Astarloza Taldeak bertan behera utzi Tourrera joateko bidaia
Astarloza Taldeak datorren asteburuan Tourrera egin behar zuen bidaia bertan behera utzi dute. Izan ere, txirrindulari sanpedrotarra ostiraleko etapan erori zen lurrera, tropelaren erdia baino gehiagori eragin zion erorketan. Hala ere, beste askok ez b...
Astarloza Taldeak datorren asteburuan Tourrera egin behar zuen bidaia bertan behera utzi dute. Izan ere, txirrindulari sanpedrotarra ostiraleko etapan erori zen lurrera, tropelaren erdia baino gehiagori eragin zion erorketan. Hala ere, beste askok ez bezala, Frantziako Tourra utzi egin behar izan zuen Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak.
Ukalondoa hautsi zuen sanpedrotarrak, baina ez diote ebakuntzarik egingo, atzo txirrindulariak berak jakinarazi zuenez. Horren ordez, burdinezko euskailu bat jarri diote. Tendoi bat hautsita du.
Burgosko Itzulian bueltatzeko asmoa du Astarlozak (abuztuaren 1ean hasiko da). Donostiako Klasikoan zein Espainiako Itzulian egongo dela ziurtatu du.
2009an korritu zuen azken Frantziako Itzulia. Ustezko dopinagatik bi urteko zigorra bete ondoren, ilusioz itzuli zen Grande Boucle-ra.

