Santiagotarrak-eko haurrak hirugarren izan dira Fragan, promesen Slalom Txapelketan
Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur bizietako Haurren Mailako piraguistek hirugarren postua lortu zuten Fragan (Huesca, Aragoi) egin duten Etorkizuneko Kirolarien Espainiako 1. Slalom Txapelketan. Juanjo Olazabalek entrenatzen dituzen kirolariek brontzea jantzi zuten taldekako sailkapenean. Banakako jardunean Klara Olazabalen lana izan zen aipagarriena, Haurren A Mailan; Olazabalek bi urrezko domina eskuratu zituen, kaiakarekin eta kanoarekin. Gainera, Lur Sagasetak eta Lur Gonzalezek osatutako bikoak brontzea irabazi zuen C2an. Santiagotarrak-eko piraguisten emaitzak Haurren A Maila. Mutilak Daniel Ganboa, 11. K1ean eta 7. C1ean. Iñigo Etxebeste, 15. K1ean eta 8. C1ean. Herri Manterola, 23. K1ean. Haurren A Maila. Neskak Klara Olazabal, 1. K1ean eta 1. C1ean. Andrea Rodriguez, 7. K1ean eta 5. C1ean. Garazi Estonba, 8. K1ean eta 4. C1ean. Haurren B Maila. Mutilak Beñat Ugalde, 5. K1ean eta 7. C1ean. Lur Sagaseta, 13. K1ean eta 3. C2an. Lur Gonzalez, 16. K1ean eta 3. C2an.
Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur bizietako Haurren Mailako piraguistek hirugarren postua lortu zuten Fragan (Huesca, Aragoi) egin duten Etorkizuneko Kirolarien Espainiako 1. Slalom Txapelketan.
Juanjo Olazabalek entrenatzen dituzen kirolariek brontzea jantzi zuten taldekako sailkapenean. Banakako jardunean Klara Olazabalen lana izan zen aipagarriena, Haurren A Mailan; Olazabalek bi urrezko domina eskuratu zituen, kaiakarekin eta kanoarekin. Gainera, Lur Sagasetak eta Lur Gonzalezek osatutako bikoak brontzea irabazi zuen C2an.
Santiagotarrak-eko piraguisten emaitzak
Haurren A Maila. Mutilak
- Daniel Ganboa, 11. K1ean eta 7. C1ean.
- Iñigo Etxebeste, 15. K1ean eta 8. C1ean.
- Herri Manterola, 23. K1ean.
Haurren A Maila. Neskak
- Klara Olazabal, 1. K1ean eta 1. C1ean.
- Andrea Rodriguez, 7. K1ean eta 5. C1ean.
- Garazi Estonba, 8. K1ean eta 4. C1ean.
Haurren B Maila. Mutilak
- Beñat Ugalde, 5. K1ean eta 7. C1ean.
- Lur Sagaseta, 13. K1ean eta 3. C2an.
- Lur Gonzalez, 16. K1ean eta 3. C2an.


