Ikuska, Pasaiako Film Laburren 14. Erakustaldia azaroaren 17tik 24ra izango da aurten. Antolatzaileek lanak jasotzeko epea zabaldu dute. Interesdunek irailaren 7ra arteko epea dute lanak bidaltzeko. Aurkezten diren filmak 2010ko urtarrilaren 1etik hona egindakoak izan behar dute, eta lehenago egindakoak ez dituztela onartuko ohartarazi dute. Filmak, gutxienez, 25 minutu iraun behar dute. Gaia eta generoa libreak dira eta filmak mutuak nahiz soinudunak izan daitezke. Hizkuntza aldetik, soilik aukeratuko dira elkarrizketak eta/edo azpitituluak -halakorik izanez gero- euskaraz edo gazteleraz dituztenak. Film laburrak bidaltzeko bi aukera daude. On line bidali daitezke, Ikuskaren web orriaren bitartez, Movibeta esteketan klikatuz, edo Nortasun Agiria eskaneatuta edo beste edozein informazio e-mail honetara bidalita: info@ikuska.net. Ohiko postaz ere bidali daitezke lanak, DVDko kopiarekin batera, ondorengoak atxikita: zuzendariaren edo ekoizlearen nortasun agiriaren zenbakia; Izen emateko orria beteta, (web orrian dago)edo bestela, izen-emate fitxan eskatzen diren datuekin betetako fitxa. Bi helbide hauetako batera bidali behar dira lanak: Trintxer Kulturala, Ulia etorbidea, 13 bis, behea, 20110 Pasaia, Gipuzkoa edota Trintxer Kulturala, 35. posta kutxa, 20110 Pasaia, Gipuzkoa. Sariak: IKUSKA 2010ko film labur onenari: 1200 euro. Epaimahaiaren sari berezia: 500 euro. Zuzendari onenari: 600 euro. Epaimahaiaren saria: 500 euro. Emakumezko aktore onenari: 500 euro. Xabier Portugal saria: 500 euro. Gizonezko aktore [...]
Lanbidea ikasi, DBHko titulua eskuratzeko prestakuntzarekin jarraitu, eta lanean hasi nahi duten gazteentzako da Pasaiako Udalak kudeatzen duen Hasierako Lanbide Prestakuntzako zentroa. Trintxerpen dago eta sukaldaritza eta iturgintza tailerrak eskain...
Ostiralerako eta larunbaterako antolatu dituzte kontzertuak, barrutian Karmengo Amaren jaiak antolatzen dituztela baliatuta. Ostiralerako, Thrash jaialdia antolatu dute, War-Head (Kroazia), FPV (Santurtzi), eta Hilotz (Lasarte) taldeekin. 21:00etan has...
Ergoiengo jaietan, ohi bezala, errifak saldu zituzten. Agertu da irabazlea: Andoitz Perez izan da, 7197 zenbakiarekin. Saria edo dirua zeukan aukeratzeko, eta irudian ikusten denez, Jai Batzordeko kideek txekea entregatu zioten irabazleari.
Joan den ostiraletik ikus daiteke madalenetako egitaraua herribizia.errenteria.net webgunean, eta Madalen bezperatik Santiago Egunera arte bost egunez izango diren ekintza guztiak zehaztuta daude bertan. Jaien aurreko ekintzak ere biltzen ditu egitarau...
Paco Bueno gimnasioko boxeolariek erakustaldia egingo dute Beraungo balioanitzeko pistan, larunbatean, 22:30etik aurrera. Paco Buenoko boxeolariak izango dira gehiengoak ringean, baina eurekin batera, Zumaia, Anoeta, Gasteiz eta Zaragozatik etorritako ...
Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Gazte Enpleguko, Hondar Kirolak proiektua martxan jarri du eta aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte hartze esparrua eskainiko diete. Hondar Kirolak programan, herriko gazte boluntarioek lagunduko dute, zerbitzuko teknikariekin batera eta esparrua kudeatu eta dinamizatzeko aukera izango dute. “Hondar Kirolak VIII proiektua hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzean datza” esan du Txomin Sagarzazuk, Gazteriako zinegotziak. Futbol eta boleibol partiduak antolatuko dituzte batez ere, eta era berean, eskatzen duten gazteentzat kirol materialen mailegua eskainiko dute. Gaur jarri dute martxan zerbitzua eta hilaren 27a arte izango da irekita. Hondar Kirolak asteartetik ostiralera irekitzen dute, arratsaldeko lauetatik zortzietara. Hondar Kirolak programarentzat informaziorako etxola bat jarri dute, eta etzi arte, Hondartza Eskubaloiaren inguruan animazioak egingo dituzte.
Urtero bezala, Santiago egunean kutxa entregaren usadioa egingo dute arrantzaleek arrantza oparoa izan dezaten eta aurten, Naiara Zubillaga izango da Santiago eguneko jaian, uztailaren 25ean, kutxa buru gainean eramango duen hondarribiar gaztea. Santia...
Arma Plaza Fundazioak kultur ikustaldi bat antolatu du, Jaizkibelera, larunbaterako, Hondarribiko ondare megalitikoaren berri emateko. Irteerak lau ordu iraungo du, eta ibilbidea, guztira, lau bat kilometrokoa izango da. Parte hartzaileak 08:45ean elkartuko dira Hondarribiko garai bateko Paradoreko aparkalekuan, eta bisita 09:00etan hasiko dute. Jaizkibelgo gainaldetik Erramutzera joango dira, ondoren Guadaluperantz, Jaizkibel III eta Jaizkibel IV trikuharrien ondotik igaro, eta hortik Zioso parajera jaitsiko dira; bertan dago duela gutxi aurkitu zuten Zioso trikuharria. Gune horretatik abiapuntura itzuliko dira beste bide batetik, Jaizkibel V eta Jaizkibel VI bisitatuko dituzte, eta ahal badute Atxiñar trikuharrira era jaitsiko dira. Bukatzeko, Iskulin trikuharria ikusiko dute, aparkalekutik 500 bat metrora. Ikustaldi osoan zehar emango diren azalpenak Lurrailan enpresaren eskutik joango dira. Izena emateko Arma plazara joan edo 943 64 36 77 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek. Kultur ondarea Arma Plaza Fundazioaren helburua da Hondarribiko kultur ondarea kudeatu eta sustatzea. Hiriko ondareari balioa ematearen aldeko apustua egin dute, inbertsio publikoetatik aberastasuna sortzeko. Fundazioa sortzeko ideia ia hamabost urtez eta «borondate hutsez» lanean daraman Historiaren Lagunak elkartearena izan zen. Aurten, fundazioa «era funtzionalean» lantzen hasi dira, eta bi lantalde sortu dituzte.
Udalak harrera egin zien ostiralean Oporrak Bakean programaren barruan uda honetan Hondarribian egongo diren Saharako haurrei. Harreraren ondoren, haur bakoitzak lizar bana landatu zuen mendian, iaz jaiotako 173 haurrengatik urte hasieran landatu ziren toki berbean. Zuhaitz horien kalearen izena Sahara-Wilaya Aaiun da. Denetara bost izan dira aurten Hondarribira etorri diren Saharako haurrak, eta bi hilabetez izango dira hirian.
Ana Konpañon Valdibieso. Prentsan irakurri dudanez, aurten Errenteriako Udalak Alabergako danborrada omendu nahi du, eta horien artean, Ule jauna. Hemendik nire erabateko ezadostasuna adierazi nahi dut. Guztiok dakigu Ule jaunak urte askotan zuzendu z...
Hankak dianaren perpendikularrean jarri, arkua esku batean, gezia jarri, soka kokotsaren azpialderaino tenkatu, objektibotik dianaren erdialdea bilatu, eta bota. Horiek dira arkua lehen aldiz botatzerakoan egin beharreko urratsak. Baina, Ostadar taldeak arku tiraketa hori baino gehiago dela erakutsi nahi du. Horretarako prestatzen dituzte urtero arku tiraketa jardunaldiak. Kirol hori zer den erakutsi, inoiz probatu ez duenari aukera eman, eta era berean, maila bat dutenak nola lehiatzen diren erakutsi nahi izaten dute Errenteria-Oreretako Fanderia futbol zelaian izandako jardunaldi horien bidez. Larunbat goizean, hain zuzen, hasiberrien txanda izan zen, eta ume zein heldu ibili ziren diana bete-betean emateko teknika barneratzen. Arratsaldean, berriz, goi mailako tiratzaileen txanda izan zen, eta Gipuzkoako Txapelketan aritu ziren, lehenengoz, herrian: Miren Ferrer izan zen onena arku errekurbatu eran emakumeetan, eta Sergio Fernandez, berriz, gizonetan. Gazteetan, Alaia Sanchezek lortu zituen puntu gehien. Hirurak Ostadar elkartekoak dira. 2006an hasi zen Txema Etxeberria Ostadarreko kidea, talde batekin elkarlanean, kirol horren formazioaren beharraz hausnartzen, eta orain urtebete hasi zen elkartea Langaitz Ikastolan egunero biltzen. Horren bidez, batik bat 8 urtetik gorako haurrak trebatzea da xedea, lehiatzeko adinako teknika har dezaten. Egun hamalau kide dira. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak 14 urte bete arte haurren parte hartzea debekatzen du, eta pixkanaka hori [...]
Ezohiko udalbatzarra deituta dago gaurko, 19:30etik aurrera, Arizabalon. Aztertuko dituztenen artean dago, nahiko hautsa harrotu duen San Pedroko arrandegi berriaren ingurukoa. Horrez gain, Trintxerpeko jubilatuen etxeko taberna ustiatzeko hitzarmena, ...
Ekainaren 21ean jaso zuen Manuel Lekuona Saria Jose Luis Ansorena musikari eta apaizak (Donostia, 1928). Bere ibilbideari eginiko aitortza izan da, eta bere aurretik, Jorge Oteiza edo Menchu Galek jaso dute sari bera. Ibilbideak, ordea, aurrera jarrait...
Herri txapelketa egitea zuen helburu gazte asanbladako eskalada taldeak, joan den larunbatean Kabia Espazio Kreaktiboan antolatu zuen Oreretako I. Bloke Txapelketa Herrikoiarekin. Helburu hori lortu duten zalantzarik ez du eskalada taldeko kide eta txapelketaren antolaketa lanetan aritu den Arkaitz Anzak: “Oreretar askok hartu dutelako parte txapelketan. Datorren urtean antolatuko dugun zalantzarik ez dugu”. Guztira, 79 lagunek eman zuten izena, eta asko izan ziren ikusle gisa hurbildu zirenak. Horren harira, balorazio “oso positiboa” egin du Anzak. “Txapelketan parte hartzeko izena eman duten lagunen kopurua garrantzitsua da zalantzarik gabe, eta oso pozik gaude. Baina horrekin batera, txapelketan parte hartu duten askok mezuak helarazi dizkigute antolakuntzagatik zorionak emanez, eta hori are pozgarriagoa da”, nabarmendu du Gazte Asanbladako eskalada taldeko kideak. Bulderra egi bihurtzen Lagun gutxi batzuk hasitako lanari, beste batzuk gehitu, eta azkenean hamarreko taldea osatu zuten larunbateko txapelketa antolatzeko. Hilabete inguru eman dute txapelketa bera diseinatzen, eta muntaketan, Kabian bertan, astebete aritu direla azaldu du Anzak. Blokeak desmuntatzeko, berriz, bi egun behar izan dituzte; atzo bukatu zuten lan horrekin, eta orain bertako egur zatiak Zabalenea gaztetxera eramango dituzte. Bertan, gelatako batean, bulderra prestatzen ari dira eskalada taldekoak: “Burdinak jarriak ditugu jada, eta orain bloke txapelketarako margotu eta prestatu genituen egurrak bertarako baliatuko [...]
Erretiratuen egoitzako emakumeek ikasturtean egindako eskulanekin erakusketa zabalduko dute asteartean (hilak 17), kofradian. Ostirala bitartean izango da erakuskera bisitatzerik, 19:00etatik 21:00etara.
Goizez 10:00-14:00. Meategira bisita gidatuak, prezio murriztuan. Oinarrizko bisita: 2 euro. Meategia sakonean: 3 euro. 11:30-12:30. Historiaurreko lanketa tekniken erakustaldia. Erakusketak. Luberri Ikasgune Geologikoa eta Herri Musikaren Txokoa. Txu...
Haurretan Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria; helduetan, Mikel Martinez eta Andoni Ugalde Asteburuan jokatu dituzte Xanistebanetako Pilota Txapelketako finalerdiak, eta dagoeneko erabakita daude finalak. Oiarpek antolatutako lehiaren barruan, lau parti...
Xanisteban Txirrindulari Saria antolatzen 25 urte daramatza Lartaunek. Azken urteetan, baina, krisia nabaritu dute antolatzaileek, bereziki udalaren laguntzen aldetik. Horrez gain, diru laguntzak beste arlo batzuetatik lortzea geroz eta zailago dela g...