavente lehen emakumea izan da, eta Imanol Burguera eta Ander Orbegozoren K-2a, bigarrena
Eguraldiaren iragarpenak bete egin ziren eta haize bortitzak gogor astindu zuen Plentzian (Bizkaia) larunbatean jokatutako Euskal Ligako euskal kayakeko proban, olatu arriskutsuak eraginez. Egoera petralari aurre eginez, baina, Trintxerpeko Donostia Kayak taldeko Aritz Araneta inor baino hobeto moldatu zen itsasoan, eta estropada gogorrean aurrea hartu zion Lander Rodriguez taldekideari, lehenengo aldiz aurtengo denboraldian.
Imanol Burgueraren eta Ander Orbegozoren K-2ak ere lan bikaina egin zuen, eta bigarren izan ziren Hondarribiko ontzi garailearen atzetik, lehia bizian amaieraraino.
Ainara Benavente lehenengo emakumea izan zen beste behin, eta Pasaia Kayakeko Beteranoen Mailako Txema Yarzak osatu zuen helmugaratutako pasaitarren ordezkaritza; euskal palisten artean laugarrena izan zen.


